Euskadiko ligan, azken aurreko txandan Abadiñon 3-1 galdu arren, kategoriari eusten diogu matematikoki txapelketa amaitzeko jardunaldi baten faltan eta datorren urtean berriro ere talde bat izango dugu Euskadiko Ohorezko Mailan. Gipuzkoako txapelketetan: hirugarren mailan atsedena izan dugu, eta gorengo mailara igoera play offean garaipena lortu dugu, igotzeko aukerak sendotuz eta lehenengo mailako mantentze play offean porrotaizan arren, jetsiera postuetatik kanpo gabiltza. Zorionak guztioi egindako lan txukunarengatik! Eta gogoratu, astelehenean Emakumezkoen Hondarribiko 3. Xake Ttopara, animatu!

1980-2023. 40 urtetik gora Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

#Euskaraldia 2022an ARIGUNEA izan gara!

ARIGUNE_BOROBILA-1_page-0001

Gogoratu Hondarribia Marlaxka Xake kluba helburu sozial argia duen kirol kluba dela.

fcfa68f3-6154-451b-aa24-65858e64ba5f

EUSKADIKO LIGAKO ETA GIPUZKOAKO LIGETAKO ZORTZIGARREN JARDUNALDIKO ARGAZKIAK ETA EMAITZAK

Gaur martxoak 4, larunbata, Euskal Liga eta Gipuzkoako Ligako taldekako txapelketaren bosgarren jardunaldiak burutu dira, non gure klubak 4 ordezkari dituen. Arestian apiatu bezala, gure lau taldeetan guztira 65  jokalari ditugu eta horietatik 19 emakumeak dira.

Marlaxkako Izpiritua💪💚👍!!!

  1. Xakean jokatuz ondo pasa
  2. Duzuen xakerik onena jokatu, bakoitzak duzuen maila onena
  3. Esperientziarekin ikasi

    👏👏👏👏👏👏👏

hm_2023_exf

 

Hondarribia Malaxka Xake Klubak jarraian Euskal Ligan errepikatzen duen hirugarren urtea izango da, baina aurten Ohorezko Mailan jokatzeak duen balio erantsiarekin, iaz igoera play-offeko txapeldun gisa igo ostean. 2023ko aurtengo lehiaketak Ohorezko Mailan eta Lehen Mailan hamar taldeko beti izan zuen formatu historikoa berreskuratzen du. Gure Hondarribia Marlaxka A taldea gaur Abadiñon jokatu du behin-behineko sailkapenean bigarren postua duen izen bereko klubaren aurka. Borroka gogor baten ostean, gure aldetik gutxieneko garaipen bat zirudiena, bi berdinketarekin eta bi porrotekin amaitu da, txapelketaren gogortasuna erakutsiz. Emaitza honekin 5. posturaino igo gara, baina lehen postutik urrun gaude, hala ere, matematikoki iraunkortasuna ziurtatu dugu. Datorren astean Ohorezko Mailako liderraren aurka Gros A taldearen aurka jokatuko dugun azken partida, dena emanez borrokatu eta gozatuko dugu ziur, Marlaxkako Espirituari jarraituz.

WhatsApp Image 2023-03-04 at 16.07.32

Elo ABADIÑO 3 – 1 HONDARRIBIA MARLAXKA A Elo
2272 Prieto Aranguren Alain ½ – ½ Moreno Estebanez Patxi 2225
2090 Lagos Lejarraga Jon ½ – ½ Tornay Gomez Josu 1999
2003 Martin Echeandia Ibon 1 – 0 Tafall Villanueva Ander 2050
1814 Calvo Gomez Unai 1 – 0 Uriarte Prieto Goio 1963

Zortzigarren jardunaldiaren ondoren hauxe da behin behineko sailkapena Euskadiko Ligako Ohorezko mailan:

Rk. H.Z. Tadea Part. + = D1 D2 D3
1 4 Gros A 7 5 1 1 18,5 18 0
2 3 Abadino 7 4 2 1 18 16 0
3 2 Orvina A 7 4 2 1 15,5 16 0
4 1 San Viator 7 4 1 2 15,5 15 0
5 6 Hondarribia Marlaxka 7 3 1 3 13 12 0
6 5 Martintxo A 8 2 1 5 12,5 7 0
7 7 Conteneo 7 1 3 3 12 8 0
8 9 Arrasate 7 0 4 3 12 6 0
9 8 Zornotza 7 0 3 4 11 5 0

hm_2023_gxf

Gogorarazten dizuegu aurten gure klubak bi talde dituela Gipuzkoako lehen mailan. Gorengo edo Preferentera igotzeko Play Offeko lehenego jardunaldian Hondarribia Marlaxka B taldeak etxean Domusa Azpeitia A taldearen aurka jokatu du eta 3-1-eko garaipena lortu dugu eta sailkapen nagusiko laugarren postura igo gara.

HONDARRIBIA MARLAXKA B
3-1
DOMUSA AZPEITIA A
Tornay Belategi, Aritz
1-0
Gomez Montecelo, Miguel Angel
Minondo Torres, Alvaro
0-1
Perez Cabezon, Jose Andres
Tafall Villanueva, Iker
1- 0
Alberdi Jauregi, Eneko
Diaz Etxaide, Jurgi
1-0
Fernandez Salas, Juan Carlos

Gaurko txandaren ondoren Preferentera igotzeko Play Offeko behin betiko sailkapena ondorengoa da:

Rk.    Taldea Ptk M.Ptk.  BB.Ptk.  Des
1    FIANTXETO 2019 A 10,5   0   10,5   20,3125  
2    DANOBAT ELGOIBAR 10,5   0   10,5   19,3750  
3    ALFIL B 9,5   0   9,5   18,0000  
4    HONDARRIBIA MARLAXKA B 8   0   8   13,1250  
5    GROS G 7,5   0   7,5   15,9375  
6    GROS F 6,5   0   6,5   12,0625  
7    GROS E 6,5   0   6,5   11,1875  
8    DOMUSA AZPEITIA A 5   0   5   10,8750  

Hondarribia Marlaxka C taldeak Kasino Zaharrean Santikutz B taldearen aurka galdu du, hala ere, sailkapen nagusiko hirugarren seigarren postura igo gara.

HONDARRIBIA MARLAXKA C
1½-2½
SANTIKUTZ B
Etxaniz Mendieta, Jokin
0 – 1
Oses Plazaola, Iñaki
Diaz Etxaide, Jon
1 – 0
Urdangarin Lasa, Joseba
Tafall Villanueva, Gorka
½ – ½
Alzua Blanco, Juan Maria
Diaz Elzo, Patxi
0 – 1
Urzelai Cassdo, Jon

Gaurko txandaren ondoren Lehenego Mailan mantentze Play Offeko behin betiko sailkapena ondorengoa da:

Rk. Taldea Ptk. M.Ptk.  BB.Ptk.  Des
1    CREATECH MEDICAL 10,5   0   10,5   21,5000  
2    ARRASATE ARLUTZ C 10,5   0   10,5   16,8125  
3    HONDARRIBIA MARLAXKA C 8,5   0   8,5   16,6250  
4    BILLABONA B 8,5   0   8,5   16,3125  
5    SANTIKUTZ B 8,5   0   8,5   13,5625  
6    ZKE ZARAUTZ B 7,5   0   7,5   10,5625  
7    BILLABONA C 7   0   7   15,2500  
8    GROS H 3   0   3   7,5000  

Hauek dira Play Off ezberdinen parekatzeak:

Azkeni probintziako hirugarren mailako kategorian jokoan dugun Hondarribia Marlaxka D taldeak astedena zuenez ez du jokatu. Gogoratu talde honetan talde handi bat daukagula, adin guztietakoak, pixkanaka lehiaketara hurbiltzeko asmoarekin. Kategoria honetan talde gehiago atera zitezkeen, baina guztion artean aukera hau erabaki genuen, talde hau osatzen duten pertsona guztiak lasaiago eta lehiaketako presiorik gabe egon daitezen.

Zortzigarren jardunaldiaren ondoren Gipuzkoako hirugarren mailako behin behineko sailkapena ondorenoga da:
 
Rk. Taldea Ptk. M.Ptk.  BB.Ptk.  Des
1    TXATURANGA 24,5   0   24,5   66,3125  
2    KBI ZUMAIAKO C 21   0   21   51,1250  
3    TAULA 20,5   0   20,5   66,0625  
4    AGUSTIN DE LEIZA B 18   0   18   52,5625  
5    BIDASOA XAKE E 14   0   14   45,5625  
6    HONDARRIBIA MARLAXKA D 10   0   10   18,6250  
7    BILLABONA E 8,5   0   8,5   15,1250  
8    DOMUSA AZPEITIA B 7,5   0   7,5   20,7500  
9    KBI ZUMAIAKO B 4   0   4   10,8750  
 
 

Gure klubak egindako egutegia:

liga2023egutegia

ETA GOGORATU

 

7be666bf-17d9-4fd2-bc4e-3a8b8148457b

Gogoratu, emakumeen talentuaren aldeko apustuarekin jarraituz, Hondarribia Marlaxka Xake klubak, martxoaren 6an, aratsaldeko 18:00etatik aurrera, Kasino Zaharrean, Emakumeen Astearengatik eta Emekirekin lankidetzan, Emakumezkoen Hondarribiko 3. Xake Ttopara, adin eta maila guztietako emakumeentzako ekimen irekia antolatuko dugula. Emakumezkoen lagunarteko xake txapelketa izango da, xakeaz elkarrekin gozatzeko eta, bide batez, martxoaren 8a aldarrikatu eta ospatzeko helburuarekin.

Animatu!

ea06c542-52a6-44e3-92a0-ae099b1ee334 (2)

Emakumeen Asteko ekitaldien egitaraua osoa:

333874815_1417810105423797_1505631234803563489_n

 

4 erantzun “Euskadiko ligan, azken aurreko txandan Abadiñon 3-1 galdu arren, kategoriari eusten diogu matematikoki txapelketa amaitzeko jardunaldi baten faltan eta datorren urtean berriro ere talde bat izango dugu Euskadiko Ohorezko Mailan. Gipuzkoako txapelketetan: hirugarren mailan atsedena izan dugu, eta gorengo mailara igoera play offean garaipena lortu dugu, igotzeko aukerak sendotuz eta lehenengo mailako mantentze play offean porrotaizan arren, jetsiera postuetatik kanpo gabiltza. Zorionak guztioi egindako lan txukunarengatik! Eta gogoratu, astelehenean Emakumezkoen Hondarribiko 3. Xake Ttopara, animatu!” sarreran

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s