All posts by kimgoyong

Ezin uko egin xakeari ezta udan ere!

Mendia, hondartza, txirringa, pilotalekua, gau izartsuak,… Xake partidak ahaztu gabe, noski!

(leer en español)

Hau da Ander Tafallen kasua, gure benjaminarena; Frandovinezeko Txapelketan (Burgos) parte hartu  eta lehen postua lortu zuen 14 urtetik beherakoen artean; maila handiko Txapelketa, kontuan hartzen badugu ELO 2000ko aurkarien aurka aritu zela eta 8 txandatan 4 puntu lortu zituela.

II. Hondarribiko Gaztelua Xake Aktibo Txapelketa abian da

Hondarribia-Marlaxka Xake Klubak datorren irailaren 2an Hondarribiko Carlos V Paradorean “Hondarribiko Gaztelua” II. Xake Aktibo Txapelketa antolatu du.

(leer en español)

klubak Hondarribiko Udalaren, Carlos V. Paradorearen, Gipuzkoako Xake Federakuntzaren, Amaiur Altzarien  eta Totem Comunicaciónesen babesa izan du Txapelketa burutzeko.

Babesle izan nahi dutenentzako informazioa

Txapelketako oinarriak

Izena emateko oinarriak irakurri eta gero  Klubera posta elektroniko bat bidali beharko da bakoitzaren datuekin: xakehondarribiamarlaxka@gmail.com

Daniel Garmendiaren parte hartze egokia A.D. San Juan VI Nazioarteko Irekian

(leer en español)

Gaur amaitu berri da Nafarroan burutzen den Nazioarteko Xake Txapelketarik garrantzitsuena: Agrupación Deportiva San Juan VI. Nazioarteko Txapelketa eta lehian gure taldekidea den Daniel Garmendia izan da.

 

uztailaren 23tik 29ra Iruñako Hotel Iruña Parken bildutako 93 xake jokalariek lehian aritu dira eta hauen artean 5 Nazioarteko Maisu Handi, 6 Nazioarteko Maisu, 8 FIDE maisu eta Master Candidate baten parte hartzea nabarmendu daiteke.

.

Txapelketa Indiako  Chakkravarthy Deepan Nazioarteko Maisu Handiak irabazi du, M R Venkatesh eta Juan Carlos Obregon Rivero  baino desberdinekoa hobea izan duelako (hirurak 7tik 9na puntu lortu baitute). Daniel Garmendia txapelketako 75. postua lortu du.

.

Danielek esan digunez esperientzia oso aberasgarria izan da, hauxe izan baita Gipuzkoatik at jokatu duen lehengo Nazioarteko Txapelketa eta izan dituen arerioen maila handia dela eta oso txapelketa gogora izan dela. Hala ere txapelketa hasiera zoragarria izan du, lehen lau partidatan 3 puntu lortu eta gero, baina txapelketaren bigarren zatian zorte pittin bat falta izan zaiola eta nekearen eta jardunaldi bikoitzen eraginez ezin izan duela emaitza hobeagorik lortu, baina, burututako lan txukunarekin kontent dagoela ere gaineratu digu.

Zorte hobea hurrengoan lagun!

Gipuzkoako Xake Federakuntzak Daniel Garmendiari beka eman dio

Beste urte batez Gipuzkoako Xake Federakuntzak berrehun eurotako (200 €) diru-laguntza emango die xakean etorkizun oparoa duten Gipuzkoar gazteei, Euskaditik kanpo Nazioarteko Txapelketa Irekiren bat jokatzera joateko modua izan dezaten eta aukeratuen artean gure taldeko Daniel Garmendia dugu.

(leer en español)

Aurten Hondarribia-Marlaxka Xake Klubeko Daniel Garmnendiarekin batera dirulaguntza eskatzeko eskubidea irabazi dute Gipuzkoako beste taldeetakoak diren Mikel Vicente Ezeiza, Carlos Sanchez Ruesga, Christian Sánchez Merino, Ramón Elduayen Echave eta Juan José Aroztegi Tolosa, Gipuzkoako txapelketetan lehen infantil eta alebinetako txapeldunak eta  jubenilen eta kadeteen txapelketan lehenbiziko bi postuetan sailkatu direnak.

Diru-laguntzen onuraduek ondorengo baldintzak bete beharko dituzte:

• Nazioarteko Xake Federazioaren FIDE elo-rako balio duen torneo bat jokatu.
• Torneoa Euskaditik kanpo jokatu.
• Federazioari diru laguntza eskatu eta zer torneo jokatuko den adierazi.
• Torneo hasi eta bukatu egin beharko da.
• Diru laguntza eskatzeko eta torneoa jokatzeko azken eguna 2012ko abenduaren 31 izango da.

Gure taldeko ordezkariari eta beste guztiei  Zorionak!

Udaberriko Groseko VIII. Txapelketa amaitu da gure taldeko bi ordezkariak, Andoni Orube eta Daniel Garmendiak lan txukuna burutu dutela. Billabonako taldeko Jose Luis Guijarrok txapelketa irabazi du, 7 puntuetatik 6,5 puntu lortuz eta 2756 puntuko performancea lortuaz.

Txapelketa 7 txanda izan ditu, suitzar sisteman, apirilaren 21a eta ekainaren 2a bitarteko larunbatetan Gros talde donostiarraren egoitzan burutu da. Bertan 80 jokalari lehian aritu dira, hauetako gehienak gipuzkoarrak izan direlarik.

(leer en español)

Gure ordezkariek lan txukuna egin dute eta horren erakusgarri egin dituzten partida politak. Hala ere momentu batzuetan zoria alde ez dute izan eta partida batzuk galdu dituztelako ez ditugu taularen lehen postuetan ikusi. Andoni Orube txapelketa hasierako zerrendan 32a zen eta 7tik (2 bye eegin eta gero) 3 puntu lortu dituelako txapelketan 44. postua lortu du eta 4,5 ELO punto irabazi.

Daniel Garmendiak aldiz amaieran 6 ELO puntu galdu ditu, 7tik 3,5 puntu lortu dituelako, nahiz eta sailkapen nagusiko 37. postua lortu eta hasierako zerrendako 35. postu izan. Jarraian gure jokalarien datu guztiak jartzen dizkizuegu. Txapelketako emaitza guztiak chessresult-en.

Image

Irabazleen podiuma: Txapeldun Jose Luis Guijarro,  7 puntu posibletik 6’5 puntu lortu eta gero. Txapeldunorde, Iñigo Argandoña, 6 punturekin eta hirugarren Jose Ramón Ros, 5,5 punturekin. Irabazleei Zorionak!