1980-2023. 40 urtetik gora Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!
#Euskaraldia 2022an ARIGUNEA izan gara!
Gogoratu Hondarribia Marlaxka Xake kluba helburu sozial argia duen kirol kluba dela.
LAUGARREN JARDUNALDIKO ARGAZKIAK ETA EMAITZAK
Atzo larunbata, otsailaren 28a, Euskal Liga eta Gipuzkoako Ligako taldekako txapelketaren laugarren jardunaldiak burutu ziren, non gure klubak 4 ordezkari dituen. Arestian apiatu bezala, gure lau taldeetan guztira 65 jokalari ditugu eta horietatik 19 emakumeak dira.
Marlaxkako Izpiritua!!!
- Xakean jokatuz ondo pasa
- Duzuen xakerik onena jokatu, bakoitzak duzuen maila onena
- Esperientziarekin ikasi
👏👏👏👏👏👏👏
Hondarribia Malaxka Xake Klubak jarraian Euskal Ligan errepikatzen duen hirugarren urtea izango da, baina aurten Ohorezko Mailan jokatzeak duen balio erantsiarekin, iaz igoera play-offeko txapeldun gisa igo ostean. 2023ko aurtengo lehiaketak Ohorezko Mailan eta Lehen Mailan hamar taldeko beti izan zuen formatu historikoa berreskuratzen du. Gure Hondarribia Marlaxka A taldeak Zornotzara joan zen atzo, bertako Zornotza taldearen aurka jokatzera Zelaieta Zentroan. Borroka gogorraren ondoren, gure 1., 2. eta 4. taulek garaipena lortu zuten, eta gure 3. taulak galdu egin zuen, horrela 1-3 emaitza lortuz.Hau da gure lehen garaipena Euskal Liga honetako Ohorezko Dibisioan, eta erakutsi dugu joko onaren bideari jarraituz emaitza positiboak lortzen direla.
M. | Elo | ZORNOTZA | 1-3 | HONDARRIBIA MARLAXKA A |
1 | 2185 | Fernando Yanez Vargas | 0-1 | Josu Tornay Gomez |
2 | 2121 | Pablo Padilla Cabero | 0-1 | CM German Alejandro Herrera Ortega |
3 | 2042 | Jon Asel Goiria Egidazu | 1-0 | Ander Tafall Villanueva |
4 | 1965 | Jesus Unzueta Romero | 0-1 | Goio Uriarte Prieto |
Laugarren jardunaldiaren ondoren hauxe da behin behineko sailkapena Euskadiko Ligako Ohorezko mailan:
Rk. | H.Z. | Taldea | Partidak | + | = | – | D1 | D2 | D3 |
1 | 4 | GROS A | 4 | 3 | 1 | 0 | 11 | 10 | 0 |
2 | 3 | ABADINO | 4 | 2 | 2 | 0 | 10 | 8 | 0 |
3 | 5 | MARTINTXO A | 4 | 2 | 1 | 1 | 9,5 | 7 | 0 |
4 | 2 | ORVINA A | 3 | 1 | 2 | 0 | 6,5 | 7 | 0 |
5 | 9 | ARRASATE | 4 | 0 | 2 | 2 | 6,5 | 2 | 0 |
6 | 8 | ZORNOTZA | 4 | 0 | 1 | 3 | 6 | 1 | 0 |
7 | 7 | CONTENEO | 3 | 1 | 1 | 1 | 5,5 | 6 | 1 |
8 | 6 | HONDARRIBIA MARLAXKA A | 3 | 1 | 1 | 1 | 5,5 | 6 | 1 |
9 | 1 | SAN VIATOR | 3 | 0 | 1 | 2 | 3,5 | 3 | 0 |
Gogorarazten dizuegu aurten gure klubak bi talde dituela Gipuzkoako lehen mailan. Atzoko laugarren jardunaldian Hondarribia Marlaxka B Donostian jokatu zuen Gros G taldearen aurka eta berdinketa edota sari handiago jasoko genuela bazirudien ere, azkenean 3-1 galdu genuen. Taldea gaztea aurkeztu genuen berriz, baina, atzokoan klubeko presidentea den Alvaro Minondok (1973) jokatu zuen Aritz (2007an jaioa), Iker (2009an jaio) eta Jurgirekin (2006). Joko maila altua egiten jarraituz gero emaitza onak laster bueltatuko dira. Aupa Marlaxkako gazteriya!
GROS G |
3-1
|
HONDARRIBIA MARLAXKA B | ||
---|---|---|---|---|
Albeniz Prioeta, Unai |
0-1
|
Aritz Tornay Belategi | ||
Killian Martinez Gil |
1-0
|
Alvaro Minondo Torres | ||
Inko Martinez Adarraga |
1-0
|
Iker Tafall Villanueva | ||
Jon Garciandia Garoño |
1-0
|
Jurgi Diaz Etxaide |
Hondarribia Marlaxka C Zarautzera joan zen ZKE Zarautz B taldearen aurka jokatzera, eta merezimenduzko berdinketa lortu zuten. Kontuan izan behar da egun honetan Patxi Diaz (1974) taldeko kapitainak hirugarren taldetik igotako Jon Irigarayrekin (1999) batera jokatu zuela, 2011n jaio arren, bizkarrezurra diren Jon eta Gorkarekin batera jokatzera. Handiak zarete!
ZKE ZARAUTZ B |
2-2
|
HONDARRIBIA MARLAXKA C | ||
---|---|---|---|---|
Andoni Etxabe Uria |
1-0
|
Jon Diaz Etxaide | ||
Iñaki Altzibar Ugalde |
0-1
|
Gorka Tafall Villanueva | ||
Aitor Altzibar Ugalde |
1- 0
|
Patxi Diaz Elzo | ||
Alexander Bermudez Koltounova |
0-1
|
Jon Irigaray Ferreira |
Laugarren jardunaldia eta gero Lehenengo Mailako A taldeko behin behineko sailkapena ondorengoa da:
Rk. | Taldea | Ptk. | M.Ptk. | BB.Ptk. | Des |
1 | FIANTXETO XAKE A | 12 | 0 | 12 | 20,1875 |
2 | GROS F | 9,5 | 0 | 9,5 | 17,3750 |
3 | GROS G | 9 | 0 | 9 | 17,4375 |
4 | HONDARRIBIA MARLAXKA B | 8 | 0 | 8 | 18,3750 |
5 | HONDARRIBIA MARLAXKA C | 8 | 0 | 8 | 12,3750 |
6 | BILLABONA B | 6,5 | 0 | 6,5 | 13,5625 |
7 | BILLABONA C | 6,5 | 0 | 6,5 | 11,0000 |
8 | ZKE ZARAUTZ B | 4,5 | 0 | 4,5 | 8,6875 |
Azkenik komentatu probintziako hirugarren mailako kategoriako talde bat izango dugula, non jokalari talde handi bat daukagula, adin guztietakoak, pixkanaka lehiaketara hurbiltzeko asmoarekin. Kategoria honetan talde gehiago atera zitezkeen, baina guztion artean aukera hau erabaki genuen, talde hau osatzen duten pertsona guztiak lasaiago eta lehiaketako presiorik gabe egon daitezen. Hirugarren mailako laugarren jardunaldi honetan, Hondarribia Marlaxka D taldeak etxean jokatu zuen Iñaki Uranga lagunaren Domusa Azpeitia B taldearen aurka eta berriro ere, hainbat gazte taula aurrean jarri genituen: Ekhi 2009koa da, Oihan 2010ekoa eta Beñat eta Kimetz 2011koak. Azken bi hauek lortutako puntuei esker, gure taldeak berdinketa garrantzitsua lortu zuen. Aupa Hondarribiko Xake Eskolako Marlaxkako ikasleak, itzelak zarete!
HONDARRIBIA MARLAXKA D |
2-2
|
DOMUSA AZPEITIA B | ||
---|---|---|---|---|
Ekhi Larra Martinez |
0-1
|
Iñaki Uranga Odriozola | ||
Ohian Perez Urcelayeta |
0-1
|
Juan Carlos Fernandez Salas | ||
Beñat Sagarzazu Fernandez |
1-0
|
Zhixin Ju | ||
Kimetz Lecuona Gacía |
1-0
|
Rayen Chalal Ghindri |
Rk. | Equipo | Pts. | M.Pts. | Pts.D. | Des |
1 | KBI ZUMAIAKO C | 11 | 0 | 11 | 14,0000 |
2 | TXATURANGA | 10,5 | 0 | 10,5 | 13,9375 |
3 | TAULA | 10 | 0 | 10 | 18,0000 |
4 | AGUSTIN DE LEIZA B | 9,5 | 0 | 9,5 | 10,4375 |
5 | FIANTXETO XAKE E | 7 | 0 | 7 | 13,0000 |
6 | HONDARRIBIA MARLAXKA D | 5 | 0 | 5 | 5,1250 |
7 | BILLABONA E | 4,5 | 0 | 4,5 | 3,8750 |
8 | DOMUSA AZPEITIA B | 3,5 | 0 | 3,5 | 3,6250 |
9 | KBI ZUMAIAKO B | 3 | 0 | 3 | 2,7500 |
Gure klubak egindako egutegia:
Gipuzkoako Banakako Jubenil Txapelketaren laugarren txanda gaur Donostian gure jokalarien partida txukunekin: Gorkak gaaraipena lortu du, Jurgik parra eta Aritzek faboritoa den Alex Odrizolaren aurka partida gogor luzearen ondoren galdu egin du bere partida
Urtarrilaren 15ean hasi eta otsailaren 26a bitarte igande gozietan Gros XT-ko egoitzan, erritmo klasikoan, 7 txandetako suitzar sistemako txapelketan Gipuzkoako 19 gazte lehian arituko dira Gipuzkoako Jubenil txapelaren bila. Gure Klubeko Aritz Tornay, Jurgi Diaz eta Gorka Tafall, urrenez urren zerrendako 3., 5. eta 10.ak bertan izango ditugu lehian. Zorte on!!!
Laugarren txandaren emaitzak:
M. | Z. | Izena | Elo | Ptk. | Emai. | Ptk. | Izena | Elo | Z. |
1 | 1 | Odriozola Coscolin, Alex | 2074 | 3 | 1 – 0 | 3 | Tornay, Aritz | 1872 | 3 |
2 | 9 | Maiz Crespo, Urko | 1306 | 2 | ½ – ½ | 2½ | Diaz Etxaide, Jurgi | 1511 | 5 |
3 | 12 | Parellada Elizalde, Jon | 1236 | 2 | 0 – 1 | 2 | Gimenez Lopez, Zuhaitz | 1872 | 4 |
4 | 2 | Larranaga Juaristi, Alexander | 1963 | 1½ | 1 – 0 | 2 | Odriozola Coscolin, Carlo | 0 | 18 |
5 | 13 | Moreno Lazarev, Haritz | 1166 | 1 | 0 – 1 | 1 | Mijole Arizcuren, Inigo | 1483 | 6 |
6 | 7 | Munoz Ferreira, Ibon | 1453 | 1 | 1 – 0 | 1 | Zubiria Mohedano, Aner | 1040 | 14 |
7 | 11 | Gimenez Lopez, Iker | 1261 | 1 | 0 – 1 | 1 | Pagola de Miguel, Ander | 0 | 19 |
8 | 17 | Iturbe Tejedor, Joseba | 0 | 1 | 0 – 1 | ½ | Tafall Villanueva, Gorka | 1268 | 10 |
9 | 15 | Artola Castillo, Daniel | 0 | 0 | 1 | bye | |||
10 | 8 | Corral Gutierrez, Asier | 1428 | 2 | 0 | Parekatu gabe | |||
11 | 16 | Blasco Diago, Mikel | 0 | ½ | 0 | Parekatu gabe |
Datorren asteko gure jokalarien parekaketak:
M. | Z. | Izena | Elo | Ptk. | Ema. | Ptk. | Izena | Elo | Z. |
1 | 5 | Diaz Etxaide, Jurgi | 1511 | 3 | 4 | Odriozola Coscolin, Alex | 2074 | 1 | |
2 | 3 | Tornay, Aritz | 1872 | 3 | 3 | Gimenez Lopez, Zuhaitz | 1872 | 4 | |
7 | 10 | Tafall Villanueva, Gorka | 1268 | 1½ | 1 | Gimenez Lopez, Iker | 1261 | 11 |
Hirugarren txandaren ostean behin-behineko sailkapena:
Rk. | H.Z. | Nombre | Elo | Ptk. | D1 | D2 | D3 |
1 | 1 | Odriozola Coscolin, Alex | 2074 | 4 | 8 | 9,5 | 9,5 |
2 | 3 | Tornay, Aritz | 1872 | 3 | 8 | 9,5 | 6,5 |
3 | 4 | Gimenez Lopez, Zuhaitz | 1872 | 3 | 8 | 9 | 5,5 |
4 | 5 | Diaz Etxaide, Jurgi | 1511 | 3 | 7,5 | 8 | 5,5 |
5 | 9 | Maiz Crespo, Urko | 1306 | 2,5 | 8 | 9,5 | 5 |
6 | 2 | Larranaga Juaristi, Alexander | 1963 | 2,5 | 8 | 9 | 4,5 |
7 | 8 | Corral Gutierrez, Asier | 1428 | 2 | 8,5 | 10 | 2 |
8 | 12 | Parellada Elizalde, Jon | 1236 | 2 | 7,5 | 8,5 | 3 |
9 | 18 | Odriozola Coscolin, Carlo | 0 | 2 | 7 | 8 | 3 |
10 | 6 | Mijole Arizcuren, Inigo | 1483 | 2 | 7 | 8 | 2 |
11 | 19 | Pagola de Miguel, Ander | 0 | 2 | 6 | 7 | 3 |
12 | 7 | Munoz Ferreira, Ibon | 1453 | 2 | 5,5 | 6 | 2 |
13 | 10 | Tafall Villanueva, Gorka | 1268 | 1,5 | 8,5 | 10 | 2 |
14 | 13 | Moreno Lazarev, Haritz | 1166 | 1 | 7,5 | 8,5 | 1 |
15 | 11 | Gimenez Lopez, Iker | 1261 | 1 | 6,5 | 7,5 | 0,5 |
16 | 14 | Zubiria Mohedano, Aner | 1040 | 1 | 6,5 | 7 | 0,5 |
17 | 17 | Iturbe Tejedor, Joseba | 0 | 1 | 6 | 6,5 | 1 |
18 | 15 | Artola Castillo, Daniel | 0 | 1 | 5,5 | 5,5 | 2 |
19 | 16 | Blasco Diago, Mikel | 0 | 0,5 | 6,5 | 8 | 1 |
One thought on “Atzo Euskadiko ligan 1-3ko garaipena lortu genuen Zornotzan eta Gipuzkoako txapelketetan bi berdinketa eta porrota bat lortu genuen. Gaur burututako Gipuzkoako Jubeniletako laugarren jardunaldian Gorkak garaipena lortu du, Jurgik parra eta Aritzek Alex Odriozolaren aurka partida luze eta gogor baten ostean galdu du. Zorionak guztioi eta Marlaxkako Izpiritua!!!”