Ekainaren 9 eta 10ean burutu zen Hondarribiko Erdi Aroko Azokan taldeko jokalari ezberdinek bertaratutako guztien kontra aldibereko xake partidak jokatu zituzten. Bertaratutako guztiei mila esker!
Hondarribiko Udaleko Turismo Sailarekin adostutako ordutegia ondorengoa bazen ere, goizetan 12:00-14:00 bitartean eta arratsaldez 17:00-19:00 bitartean, gure jokalariek ordutegia handiagotu zuten bertaratutako jendeari jokatzeko aukera emateko.
Andoni Orube larunbat goizeko partidetan bakarrik aritu zen, arratsaldean aldiz, Nabarrek, Ander Palavecinoren laguntza izan zuen. Igande goizean Ramon Noguesek jokalarien aurka aritzeaz gain euriaren kontra lehian ibili zen eta azkenean Parrokiaren albotik, hurbil zegoen karpa batetara aldatu behar izan zuen ekitaldia. Igande arratsaldean atertu bazuen ere, iker Arrik Udal arkupeetara eraman zituen partidak haizea handiarengatik ihesi. Bertan ustekabeko bisita izan zuen.