1980-2023. 40 urtetik gora Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!
#Euskaraldia 2022an ARIGUNEA izan gara!
Gogoratu Hondarribia Marlaxka Xake kluba helburu sozial argia duen kirol kluba dela.
GIPUZKOAKO LIGETAKO HAMARGARREN JARDUNALDIKO ARGAZKIAK ETA EMAITZAK
Gaur martxoak 18, larunbata, Euskal Liga amaituta eta hirugarren mailako kategoria probintziala ere bai, Gipuzkoako Ligako taldekako txapelketen sailkapeneko play off-ak jokoan jarritzen dute. Preferentera igotzeko play off-ak eta lehenengo mailan iraupen-play offeko azken aurreko jardunaldia jokatu da gaurkoan. Arestian apiatu bezala, gure lau taldeetan guztira 65 jokalari ditugu eta horietatik 19 emakumeak dira.
Marlaxkako Izpiritua!!!
- Xakean jokatuz ondo pasa
- Duzuen xakerik onena jokatu, bakoitzak duzuen maila onena
- Esperientziarekin ikasi
👏👏👏👏👏👏👏
Gogorarazten dizuegu aurten gure klubak bi talde dituela Gipuzkoako lehen mailan. Gorengo edo Preferentera igotzeko Play Offaren hirugarren jardunaldian, Hondarribia Marlaxka B taldeak Kasino Zaharrean jokatu du, Gros E taldearen aurka, eta 3,5-0,5 puntuko garaipena lortu du. Garaipenari esker burura hurbildu gara berriro, eta azken jardunaldian erabakiko da preferente mailara igotzeko postuak. Gure aukera, nahiz eta oso zaila izan, oraindik matematikoki posible dela dakigunez erruz saiatuko gara. Gogoratu gure talentu gazteak, Aritz (2007), Iker (2009) eta Jurgi (2006), direla talde honen ardatza, oraingo honetan gure “Lehendakari” Alvaro lagun izan dutela. Zorionak berriz ere ahaleginagatik.
HONDARRIBIA MARLAXKA B |
3,5-0,5
|
GROS E | ||
---|---|---|---|---|
Tornay Belategi, Aritz |
1-0
|
Benaito Villagarcia, Mikel | ||
Minondo Torres, Alvaro |
0,5-0,5
|
Arrieta Valero, Ion | ||
Tafall Villanueva, Iker |
1- 0
|
Peinado Obregon, Andres | ||
Diaz Etxaide, Jurgi |
1- 0
|
Iturralde Prieto, Juan Cruz |
Gaurko txandaren ondoren Preferentera igotzeko Play Offeko behin betiko sailkapena ondorengoa da:
RK. | taldea | Ptk. | M.Ptk. | Ptk.D. | Des |
---|---|---|---|---|---|
1 | DANOBAT ELGOIBAR | 16 | 0 | 16 | 44,5000 |
2 | FIANTXETO 2019 XAKE A | 15,5 | 0 | 15,5 | 43,1875 |
3 | ALFIL B | 14 | 0 | 14 | 41,6875 |
4 | HONDARRIBIA MARLAXKA B | 12 | 0 | 12 | 30,1250 |
5 | GROS G | 11,5 | 0 | 11,5 | 36,5000 |
6 | GROS F | 10,5 | 0 | 10,5 | 28,5000 |
7 | GROS E | 9 | 0 | 9 | 24,3125 |
8 | DOMUSA AZPEITIA A | 7,5 | 0 | 7,5 | 23,1875 |
Hondarribia Marlaxka C taldeak etxean jokatu du ere donostiako beste talde baten aurka eta Gros H mendean hartu dugu 2,5-1,5 emaitza lortu ondoren. Gauzak horrela sailkapen nagusiko bosgarren postuan jarraitzen dugu. Azpimarratzekoa da berriz gure gazte talentudunen lana: 14 urteko Nora Lerarena eta 12 urteko Jon Diazena. Zorionak txikimaisu eta maistrari!
HONDARRIBIA MARLAXKA C |
2,5-1,5
|
GROS H | ||
---|---|---|---|---|
Lera Manterola, Gontzal Jokin |
1-0
|
Rodriguez Gonzalez, Juan | ||
Diaz Etxaide, Jon |
1-0
|
Garcia Yuste, Ramon | ||
Lera Cuñado, Nora |
0,5-0,5
|
Sebastiani Paoli, Ruben | ||
Diaz Elzo, Patxi |
0-1
|
Arcelus Kalamendi, Iñaki |
Gaurko txandaren ondoren Lehenego Mailan mantentze Play Offeko behin betiko sailkapena ondorengoa da:
rk. | taldea | Ptk. | M.Ptk. | Ptk.D. | Des |
---|---|---|---|---|---|
1 | ARRASATE ARLUTZ C | 15,5 | 0 | 15,5 | 39,2500 |
2 | SANTIKUTZ B | 14,5 | 0 | 14,5 | 34,7500 |
3 | CREATECH MEDICAL | 12,5 | 0 | 12,5 | 39,9375 |
4 | BILLABONA C | 12 | 0 | 12 | 31,7500 |
5 | HONDARRIBIA MARLAXKA C | 12 | 0 | 12 | 31,3750 |
6 | ZKE ZARAUTZ B | 11 | 0 | 11 | 28,1250 |
7 | BILLABONA B | 9 | 0 | 9 | 26,8750 |
8 | GROS H | 5,5 | 0 | 5,5 | 16,6875 |
Hauek dira Play Off ezberdinen azken txandako gure taldeen parekatzeak:
ALFIL B |
––
|
HONDARRIBIA MARLAXKA B |
CREATECH MEDICAL |
––
|
HONDARRIBIA MARLAXKA C |
HIRUGARREM MAILA
Arestian esan bezala, probintziako hirugarren mailako kategorian jokoan Hondarribia Marlaxka D taldeak parte hartu zuela eta gure taldeak merituzko 7. postua lortu zuela. Gogoratu talde honetan talde handi bat daukagula, adin guztietakoak, pixkanaka lehiaketara hurbiltzeko asmoarekin. Kategoria honetan talde gehiago atera zitezkeen, baina guztion artean aukera hau erabaki genuen, talde hau osatzen duten pertsona guztiak lasaiago eta lehiaketako presiorik gabe egon daitezen. 💪💜👍
Rk. | Equipo | Ptos. | M.Pts. | Pts.D. | Des. |
1 | TXATURANGA | 25,5 | 0 | 25,5 | 81,5625 |
2 | TAULA | 24,5 | 0 | 24,5 | 85,1875 |
3 | KBI ZUMAIAKO C | 24 | 0 | 24 | 76,2500 |
4 | AGUSTIN DE LEIZA B | 20 | 0 | 20 | 63,1875 |
5 | FIANTXETO 2019 XAKE E | 18 | 0 | 18 | 54,4375 |
6 | BILLABONA E | 10,5 | 0 | 10,5 | 26,1250 |
7 | HONDARRIBIA MARLAXKA D | 10 | 0 | 10 | 20,6250 |
8 | DOMUSA AZPEITIA B | 7,5 | 0 | 7,5 | 24,2500 |
9 | KBI ZUMAIAKO B | 4 | 0 | 4 | 12,125 |
EUSKADIKO LIGA
Hondarribia Malaxka Xake Klubak jarraian Euskal Ligan errepikatzen duen hirugarren urtea izango da, baina aurten Ohorezko Mailan jokatzeak duen balio erantsiarekin, iaz igoera play-offeko txapeldun gisa igo ostean. 2023ko aurtengo lehiaketak Ohorezko Mailan eta Lehen Mailan hamar taldeko beti izan zuen formatu historikoa berreskuratzen du. 2023ko liga honetan Abadiñok lortu zuen garaipena. eta gure taldeak 5. postu meritutsua lortu zuen gure taldeak. Baina hobe egiterik genuela ikusi dugu, txapelketan hainbat puntu galdu genituela ikusita, beraz, gehiago eta hobeto entrenatu besterik ez dugu egin behar, Marlaxkako izpiritua jarraituz, 2024ko Euskal Ligako mailan gure onena gozatzeko eta emateko. Urtebete dugu hobetzen jarraitzeko.
Bederatzigarren eta azken jardunaldiaren ondoren hauxe izan zen bahin betiko Euskadiko Ligako Ohorezko maila 2023ko sailkapena:
Rk. | H.Z. | Equipo | Part. | + | = | – | D1 | D2 | D3 |
1 | 3 | Abadino | 8 | 5 | 2 | 1 | 22 | 19 | 0 |
2 | 4 | Gros A | 8 | 6 | 1 | 1 | 21,5 | 21 | 0 |
3 | 1 | San Viator | 8 | 5 | 1 | 2 | 18,5 | 18 | 0 |
4 | 2 | Orvina A | 8 | 4 | 3 | 1 | 17,5 | 17 | 0 |
5 | 6 | Hondarribia Marlaxka | 8 | 3 | 1 | 4 | 14 | 12 | 0 |
6 | 9 | Arrasate | 8 | 0 | 4 | 4 | 13 | 6 | 1 |
7 | 8 | Zornotza | 8 | 0 | 4 | 4 | 13 | 6 | 1 |
8 | 5 | Martintxo A | 8 | 2 | 1 | 5 | 12,5 | 9 | 0 |
9 | 7 | Conteneo | 8 | 1 | 3 | 4 | 12 | 8 | 0 |
One thought on “Gaur, Kasino Zaharrean, bi garaipen lortu ditugu Gipuzkoako Ligan oraindik jokoan dauden playoffetan jokoan ditugun taldeen partidetan. Zorionak guztioi egindako lan bikainagatik!”