WhatsApp Image 2023-02-25 at 16.00.15
800 × 600
Gaur Gipuzkoako Jubenil mailako banakakoa amaitu da Gros XTko Alex Odriozolaren garaipenarekin. Gure jokalarien emaitza bikaina: Aritz (3.), Gorka (4.) eta Jurgi (7.). Zorionak guztioi! Eta atzo Euskadiko ligan, 3-1 eko garaipena etxean bigarren postuan zegoen Orvinaren aurka eta bi garaipen eta porrot bat Gipuzkoako txapelketetan. Nabarmendu gure jokalari beteranoen espiritua marlaxkeroa. Hirugarren mailan gure jokalari adindunenetako “promesa gazte” bik parte hartu zuten, 1949an jaiotako “neska” eta 1937an jaiotako “mutila”, adina zenbaki bat baino ez dela frogatuz. Bere taldeak 0-4 gailentzea lortu zuen Zumaian eta biak euren garaipenekin eta oso pozik itzuli ziren etxera. Eskerrik asko jarraitu beharreko adibide izateagatik!