I “Kasino Zaharra” Torneo Soziala

Torneoaren une interesgarri bat

(leer noticia en español)

Ramon Nogués kidearen zuzendaritzapean eta 2011ko ekintzei amaiera eman nahian, “Kasino Zaharra” I Torneo soziala ospatu da gaurko egunean, hilak 09. Gure ohizko jokalariez gain, Landetxa eskolako jokalari gazte diren Ander Tafall eta Mikel Herrerok ere parte hartu dute. Txapelketa, nola ez, gure presidente den Goiok irabazi du: I Torneo KASINO ZAHARRA-Emaitzak.

Igandean jokatu den Manuel Lopezen omenezko xake txapelketan Hondarribia-Marlaxkako taldea 3. Postua lortu du Eibarren

(leer noticia en español)

Gregorio Uriarte, Nabar Tejedor, Ramon Nogues eta Andoni Orube izan dira Hondarribia-Marlaxka Xake Klubaren izenean Eibarrera bertaratu direnak eta taldekako txapelketa berezi honetan merituzko 3. Postua lortu dute, Batalla eta Easo-Gros talde indartsuen atzetik. Lehenengo aldia da Euskal Herrian “Fischerren Ausazko Sistema”n taldekako txapelketa bat antolatu dela, eta Euskal Herri osoko 15  taldea parte hartu dute.

Uztailean Manuel Lopez urte askoan zehar Deporreko xake taldeko kide izandakok autobus istripu baten ondorioz zendu zen. Uztailaren hasieran Eibarko Hiria partida azkarren txapelketan bere 80. urtebetetzea zela eta plaka bat eman arren eta istripuaren ondoren, Eibarko Klub Deportiboko xake batzordeak bere omenezko txapelketa bat antolatzea erabaki zuen.

Hori horrela eta Eibarko Udalaren eta Euskadiko eta Gipuzkoako Xake Federakuntzaren laguntzarekin, Manuel Lopezen omenezko txapelketa jokatu da igandean, goizeko 10:30tan hasita eta egun guztian zehar Eibarko Udaletxeko patioan. Txapelketan 15 minutuko partida azkarrak jokatu dira eta egindako jokaldi bakoitzeko 15 segundu jasoko dituzte jokalariek. Gainera, eta txapelketa guztiok gogoratzekoa izateko “FischerrenAusazko Sistema” erabili da partidak jokatzeko.

Sistema hau RobertBobbyFischer maisu handi estatubatuarrak asmatu zuen (Sobiet Batasuneko xakelariei Munduko Txapelketan irabazi zien lehenengo estatu-batuarra), xakearen inguruan zegoen jakintza guztia gehiegizkoa zela eta, xakea bere iturburuetara, hau da, jokalariek sortutako artea izatera buelta zedin. Horretarako jokalari bakoitzaren lehenengo errenkadako piezen ordena ausaz erabakitzen da zozketa baten bidez, eta piezak ez dira egoten ohi bezala kokatuta. Horrela 960 posizio posible daude partida hasteko. Lehenengo aldia da Euskal Herrian Fischerrek asmatutako modalitatea taldekako txapelketa bat antolatu dela.

Eibarko Xake taldeak emaitza guztiak Chess-Results –en jarri dituzte baina hauxe izan da amaierako sailkapena

Rk.

No.Ini.

Equipo

 Pts

 Des1

1

1

BATALLA

6

0

0

12

20.0

2

3

EASO – GROS

3

2

1

8

15.0

3

4

HONDARRIBI-MARLAXKA

3

2

1

8

14.5

4

6

C.D. EIBAR A

4

0

2

8

14.0

5

14

ERMUA

2

3

1

7

14.0

6

11

COMBINADO

3

1

2

7

12.0

7

5

ZURI-BALTZA

3

0

3

6

14.0

8

2

ZORNOTZA

3

0

3

6

13.5

9

7

ABADIÑO

2

2

2

6

11.0

10

8

BARAKALDO – AGUR MANUEL

3

0

3

6

11.0

11

12

ALFIL

2

1

3

5

8.5

12

13

SAN VIATOR

2

1

3

5

7.5

13

10

ELGOIBAR

1

2

3

4

9.5

14

9

DEBA – BERGARA

1

2

3

4

8.0

15

15

C.D. EIBAR B

1

2

3

4

7.5

Txapelketaren Argazkiak eskuragarri jarri dituzte ondorengo loturan:http://dl.dropbox.com/u/17287015/IMemorialManuelLopez.zip

Bakarkako Gipuzkoako txapelketak: txapeldun Lehenengo eta Hirugarren mailan eta txapeldunorde Bigarrenean.

Donostian amaitu berri diren Gipuzkoako Banakako txapelketetan gure ordezkariek oso ondo ibili dira.

(leer noticia en español)

Gipuzkoako banakako Xake Txapelketa Nagusian Ramon Noguesek txapelketa txukuna egin arren, zorte handiegirik izan ez eta merituzko 17. postua lortu du. Goio Uriartek, txapelketa bikaina egin du eta azkeneko partidan, txapelketa irabazi duen  Patrice Etchegaray Nazioarteko Maisuarekin parra egin eta gero Gipuzkoako absolutoan laugarren postua eta 2012ko  Euskadiko Banakako Txapelketarako sailkatzea lortu du. Horrekin batera, Lehenengo Mailako Txapeldun gelditu da.

Banakako Gipuzkoako 2. mailako banakako txapelketan Hondarribia-Marlaxkako  Andoni Orube Bona, 7 puntutik,5,5 lortu ondoren, bigarren sailkatu da eta garaikurra lortzeaz gain, lehenengo maila lortu du.

2. Mailako Txapelketaren Sailkapen Orokorra

Rk.    Izena                                  FED    Elo    Club/Ciu          Pts.     Des 1      Des 2      Des 3

1    Solino Barreiro Moises        ESP    1842     G7161                  6.0       1839        2159        23.5

2    Orube Bona Andoni            ESP    1772     11539                   5.5       1874        2092       26.0

3    Elduayen Echave Ramon    ESP    1602     G7312                   5.0       1877        2067       27.5

22 jokalari guztira. Andoni Orube txapelketako 4a zen Rankinari dagokionez, 1772 nazioarteko FIDE Elo punturekin eta 7 partidatan 5,5 punto lortu ditu, 1898 performancea egin duelarik, 6,3 FIDE puntu irabaziz.

Banakako Gipuzkoako 3. mailako txapelketan Hondarribia-Marlaxkako Daniel Garmendia Zubeldiak, 7 puntutik, 6 lortu ondoren (egun batean joaterik ez zuen izan, hortaz puntuen 100% lortu du txapekleta honetan) lehen sailkatu  da eta garaikurra lortzeaz gain bigarren maila lortu du.

 3. Mailako Txapelketaren Sailkapen Orokorra
Rk.    Izena                                        FED    Elo Club/Ciudad    Pts.     Des 1      Des 2      Des 3

1    Garmendia Zubeldia Daniel    ESP   1765      G7150                      6.0    1912         2770       26.0

2    Garcia Nestar Daniel                 ESP   1603      13203                       5.5    1795        2026       26.5

3    Vadillo Jueguen Jon                 ESP    1510      G7188                       5.0    1926         2184      29.0

Danielek, banakako 3. mailako txapelketarekin batera, bost  igandetan  Tolosan burutu den kadete mailakoa (16 urtetik beherakoa)  jokatu du eta  bertan lan txukuna egin du, 3. postua lortu duelarik. 3. Mailako  txapelketako jokalaririk indartsuena zen, Rankineko lehena, 1765 Estatuko FEDA Elo punturekin eta 7 partidatan 6 puntu lortu ditu, 2397  performance izugarria egin duelarik.

3. mailako txapelketa honetan Hondarribia-Marlaxka elkarteko beste ordezkari bat izan dugu, Iker Arri Martinez, eta zortea alde izan ez badu ere, lan txukuna burutu du eta 18. sailkatu da.

Julio Garcia Cabero

(leer noticia en español)

Urtero bezala, Urrian hasiko dira Irunen Landetxa Xake Eskolako klaseak, Bidasoladeko ikasle txiki guztiei zabalduak.

Julio Garcia Cabero  izango dugu irakasle, Hondarribia-Marlaxka taldeko xakelariak laguntzaile izango dituelarik, eta beti bezala ostiraletan Landetxako Auzo Elkartearen liburutegian emango dira. Eskerrik asko bihotzez, auzo elkarteari, Irunen umeek xakean jarduteko leku polit hau urtero bezala bermatzeagatik!.

Informazio gehiago

“Hondarribiko Gaztelua” I. Xake Aktibo Txapelketa

Descargar Informe Técnico
I Xake Aktibo Txapelketa

(leer noticia en español)

Gaur goizean, 2011ko irailaren 4an, igandea, Hondarribiko Gaztelua I. Xake Aktibo Txapelketa burutu da Hondarribiko Paradoreko tapizen gela ikusgarrian. Euskal Herriko paraje ezberdinetatik etorritako 50 xakelari lehian aritu dira, goizeko 9:30etik hasita arratsaldeko 14:30era arte. Jokalari bakoitzak, 6 partida jokatu ditu, suitzar sisteman, partidako 20 minutu zituela.

Epaile lanetan luxuzko taldea izan dugu Juanjo Escribano (Nazioarteko mailako FIDE Epailea) entzutetsuak, Enrike Oiartzabal (Nazioarteko mailako FIDE Epailea) eta Javier Oyarzabal lagun izan baititu. Bidasoa eta Donostialdeako jokalari ezagunak bertaratu bazaizkigu ere, Gipuzkoako beste parajeetako jokalariak hurbildu zaizkigu eta Euskal Herriko txoko ezberdinetako jokalariak Hondarribian izan dira ere. Txapelketaren maila handia izan da, antolatzaileek itxaroten zutena baino handiagoa, tituludun Nazioarteko Maisu bat eta bi FIDE maisu izateraino.

Hiru hauek lortu dituzte Txomin Sagarzazu Kultura eta Kirol zinegotziak banatutako sari handienak: Nafarroatik etorritako Mikel Huerga Nazioarteko Maisuak irabazlearen garaikurra eta 120 €tako dirusaria lortu ditu, (6tik 5,5 puntu lortuz); Carlos Cruz Lopez Irundar FIDE Maisuak 2. postuko garaikurra eta 75 €ak (6tik 5,5 puntu lortuz) eta, Juan Ignacio Alonso “Pibe” Hondarribiar FIDE Maisuak, 3. Postuko garaikurra eta 50 €ak etxera eraman ditu (6tik 5 puntu lortuz). 16 urte azpiko jokalari onenaren garaikurra, Aizbeltz Buiza Prieto urteko mutil bizkaitarrak irabazi du 6tik 4 puntu lortu dituelako; eta 1701 ELO azpiko sari berezia mutil honen 12 urteko arreba Eihartzek eraman du etxera. 60 urtetik goragoko jokalari honenaren saria Jose Manuel Martinez de Soriak lortu du.

Hondarribia-Marlaxka Xake Klubeko 9 lagun parte hartu dute jokalarien artean Nabar Tejedorrek lan txukunena egin du, sailkapen nagusiko 22 postua, baina saririk lortzerik ez du izan.

Emaitza guztiak lotura honetan dituzue.

Jaietarako Hondarribia-Marlaxka Xake Klubak antolatu duen ekintza honek Hondarribiako Udala, Paradorea, Gipuzkoako Xake Federakuntza, Amaiur Altzariak, Mamutzar jatetxea eta Totem Comunicación enpresen laguntza estimagarria izan du, guztiei mila esker.

Foto de los premiados y autoridadesSaritu eta autoritateen Argazkia

Hondarribia – Marlaxka Xake Elkartea interneten

Goio Uriarte - Presidente de Hondarribia-Marlaxka Xake Elkartea
Ongi Etorri!

Mezu honen bidez gure elkarteak interneten sortu berria duen marlaxkaxake.com, web orria aurkeztu nahi dut. Web gune honen helburua gure barne kudeaketa hobetzea da, eta horrekin batera gure asmoa hainbat pertsonak Bidasoaldeako eskualdean egin duten lana azaleratzea da, hain zuzen ere hain berezia den kirol hau sustatzeko egindako lana eskertuz.

Has gaitezen, bada, gure historia goraipatuz, bertatik jokalari ospetsuak igaro baitira: Felix Izeta Txabarri, Patxi Gallego Eraso, Julia Gallego Eraso, Leontxo Garcia Olasagasti, Juan Ignacio Alonso Arburua,  Patrice Etchegaray, Ricardo Bastida Rementeria, Ruperto Olaso Sorzabalbere, eta gogoratzen joango garen beste zenbait.  Izan ere Euskadiko Txapelketako Taldekako saioko lehenbiziko garaileak gara; Hona hemen emaitzak:

94-95  Euskadiko IX.     Taldekako Txapelketa.      Marlaxka (Hondarribia)
93-94  Euskadiko VIII. Taldekako Txapelketa.  Marlaxka (Hondarribia)
92-93  Euskadiko VII.   Taldekako Txapelketa.    Peña Rey Ardid (Bilbo)
91-92  Euskadiko VI.      Taldekako Txapelketa.      Fomento Cultural (Errenteria)
90-91  Euskadiko V.        Taldekako Txapelketa.        Marlaxka (Hondarribia)
89-90  Euskadiko VI.     Taldekako Txapelketa.     Marlaxka (Hondarribia)
88-89  Euskadiko III.    Taldekako Txapelketa.     Fomento Cultural (Erenteria)
87-88  Euskadiko II.      Taldekako Txapelketa.       Marlaxka (Hondarribia)
86-87  Euskadiko   I.     Taldekako Txapelketa.       Marlaxka (Hondarribia)

(www.ajedrezvasco.com web-guneko deskargak: Torneoaren Boletina Partidak)

Gure elkarteko egungo eta kide ohi guztien lana gogorarazi eta xakea gure eskualdean agerrarazi nahi genuke honen bidez. Horretarako, Zuen laguntza ezinbestekoa zaigu.

Ongi Etorria denoi!

Presidentea – Alvaro Minondo