Artxiboa laburpen hitzeka: 14 urte azpiko

Esperientzia polita Salobreñan jokatutako Espainiako Gazte Txapeketan

(leer en castellano)

Pasa den uztaileko 1etik 7ra bitartean, Granadako Salobreña herri turistikoan Espainiako gazte mailako txapelketa ezberdinak jokatu ziren eta, Euskadiko taldeko kide, Ibai Dorronsoro izan genuen, Gipuzkoako eta Euskadiko txapelketetan txukun aritu eta gero, Espainiako 14 urtetik beherakoen txapelketa jokatzeko sailkatu zelako.

Gure taldekide gazteak lan txukuna egin bazuen ere, aurkarien maila altuarengatik eta zorte pixka bat falta izan zitzaiolako, ez zuen nahi bezalako txapelketa burutzerik izan. 9 partidetan 5 parra lortu zituen eta ez zuen garaipenik lortu. Hala ere, oso kontent itzuli zaigu, gogotsu, eta entrenatzeko irrikatan, hurrengo lehiaketetan hobe aritzeko asmoz.

Esperientzia zoragarria izan dela esan digu eta txapelketaren antolaketa ezin hobea izan dela gaineratu digu. Txapelketan giro ederra egon zen, Euskadiko taldekideen artean eta beste herrialdeko jokalariekin. Luxuzko aste bete igaro zuela gaineratu digu. Ea hurrengo urteetan esperientzia errepikatzerik duen.

Espainiako gazte txapelketen Chessresult-era lotura

Antolatzailearen webgunera lotura: FEDA

Oberenak 14-AZP txapelketari buruz egindako kronika