Gipuzkoako taldekako Blitz txapelketa Errenterian, Fomento Cultural txapeldun. Gureek bosgarren postua lortu dute. Zorionak! Halaber, gogorarazten dizuegu gure Xake Eskolako 2022-2023 ikasturte berriko izen ematea abian jarri dugula. Animatu!

1980-2020. 40 urtetik gora Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

#NikDistantziaMantendukoDut

Gogoratu Hondarribia Marlaxka Xake kluba helburu sozial argia duen kirol kluba dela.

fcfa68f3-6154-451b-aa24-65858e64ba5f

GIPUZKOAKO XAKE AZKAR TXAPELKETA TALDEKA

a8acc169-9ff5-4d49-ad65-4d4e28fd3a9c
Goio, Ander, Alvaro eta German

Xake-arratsalde polita gaur Errenteriako Beraun Bera klubean. German Herrera, Ander Tafall, Goio Uriarte eta Álvaro Minondo gure presidenteak osatutako taldeak Gipuzkoa blitzeko taldekako txapelketan parte hartu dute. Round robin txapelketa, 3’+2”-ko erritmoan, lau taulako taldeekin. 12 taldek hartu dute parte. Gure taldeak xakeaz eta lagunez gozatu du, baina oraingoan ezin izan dugu podiuma lortu, bosgarren postuan amaitu baitugu. Zorionak Fomento Culturaleri, 2022ko txapeldunari.

WhatsApp Image 2022-10-01 at 20.30.30
Juan Luis Alfaro, Jose Ramon Ros, Javier Pedrera eta Mikel Alvarado osatutako talde txapelduna, Cesar Montolío FGAko lehendakariarekin batera.
k. H.Z. Taldea Partidak + = D1  D2 D3 
1 8 Fomento  Cultural 11 9 0 2 34,5 18 664,3
2 3 Alfil A 11 9 0 2 33 18 634,3
3 1 B. Fiancheto 2019 A 11 8 0 3 31,5 16 568,3
4 11 Billabona 11 8 0 3 30 16 543
5 6 Hondarribia – Marlaxka 11 7 0 4 28,5 14 502
6 5 Zarauz 11 6 1 4 24,5 13 437,5
7 7 Beraun Bera 11 5 1 5 21 11 332,5
8 9 KBI Zumaiako 11 3 2 6 20 8 329,5
9 10 Alfil B 11 4 1 6 18 9 263,5
10 4 Tamarindo 11 2 2 7 15 6 216
11 2 B. Fiancheto 2019 B 11 1 1 9 8 3 87,3
12 12 B. Fiancheto 2019 C 11 0 0 11 0 0 0

Zorionak irabazleei eta antolatzaileei!

2020_Marlaxkito_bn

Ikasturte berrirako izen ematea abian jarri dugu.

 
XAKE IKASTAROA 2022-2023
 
Iraupena: 2022ko urritik 2023ko ekainaren 15era.
 

Klase motak (Gazteentzat eta Helduentzat)

Ordutegiak gure ikasleen beharretara egokituko ditugu, taldeak txikiak izango dira eta osasun berme egokiekin.

 
Maila: maila guztiak. Hondarribiko neska-mutilei, pertsona helduei, nahiz nagusiei (Bidasoaldeko haur, heldu eta adineko guztiei irekita dago) xakea ezagutaraztea eta kirol honetara gerturatzeko lekua eta denbora eskaintzea da gure ideia. Xakea ezagutzen dutenei jokoaren aberastasunean sakontzeko aukera emango zaie.
 
Jardueraren arduraduna: Goio Uriarte (EXF-FVAeko entrenatzaile autonomikoa, GXF-FGAeko goi-mailako monitorea eta School Chess Coordinator ECU104 ).
 

Izen-ematea: xakehondarribiamarlaxka@gmail.com

Informazio osagarrirako kontaktua: 653724877 (Goio)

One thought on “Gipuzkoako taldekako Blitz txapelketa Errenterian, Fomento Cultural txapeldun. Gureek bosgarren postua lortu dute. Zorionak! Halaber, gogorarazten dizuegu gure Xake Eskolako 2022-2023 ikasturte berriko izen ematea abian jarri dugula. Animatu!”

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s