Egunean zehar 1.000 haur baino gehiago bildu dituen Santanderko Robin Chess Txapelketa burutu da, non gure taldekideek oso lan txukuna egin dute, azpimarratzekoa Jon Diazek sub12an lortutako 3. postua eta Iker Tafallek Sub14an lortutako 5.a. Eta gaur arraltsaldean jokatutako XVIII. Udaberriko Groseko Irekia 2023ko laugarren jardunaldiko emaitzak. Guztioi Zorionak erakutsitako Marlaxkako izpirituarengatik!

1980-2023. 40 urtetik gora Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

#Euskaraldia 2022an ARIGUNEA izan gara!

ARIGUNE_BOROBILA-1_page-0001

Gogoratu Hondarribia Marlaxka Xake kluba helburu sozial argia duen kirol kluba dela.

fcfa68f3-6154-451b-aa24-65858e64ba5f

Santanderko Robin Chess Txapelketa

Gaur goizean klubak antolatutako espedizio bat mikrobusez joan da Santanderrera Festival de Ajedrez Robin-Chess 2023 Xake Jaialdian parte hartzera, non 1.000 neska-mutil baino gehiago bildu diren, eta estatuko jokalari onenetako askok parte hartu dute dagozkien kategorietan.

Imagen de WhatsApp 2023-05-13 a las 09.46.22

Jurgi Diaz, Jon Diaz, Iker Tafall, Gorka Tafall, Danel Laporte, Beñat Sagarzazu, Kimetz Lekuona, Ekhi Larra, Xuban Etxebeste eta Mikel Calvo gure taldekideak bertan egon dira, jaialdi handi honetaz gozatzeko, euren guraso eta Maisu Goio, gure Xake Eskolako arduradunak lagunduta.

Imagen de WhatsApp 2023-05-14 a las 20.08.59

Ekitaldi hau xakea baino gehiago da, Estatuko eta atzerriko leku askotako neska-mutilekin anaitzea da. Esperientzia oso bat non, adin ezberdinetako txapelketez gain, eguna hainbat jarduerak animatu dute, hala nola marrazki tailerrak eta haien lehiaketak, ipuin kontalari ezberdinak, bi hitzaldi super interesgarri (“Xakearen misterioak eta bitxikeriak”, Nicola Lococoren eskutik eta “Xakea bizitzarako”, María Rodrigo Yanguaren eskutik) eta ekitaldi gehiago, jaialdi honetara bertaratu eta bidelagun askok ederki gozatu eta ahaztea zaila izango den eguna bihurtu duten.

Kirolari dagokionez, gure ordezkaritzak lan txukunaegin du, bertan estatuko jokalari onenek parte hartu dutela kontuan hartzen badugu. Eta guztien artean, Ikerren bosgarren postua azpimarratzen dugu Sub 14an eta, batez ere, Jonen hirugarren postua Sub 12an, eta horrek denei ilusio handia eragin digu azken bi txapelketetan oso sasoian zegoela erakutsi zuela ikusita, Gipuzkoako Eskolar txapelketan eta Euskadiko txapelketetako podiumetatik oso gertu egon baita.

Zorionak guztioi egindako lan bikainagatik eta erakutsitako Marlaxkako Espirituagatik 💪💚👍

Chess-resultsera lotura

Zorionak antolatzaileei oso txapelketa txukuna antolatzeagatik! ❤️♟

2020_Marlaxkito_bn

XVIIIº Udaberriko Groseko Irekia 2023

Groseko Udaberriko XVIII. Irekia – Juanjo Escribano Saria ospatuko da ekainaren 22tik 17ra, larunbatetetan, Donostiako Gros Xake Taldearen lokalean, klubaren ordezkaritza zabalarekin. Laugarren txandaren ostean, gure emaitzak ondorengoak izan dira gaurkoan:

M. Z. Izena Elo Ptk. Emai. Ptk. Izena Elo Z.
6 14 Izquierdo Arruferia, Joseba 1857 1 – 0 Lera Cunado, Nora 1229 60
16 38 Lera Manterola, Gontzal Jokin 1512 ½ – ½ Munoz Ferreira, Adur 1183 61
22 65 Fontaine, Josette 1001 1 0 – 1 1 Moreiro Sanchez, Silvestre 1407 44
31 74 Irigaray Ferreira, Ion 0 0 0 – 1 0 Sanchez Huerta, Erlantz 0 79
36 24 Tafall Villanueva, Iker 1629 2 ½ Parekatu gabe
38 27 Diaz Etxaide, Jurgi 1610 2 ½ Parekatu gabe
41 45 Tafall Villanueva, Gorka 1398 ½ Parekatu gabe
42 50 Tafall Soreasu, Mikel 1363 1 ½ Parekatu gabe
47 64 Diaz Elzo, Patxi 1066 1 ½ Parekatu gabe

Datorren larunbatean, 2023ko maiatzaren 20an, gure jokalarien ondorengo parekatzeak izango ditugu, ziur partida politak izango direla💪😍👍:

M. Z. Izena Elo Ptk. Emai. Ptk. Izena Elo Z.
11 12 Odriozola Coscolin, Dani 1858 Diaz Etxaide, Jurgi 1610 27
13 24 Tafall Villanueva, Iker 1629 Mijole Arizcuren, Inigo 1515 36
15 17 Tholey, Jean-Paul 1784 2 2 Tafall Villanueva, Gorka 1398 45
22 44 Moreiro Sanchez, Silvestre 1407 2 2 Arroyo Rodriguez, David 0 68
25 64 Diaz Elzo, Patxi 1066 Zubia Aramburu, Mikel 1604 28
26 80 Uceda Alves, Samuel 0 Tafall Soreasu, Mikel 1363 50
28 5 Galarza Cenzano, Inigo 2029 1 1 Fontaine, Josette 1001 65
40 38 Lera Manterola, Gontzal Jokin 1512 2 0 Parekatu gabe
44 60 Lera Cunado, Nora 1229 0 Parekatu gabe

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s