Elkartea

Presidente Fundador de Hondarribia-Marlaxka
Jesús Mª Jauregi. Lehendakari Sortzailea

Gure Xake Elkarteak urte asko daramatza lanean.   (leer noticia en español)

Gipuzkoako ligan 1980an hartu zuen parte lehenbiziko aldiz, baina berez 60. hamarkadan sortu zen, Irunen “Bidari” izeneko gazte Elkarte baten eraginez. Elkarte honek jarduera asko egiten zituen, eta horietako bat xakea izan zen.

Gipuzkoako Ligan 2. mailan talde federatu bat atera ondoren, txapelduna izan eta lehenbiziko mailara igo zen.  Tamalez talde honek Cipriano Larrañaga Kalean zuen lokal zoragarria galdu egin zuen, eta saiatu arren taldeak desegin behar izan zuen.

Xake taldean La Salleko ikasle ohiak zeuden, eta Kristau Eskoletako Anaiei galdetu zieten ea Irun eta Hondarribiko La Salleko Ikasle Ohien Elkartean Xake Elkarte bat sortu ote zitekeen.  Federazioan Bidari Taldeko 1. mailako Gipuzkoako Ligan parte hartzeko eskubidea Irungo La Salle taldera igarotzea lortu zen.

70. hamarkadako erdi aldera taldean oso jokalari onak sortzen hasi ziren, eta lortu zuten beste talde bat ere lehenbiziko mailara igotzea; ondorioz arazo bat sortu zen, federazio mailan bi talde sortuz konpondu zena:  Irungo La Salle eta Hondarribiko La Salle.  Hondarribiko Taldeak Hondarribian jokatzen zituen finaleko topaketak, Udalak lagatako garai bateko Portuko Eskolan hasieran eta “Peña Klink” Elkarteak lagatako lokal batean gerora.

La Salleko bi taldeko zenbait Hondarribiko jokalarien iritziz taldeak Hondarribian jokatu ez ezik egoitza soziala ere bertan izan behar zuen.  Bi herriko jai nagusietan xake jarduerak antolatzen zirenez, jaiak antolatzeko Elkarteko Bileran Santos Etxebeste “Marlaxka” Elkarteko presidenteak eta La Salle Hondarribia taldeko Jesús Mª Jauregi  ordezkariak xake talde bat sortzea proposatu zuten.  Laster akordio batera iritsi ziren, eta “Hondarribia Marlaxka Xake Elkartea” eratu zen.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: