1980-2023. 40 urtetik gora Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!
#Euskaraldia 2022an ARIGUNEA izan gara!
Gogoratu Hondarribia Marlaxka Xake kluba helburu sozial argia duen kirol kluba dela.
EUSKADIKO LIGAKO ETA GIPUZKOAKO LIGETAKO BEDERATZIGARREN JARDUNALDIKO ARGAZKIAK ETA EMAITZAK
Gaur martxoak 11, larunbata, Euskal Liga eta Gipuzkoako Ligako taldekako txapelketaren bederatzigarren jardunaldiak burutu dira, non gure klubak 4 ordezkari dituen. Arestian apiatu bezala, gure lau taldeetan guztira 65 jokalari ditugu eta horietatik 19 emakumeak dira.
Marlaxkako Izpiritua!!!
- Xakean jokatuz ondo pasa
- Duzuen xakerik onena jokatu, bakoitzak duzuen maila onena
- Esperientziarekin ikasi
👏👏👏👏👏👏👏
Hondarribia Malaxka Xake Klubak jarraian Euskal Ligan errepikatzen duen hirugarren urtea izango da, baina aurten Ohorezko Mailan jokatzeak duen balio erantsiarekin, iaz igoera play-offeko txapeldun gisa igo ostean. 2023ko aurtengo lehiaketak Ohorezko Mailan eta Lehen Mailan hamar taldeko beti izan zuen formatu historikoa berreskuratzen du. Gure Hondarribia Marlaxka A taldea Ohorezko maila honetako azken txandan parte hartu du zeren gaur, azken txanda izanik, bi lehiaketak, Ohorezko Maila eta lehenengoa, areto bakarrean jokatu dira, Gasteizko Beti Jai pilotalekuan. Gure taldea lider zegoen Gros XT taldearen aurka etxekoak bezala neurtu gara eta 1-3 galdu dugu. Gure puntua Patxi Morenok lortu du IM Alejandro Francoren aurka. Abadiñok, Conteneoren aurka 0-4ko garaipenari esker, Gros XT faborito nagusia in extremis gainditzea lortu du eta Euskal Ligako 2023ko Ohorezko Mailako txapeldun aldarrikatzea lortu du. 5. postu meritutsua lortu du gure taldeak. Baina hobe egiterik genuela ikusi dugu, txapelketan hainbat puntu galdu ditugula ikusita, beraz, gehiago eta hobeto entrenatu besterik ez dugu egin behar, Marlaxkako izpiritua jarraituz, 2024ko Euskal Ligako mailan gure onena gozatzeko eta emateko. Urtebete dugu hobetzen jarraitzeko.
Hondarribia Marlaxka | 1-3 | Gros A | ||
2225 | Moreno Estebanez, Patxi | 1 – 0 | Franco Alonso, Alejandro | 2437 |
2082 | Herrera Ortega, German Alejandro | 0 – 1 | Gonzalez De La Torre, Santiago | 2440 |
2050 | Tafall Villanueva, Ander | 0 – 1 | Munoz Avila, Jose Luis | 2247 |
1963 | Uriarte Prieto, Goio | 0 – 1 | Capote Robayna, Nathaniel | 2157 |
Bederatzigarren eta azken jardunaldiaren ondoren hauxe da behin betiko sailkapena Euskadiko Ligako Ohorezko mailan:
Rk. | H.Z. | Equipo | Part. | + | = | – | D1 | D2 | D3 |
1 | 3 | Abadino | 8 | 5 | 2 | 1 | 22 | 19 | 0 |
2 | 4 | Gros A | 8 | 6 | 1 | 1 | 21,5 | 21 | 0 |
3 | 1 | San Viator | 8 | 5 | 1 | 2 | 18,5 | 18 | 0 |
4 | 2 | Orvina A | 8 | 4 | 3 | 1 | 17,5 | 17 | 0 |
5 | 6 | Hondarribia Marlaxka | 8 | 3 | 1 | 4 | 14 | 12 | 0 |
6 | 9 | Arrasate | 8 | 0 | 4 | 4 | 13 | 6 | 1 |
7 | 8 | Zornotza | 8 | 0 | 4 | 4 | 13 | 6 | 1 |
8 | 5 | Martintxo A | 8 | 2 | 1 | 5 | 12,5 | 9 | 0 |
9 | 7 | Conteneo | 8 | 1 | 3 | 4 | 12 | 8 | 0 |
Gogorarazten dizuegu aurten gure klubak bi talde dituela Gipuzkoako lehen mailan. Gorengo edo Preferentera igotzeko Play Offaren bigarren jardunaldian, Hondarribia Marlaxka B taldeak Danobat Elgoibar play off-aren behin-behineko liderraren aurka jokatu du Elgoibarren, eta lau puntuetatik puntu erdia besterik ez dugu lortu, igoera emango duten buru-postuetatik urruntzen gaituenak. Guztiarekin ere, zorionak ahaleginagatik.
DANOBAT ELGOIBAR |
3,5-0,5
|
HONDARRIBIA MARLAXKA B | ||
---|---|---|---|---|
Manso Márquez, Félix |
1-0
|
Garmendia Zubeldia, Daniel | ||
Navarro Navarro, Juan Manuel |
0,5-0,5
|
Tafall Villanueva, Iker | ||
Leon Reinares, Mikel |
1-0
|
Tafall Soreasu, Mikel (K) | ||
Kerexeta Zabala, Markel |
1-0
|
Garmendia Aierbe, Joxerra |
Gaurko txandaren ondoren Preferentera igotzeko Play Offeko behin betiko sailkapena ondorengoa da:
Rk. | Taldea | Pts. | M.Ptk. | BB.Ptk. | Des. |
1 | DANOBAT ELGOIBAR | 14 | 0 | 14 | 31,6875 |
2 | FIANTXETO 2019 XAKE A | 14 | 0 | 14 | 29,8125 |
3 | ALFIL B | 11,5 | 0 | 11,5 | 27,3750 |
4 | GROS G | 9,5 | 0 | 9,5 | 23,3750 |
5 | GROS F | 8,5 | 0 | 8,5 | 20,8750 |
6 | GROS E | 8,5 | 0 | 8,5 | 18,4375 |
7 | HONDARRIBIA MARLAXKA B | 8,5 | 0 | 8,5 | 18,1250 |
8 | DOMUSA AZPEITIA A | 5,5 | 0 | 5,5 | 14,9375 |
Hondarribia Marlaxka C taldeak Arrasatera joan da mantentze play offeko Arrasate Arlutz C liderraren aurka jokatzera eta galdu dugu, hala ere, sailkapen nagusiko bosgarren postuan gaude. Hala ere azpimarratzekoa da gure gazte talentudunen lana. Zorionak txikimaisu eta maistrari!
ARRASATE ARLUTZ C |
3-1
|
HONDARRIBIA MARLAXKA C | ||
---|---|---|---|---|
Romero Mateo, Esteban |
1-0
|
Lera Manterola, Gontzal Jokin | ||
Lazkano Balanzategi, Aitzol |
1-0
|
Diaz Etxaide, Jon | ||
Lasa Bengoa, Harri |
0,5-0,5
|
Tafall Villanueva, Gorka | ||
Lasa Bengoa, Urtzi |
0,5-0,5
|
Lera Cuñado, Nora |
Gaurko txandaren ondoren Lehenego Mailan mantentze Play Offeko behin betiko sailkapena ondorengoa da:
Rk. | Taldea | Pts. | M.Pts. | BB.Ptk. | Des. |
1 | ARRASATE ARLUTZ C | 13,5 | 0 | 13,5 | 28,0000 |
2 | CREATECH MEDICAL | 12,5 | 0 | 12,5 | 33,7500 |
3 | SANTIKUTZ B | 12 | 0 | 12 | 24,3125 |
4 | BILLABONA C | 10 | 0 | 10 | 21,0000 |
5 | HONDARRIBIA MARLAXKA C | 9,5 | 0 | 9,5 | 24,5000 |
6 | ZKE ZARAUTZ B | 9,5 | 0 | 9,5 | 19,3750 |
7 | BILLABONA B | 9 | 0 | 9 | 22,5625 |
8 | GROS H | 4 | 0 | 4 | 11,5000 |
Hauek dira Play Off ezberdinen parekatzeak:
Azkeni probintziako hirugarren mailako kategorian jokoan dugun Hondarribia Marlaxka D taldeak astedena zuenez ez du jokatu. Gogoratu talde honetan talde handi bat daukagula, adin guztietakoak, pixkanaka lehiaketara hurbiltzeko asmoarekin. Kategoria honetan talde gehiago atera zitezkeen, baina guztion artean aukera hau erabaki genuen, talde hau osatzen duten pertsona guztiak lasaiago eta lehiaketako presiorik gabe egon daitezen. Gaurkoan etxean Hondarribia Marlaxka D taldeak Taula taldearen auka aritu da eta 0-4 galdu dugu. Lehenengomailan Norak parte hartu badu, hirugarren mailan Julia eta Josette jokoan izan ditugularik. Aupa gure neskak 💪💜👍
HONDARRIBIA MARLAXKA D |
0-4
|
TAULA | ||
---|---|---|---|---|
Hoyos Fernández, Fernando |
0-1
|
Echeverría Eleicegui, José Ignacio | ||
Fontaine, Josette |
0-1
|
Figueras Hernandez, Juan Cruz | ||
Larra Martinez, Ekhi |
0-1
|
Sanchez Andres, Alejandro | ||
Urroz López, Julia |
0-1
|
Varela Avellenal, Juan Luis |

Rk. | Equipo | Ptos. | M.Pts. | Pts.D. | Des. |
1 | TXATURANGA | 25,5 | 0 | 25,5 | 81,5625 |
2 | TAULA | 24,5 | 0 | 24,5 | 85,1875 |
3 | KBI ZUMAIAKO C | 24 | 0 | 24 | 76,2500 |
4 | AGUSTIN DE LEIZA B | 20 | 0 | 20 | 63,1875 |
5 | FIANTXETO 2019 XAKE E | 18 | 0 | 18 | 54,4375 |
6 | BILLABONA E | 10,5 | 0 | 10,5 | 26,1250 |
7 | HONDARRIBIA MARLAXKA D | 10 | 0 | 10 | 20,6250 |
8 | DOMUSA AZPEITIA B | 7,5 | 0 | 7,5 | 24,2500 |
9 | KBI ZUMAIAKO B | 4 | 0 | 4 | 12,125 |
ETA GOGORATU
Emakumeen Asteko ekitaldien egitaraua osoa:
6 erantzun “Euskadiko ligan, azkeneko txandan Gros XT-ren aurka 1-3 galdu dugu. Ohorezko mailako txapeldun berria da Abadiño. Gipuzkoako txapelketetan hiru porrot izan arren gogotsu gaude falta diren txandei aurre egiteko animatuak. Zorionak guztioi egindako lan txukunarengatik!” sarreran