1980-2023. 40 urtetik gora Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!
#Euskaraldia 2022an ARIGUNEA izan gara!
Gogoratu Hondarribia Marlaxka Xake kluba helburu sozial argia duen kirol kluba dela.
Berdintasuna, xakearen erronka eta etorkizuna
Oraindik ere gutxiago dira xakean lehiatzen diren emakumeak, gizonekin alderatuz gero. Egoera hori iraultzeko estrategia eta ikuspegi desberdinak dituzte xakearen inguruan lanean ari diren erakundeek eta federazioek.

“Beste kirol gehienetan bezala, xakearen munduak badu zer konpondua berdintasunaren alorrean. Torneo ia guztiak mistoak dira, baina horren atzean bestelako arazoak ezkutatzen dira: nagusiena, kopuru aldetik askoz gutxiago direla oraindik ere maila gorenean lehiatzen diren emakumezkoak, gizonezkoekin alderatuz gero. Adinean gora egin ahala, gainera, aldea handiagoa da. Horren arrazoiak askotarikoak dira, eta konponbidea ere ez da bakarra izango. Estrategia kirol bat da xakea, eta erakundeek eta federazioek ere askotariko estrategiak dituzte egoera iraultzeko.”
Berdintasuna eta xakeari buruz artikulu interesgarria idatzu du gure taldekidea den Josu Tornayk. Gai honi buruz idaztea eta baita ere Ceci Perez, Eli Ruiz eta Miriam Parkhurst entrebistatzea oso atsegina izan zaiola baieztatu digu 💪💜👍
- Artikulura lotura: hemen
Eta gogoratu, emakumeen talentuaren aldeko apustuarekin jarraituz, Hondarribia Marlaxka Xake klubak, martxoaren 6an, aratsaldeko 18:00etatik aurrera, Kasino Zaharrean, emakumearen astearengatik eta Emekirekin lankidetzan, Emakumezkoen Hondarribiko 3. Xake Ttopara, adin eta maila guztietako emakumeentzako ekimen irekia antolatuko dugu.