Euskaraldia 2022 gaur hasi da: Hitzez ekiteko garaia! Eta gogoratu astelehenean Hondarribiko 2. Emakumeen Xake Ttopara ospatuko dugu Jostaldin, animatu!

1980-2020. 40 urtetik gora Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

#Euskaraldia2022 Hitzez ekiteko garaia!

ARIGUNE_BOROBILA-1_page-0001

Gogoratu Hondarribia Marlaxka Xake kluba helburu sozial argia duen kirol kluba dela.

fcfa68f3-6154-451b-aa24-65858e64ba5f

HONDARRIBIKO 2. EMAKUMEEN XAKE TTOPARA

0a8f2f06-42f2-4a79-842e-fce2c7dfb5ae

Datorren astelehenean, azaroak 21, Jostaldi pilotalekuan 18:00etatik aurrera, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna (azaroaren 25ean) ospatuko den astean, emakumeen talentuaren aldeko apustuarekin jarraituz, Hondarribia Marlaxka xake klubak, Emekirekin lankidetzan, adin eta maila guztietako emakumeentzako ekimen irekia antolatuko dugu. Helburua xakeaz elkarrekin disfrutatzea izango da eta astean zehar klase talde ezberdinetan dauden neskek elkar ezagutzea eta bide batez, elkarrekin, azaroaren 25aren aldeko aldarria egitea eta egun berezia ospatzea. Animatu!

0a704774-eac6-4969-9c7d-f2c11cab01dc

Hemen dago Euskaraldia 2022! Hitzez ekiteko garaia! Azaroaren 18tik abenduaren 2ra.

2022ko azaroaren 18tik abenduaren 2ra ilusioz, arduraz, gogoz eta emozioz ekingo diogu ariketari. Kaleak beteko ditugu berriz ere, euskaraz hitz egitea inoiz baino errazago izan dadin. Belarriprestok eta ahobiziok aukera berriak izan ditzagun lan egingo dugu elkarrekin, auzoz auzo, herriz herri eta arigunez arigune. Hitzez ekiteko garaia heldu da.

Hondarribia Marlaxka xake kluba ARIGUNEA gara

Gure klubak 42 urte baino gehiagoko historia du eta urte hauetan guztietan euskararen aldeko gure konpromisoa zabala izan da, eta horren erakusle da Udalak eta euskararen inguruan beste eragile batzuek antolatutako ekintzetan parte hartzeak. urte hauetan 2018an jada Euskaraldian parte hartu genuen, 2020ko edizioan berriz ere parte hartu genuen, ARIGUNEA izanik ere. Eta 2022an, bai klubak eta bai gure Xake Eskolak berriro parte hartuko dute eta Arigunea izatearen konpromisua berretzi dugu. Parte hartzera animatzen zaituztegu:

Ahobizi zara? Edo Belarriprest txapa jarri duzu?

💚👄💚👂🏻💚

One thought on “Euskaraldia 2022 gaur hasi da: Hitzez ekiteko garaia! Eta gogoratu astelehenean Hondarribiko 2. Emakumeen Xake Ttopara ospatuko dugu Jostaldin, animatu!”

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s