Artxiboa laburpen hitzeka: 1. emakumeen etxeako xake azkar txapelketa

1. Emakumearen Etxearen Xake Azkar Txapelketa. Lehenengo jardunaldia eta gero, Julia Urroz gure taldekidea, kolider dugu

(leer en castelllano)

Atzo, martxoaren 12a, larunbata,  gure lagun eta taldekide ohia den Julia Gallegok Donostiako Emakumeen Etxean antolatutako bi egunetako I. Emakumearen Etxeko Xake Azkar Txapelketaren lehen jardunaldia burutu zen, jokalari bakoitzak partidako 15 minutu zituela

IMG-20160312-WA0055

Parte hartzera 14 emakume apuntatu dira eta gehienak Emakumeen Etxean Juliak ematen dituen xake ikastaroko ikasleak badira ere, gure taldekide bi parte hartzen ari dira eta txapelketaren lehen zati honetan baita lan txukuna egin ere: Julia Urroz eta Andrea Mahalean. Horrela, lehen jardunaldiko zazpi partiden ondoren, behin behineko sailkapena ondorengoa da:

  • 5 garaipenekin: Carmen Vicente, Asun Segura, Ainhoa Artola eta Julia Urroz;
  • 4 garaipenekin: Marisa Sarria;
  • 3 garaipenekin: Elisabeth Aguirre, Arantxa Cuevas, Mertxe Egizurain, Lurdes Larren eta Andrea Mahalean.
  • 14 jokalari arte.

IMG-20160312-WA0056

Advertisements