2022ko Euskadiko Kluben SUB-18 Txapelketa, Hondarribia Marlaxka laugarren, Gros XT txapeldun! Halaber, gogorarazten dizuegu gure Xake Eskolako 2022-2023 ikasturte bihar hasiko dela eta izen ematea abian dugula. Animatu!

1980-2020. 40 urtetik gora Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

#NikDistantziaMantendukoDut

Gogoratu Hondarribia Marlaxka Xake kluba helburu sozial argia duen kirol kluba dela.

fcfa68f3-6154-451b-aa24-65858e64ba5f

2022ko Euskadiko Kluben SUB-18 Txapelketa.

Gaur, urriaren 2a, Barakaldon, kluben arteko Euskadiko SUB-18 txapelketa burutu da eta bertan gure taldeak ordezkari bat izan du. Euskal Xake Federakuntzak antolatutako txapelketa hau, Benidormen jokatuko den FEDA-k antolatutako Espainiako SUB-18 txapelketara sailkatzeko baliagarri, Barakaldoko Nafarroako Etxean jokatu da, Round Robin sisteman. 25’+5” erritmoan. Lau jokalariez osatutako taldeen artean. Puntuazio sistema taldeen arteko partidaren emaitza izan zen (garaipenari 2 puntu eman zaio, parrari bakarra eta porrotari 0 puntu) eta berdinketa desegiteko sistema, tablero guztien puntuen batura izan da. Txapelketa zuzendu eta arbitro lanak Miguel Ángel Almansak egin ditu.

WhatsApp Image 2022-10-02 at 10.22.27

Aurten txapelketara Jurgi Diaz, Iker Tafall, Gorka Tafall eta Jon Diaz osatu dute taldea. Rankingeko bosgarrenak ginen eta taldearen helburua postu hori hobetzea izan da eta zortea oso handia izanda, podiumean postua lortzea.

M. Izena FIDE FEDA FIDE ID Ptk.
1 Diaz Etxaide Jurgi  1553 1600 54765404 2
2 Tafall Villanueva Iker  1416 1447 54726433 1
3 Tafall Villanueva Gorka  1126 1145 54726212 3
4 Diaz Etxaide, Jon  0 0   3,5

Emozio betetako txapelketaren ondoren eta gure lau kideek egindako lantxukunari esker,  txapelketako laugarren postua lortu dugu eta guztiok egindako lan txukuna kontuan izanda abenduan burutuko den  Sub18 Espainiako Txapelketara joateko lanetan hasi gara.

Azken sailkapena:

b4e8664b-de03-43dd-88b4-c6422a4db2ce

Rk. H.Z. Izena Ptk. MatPnt GamPnt SB_GG WBoard BBElo
1 1 Gros  11 11 18.5 184.75 7.35 1843
2 3 Santurtzi  10 10 17.5 175.75 6.65 1689
3 2 Martintxo  9 9 16.5 163.25 6.75 1746
4 5 Hondarribia – Marlaxka  5 5 9.5 74.25 3.15 1274
5 4 Conteneo  4 4 11 102.5 5.50 1468
6 7 Altzaga  2 2 4.5 41.75 1.55 1090
7 6 Sestao  1 1 6.5 79.25 2.65 1157
Txapelketako datuak Info64.org: hemen

Jarraian txapelketako erreortajea.

 

Zorionak irabazleei eta antolatzaileei!

2020_Marlaxkito_bn

Ikasturte berrirako hasiera bihar.

 
XAKE IKASTAROA 2022-2023
 
Iraupena: 2022ko urritik 2023ko ekainaren 15era.
 

Klase motak (Gazteentzat eta Helduentzat)

Ordutegiak gure ikasleen beharretara egokituko ditugu, taldeak txikiak izango dira eta osasun berme egokiekin.

 
Maila: maila guztiak. Hondarribiko neska-mutilei, pertsona helduei, nahiz nagusiei (Bidasoaldeko haur, heldu eta adineko guztiei irekita dago) xakea ezagutaraztea eta kirol honetara gerturatzeko lekua eta denbora eskaintzea da gure ideia. Xakea ezagutzen dutenei jokoaren aberastasunean sakontzeko aukera emango zaie.
 
Jardueraren arduraduna: Goio Uriarte (EXF-FVAeko entrenatzaile autonomikoa, GXF-FGAeko goi-mailako monitorea eta School Chess Coordinator ECU104 ).
 

Izen-ematea: xakehondarribiamarlaxka@gmail.com

Informazio osagarrirako kontaktua: 653724877 (Goio)

One thought on “2022ko Euskadiko Kluben SUB-18 Txapelketa, Hondarribia Marlaxka laugarren, Gros XT txapeldun! Halaber, gogorarazten dizuegu gure Xake Eskolako 2022-2023 ikasturte bihar hasiko dela eta izen ematea abian dugula. Animatu!”

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s