Gipuzkoako 2022ko banakako txapelketako bosgarren jardunaldia. Aritz Tornayk garaipenarekin itxi du bigarren mailako B multzoko txapelketa eta txapela lortu du. Gipuzkoako beste txapeleketetan gure jokalariek oso txukun jarraitzen dute. Eta Josu Tornayk Espainiako Beteranoen txapelketan merituzko 18. postua lortu du gaur. Zorionak guztioi!

1980-2020. 40 urtetik gora Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

fcfa68f3-6154-451b-aa24-65858e64ba5f

Gogoratu Hondarribia Marlaxka Xake kluba helburu sozial argia duen kirol kluba dela.

izen-ematea-2

Bosgarren jardunaldiko emaitzak

WhatsApp Image 2022-11-05 at 19.36.55
Aritz Tornay Gipuzkoako Bigarren maila B taldeko txapelduna

 

Asteburu honetan Gipuzkoako txapelketako laugarren jardunaldia burut da, hainbat kategoriatan. Txaelketa urriko eta azaroko larunbatetan jokatuko dira eta kadetea igande goizean. Aurten ez dago marlaxkako ordezkaririk Absolutuan; nahiz eta, iaz Ander Tafall azpitxaldun izan eta Goio Uriartek 8. postua lortu. Hala ere, ordezkaritza zabala dugu gainerako kategorietan eta gure jokalari guztiek txukun ari dira eta xakearekin disfrutatzen:

Hirugarren mailan (A taldea) ondorengo gure jokalariek parte hartzen dute:

Larunbatean 2022/11/05 jokatutako partiden emaitzak :

M. Z. Izena Elo Ptk. Emai. Ptk. Izena Elo Z.
5 8 Lera Manterola Gontzal Jokin 1437 3 – – + 3 Dashnyam Tseel 0 39
6 3 Diaz Etxaide Jurgi 1553 1 – 0 Diaz Etxaide Jon 0 40
11 30 Tafall Villanueva Gorka 1126 2 1 – 0 2 Figueras Hernandez Juan Cruz 1385 13
12 32 Diaz Elzo Patxi 1078 2 0 – 1 2 Onate Del Moral Daniel 1324 18
13 33 Fontaine Josette 1027 2 0 – 1 2 Lasa Bengoa Urtzi 1242 25
14 38 Conde Esteban Telmo 0 2 0 – 1 Lera Cunado Nora 1270 21
16 22 Guerrero Manso Juan Antonio 1269 0 – 1 Sanchez Andres Alejandro 1205 26
17 6 Garcia Tajada Fernando 1459 1 – 0 1 Rodriguez Lima Axel 1119 31
21 16 Varela Avellenal Juan Luis 1328 ½ 1 – 0 1 Laporte Alzola Danel 0 44

Larunbatean Marlaxkako jokalarien lana handia izan zen eta emaitzak emaitzak askotarikoak izan ziren. Aipagarriena 6. mahaian Diaz anaien arteko derbia izan genuela, bertan, Jurgiren garaipenarekin.  Txanda honen ostean, Hirugarren maila A multzoko gure jokalariek behin-behineko sailkapenean honako postu hauek dituzte bost jardunaldiren ostean: Jurgi Diaz 11. postuan dago dituen 3,5 puntuei esker. Gontzal Lera 3 punturekin 12. da eta Gorka Tafallek ere 3 puntu ditu eta 14. postuan dago. 2,5 punturekin Fernando Garcia 21.a, Jon Diaz 22.a eta Nora Lera 25.a. dira.  30.a den Patxi Diazek eta 31.a de Josette Fontainek bakoitzak 2 puntu dituzte. Juan Antonio Guerrerok 1,5 puntu ditu eta 37.a da eta Danel Laportek 39. postua du duen puntuari esker.

Bigarren mailan – larunbatean 2022/11/05 jokatutako  partiden emaitzak :

M. Z. Elo Izena Emai. Izena Elo Z.
1 3 1498 Martin Gines Antonio 0 – 1 Tornay Aritz 1839 6

Atzoko garaipenari esker Aritz Bigarren mailako B taldeko txapelduna da, bost partidetan 5 garaipenekin eta 2424ko performance batekin eta 27,2 ELO igoerarekin eta, lehenengo mailara igotzea lortu du.  Zorionak Txapeldun!♟🏆

M. Z. Izena Elo Ptk. Emai. Ptk. Izena Elo Z.
2 14 Tafall Villanueva Iker 1416 3 1 – 0 3 Perez Cabezon Jose Andres 1638 3
8 18 Campos Jimenez Enrique 1361 1 ½ – ½ 1 Tafall Soreasu Mikel 1391 15

Atzoko emaitzen ondoren, Iker 4 punturekin hiru postu igo da, eta bigarren postua jarri da, Ion Arrietarekin (lehena) eta Gorka Villar-ekin (hirugarrena) Bigarren mailako A taldeko behin-behineko sailkapenean  berdinduta. Eta Mikel, parra lortu eta gero, hamalaugarrena da.

 

Kadetean  (Igande goizean jokatzen da) gaurko partida 2022/11/06:

M. Z. Izena Elo Ptk. Emai. Pts. Izena Elo Z.
1 8 Rodriguez Lima Axel 1119 0 – 1 4 Tornay Aritz 1839 1

Kadeten, gaur berriro garaipena lortu ostean, Aritzek  5 partidetan 5 puntu ditu eta lider bakarra da, behin-behineko sailkapenean bigarren postua duen Iñigo Mijolerengandik puntu batera.

fga

Guztiontzat, gure Espiritu Marlaxkeroa jarraitzea da garrantzitsuena, horrela, beti gara irabazleak:

💪💚👍

1️⃣.- Xakean jolastuz gozatu behar da. Xakea gustatzen zaigu, jolasten dibertitzen gara, parte hartzera joatea luxua da.

2️⃣.- Bakoitzak noreraren xakerik onena jokatu behar dugu, gure mailarik onena emanez. Ez Magnus, ez inorena, bakoitzak bere xakea du, eta pixkanaka atera behar dugu.

3️⃣.- Esperientzia, tokia, taldekideak, beste klub batzuetako lagunak, partidak eta abar aprobetxatu behar ditugu eta ikasi. Partida bakoitza amaitzen dugunean, emaitza edozein dela ere, indartsuagoak gara. Mailak igotzen, adreiluak jartzen, pixkanaka.. hobetzen!

👏👏👏👏👏👏👏

Josu Tornayk merituzko 18. postua lortu du Espainiako XIX. Beteranoen Txapelketako +50 taldean

314946858_460500249505783_8943543370561983932_n

Josu Tornayk aurten Euskadiko beteranoen txapelketan bigarren postua lortu eta gero, Euskadiko ordezkari moduan, 2022/10/29tik 2022/11/06ra Altean (Valentziako Erkidegoa) ospatu den XIX. Beteranoen Taldeko +50 Espainiako Txapelketan parte hartu du eta merituzko 18. postua lortu du, 2121 performancearekin eta 38,40 ELO igoerarekin. 

 

Zorionak Maisu!
💪💚👍
 
  • Txapelketako info64 lotura: hemen

Aupa Hondarribia-Marlaxka!💪💚👍

2020_Marlaxkito_bn

Carlos Alcaraz: “Xakeak lagundu egiten dit buruz azkarrago egoten”

306668331_10160338789419419_8508744793355466506_n

 

Carlos Alcaraz, US Open 2022ko irabazlea eta munduko tenislarien zerrenako lehenengoa denari, Marca aldizkarian egindako elkarrizketara (gaztelaniaz) lotura: hemen

2020_Marlaxkito_bn

Ikasturte berria hasi da, baina ikaspostuak daude.

 
XAKE IKASTAROA 2022-2023
 
Iraupena: 2022ko urritik 2023ko ekainaren 15era.
 

Klase motak (Gazteentzat eta Helduentzat)

Ordutegiak gure ikasleen beharretara egokituko ditugu, taldeak txikiak izango dira eta osasun berme egokiekin.

 
Maila: maila guztiak. Hondarribiko neska-mutilei, pertsona helduei, nahiz nagusiei (Bidasoaldeko haur, heldu eta adineko guztiei irekita dago) xakea ezagutaraztea eta kirol honetara gerturatzeko lekua eta denbora eskaintzea da gure ideia. Xakea ezagutzen dutenei jokoaren aberastasunean sakontzeko aukera emango zaie.
 
Jardueraren arduraduna: Goio Uriarte (EXF-FVAeko entrenatzaile autonomikoa, GXF-FGAeko goi-mailako monitorea eta School Chess Coordinator ECU104 ).
 

Izen-ematea: xakehondarribiamarlaxka@gmail.com

Informazio osagarrirako kontaktua: 653724877 (Goio)

9 erantzun “Gipuzkoako 2022ko banakako txapelketako bosgarren jardunaldia. Aritz Tornayk garaipenarekin itxi du bigarren mailako B multzoko txapelketa eta txapela lortu du. Gipuzkoako beste txapeleketetan gure jokalariek oso txukun jarraitzen dute. Eta Josu Tornayk Espainiako Beteranoen txapelketan merituzko 18. postua lortu du gaur. Zorionak guztioi!” sarreran

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s