Artxiboa laburpen hitzeka: 2012

Garaipenekin denboraldia amaitu dugu urtea bukatzear dagoenean, Gipuzkoako Jubenileko txapelketa eta Beteranoetan 3. saria irabaziz

(leer en castellano)

Larunbatean, abenduaren 29an, Gipuzkoako Beteranoen eta Jubenilen Txapelketak amaitu dira eta maila handiko txapelketa hauetan gure ordezkariek sariak lortu dituzte, beteranoen 3. saria eta jubenilen txapelketa.

Andoni Orubek pasa den urtean lortutako txapela lortzerik ez du izan, lehen partida galdu eta gero, federakuntzak joko egun bat kendu zuelako. Baina, gaurko partidara txapelketa irabazteko aukerekin heldu da eta gogor saiatu bada ere, azkenean parra lortu du Jose Manuel Cejudoren kontra, txapelketako ezustekoa,  Txapelketa irabazi duena. podiumeko 2. postua Mikel Zubia errekaitzak lortu du.

Beteranoen sailkapena

Mikel, José Manuel eta Andoni beren garaikurrekin
Mikel, José Manuel eta Andoni beren garaikurrekin

Jubenilean Danielek  azken jardunaldira partida guziak irabazi eta gero emaitza perfektuarekin heldu da, ondorengoari puntu oso bateko diferentzia ateratzen ziola eta bere esku zegoen txapeketa irabaztea. Pasa den urteko txapeldunaren kontra partida zuen eta azkenean parrarekin konformatu da eta merezimendu osoz txapelketa lortu du (5 partidetan 4,5 puntu lortu dituela), podiumean Aritz Abalia (2. postua) eta Mikel Vicente (3. postua9 lagun izan dituela.

Juvenilen sailkapena

Aritz, Mikel eta Daniel Gipuzkoako Federakunzako Presidentearekin
Aritz, Mikel eta Daniel Gipuzkoako Federakunzako Presidentearekin

xapelketako argazki erreportaia:

Argazki gehiago Gipuzkoako Xake Federakuntzaren webgunean

Gros Xake Taldearen webguneko kronika

Urteko balantzea

2012. urtea kirol emaitzei dagokionez ezin hobea izan da, gure jokalariek banakako nahiz taldekako txapelketetan emaitza politak lortu baitituzte.

Taldekako emaitza azpimarragarriak:

3. postua Gipuzkoako Gorengoen Txapelketan (Hondarribia-Marlaxka A: Goio Uriarte, Nabar Tejedor, Ramon Nogues eta Andoni Orube)

3. postua Gipuzkoako Hirugarren Mailako Txapelketan eta igoera (Hondarribia-Marlaxka B: Daniel garmendia, Werner Kienast, Iker Arri, Manolo Delgado, Mikel Labayen, Fernando Garcia, Paulo Manterola eta Sergio Sanmateu)

7º postua Gipuzkoako Hirugarren Mailako Txapelketan (Hondarribia-Marlaxka C: Jesus Mari Jauregui, Julio Garcia, Ibai Dorronsoro, Fernando Hoyos, Mariano Otero, Ander Palavecino, Ander Uranga, Aitor Jimenez, Pablo Basurko y Javier Larrea )

3. postua Gipuzkoako Partida Azkarren Txapelketan (Hondarribia-Marlaxka: Jesus Mari Jauregui, Julio Garcia, Ibai Dorronsoro, Fernando Hoyos, Mariano Otero, Ander Palavecino, Ander Uranga, Aitor Jimenez, Pablo Basurko y Javier Larrea)

1. postua KUTXA 2012 Txapelketan Infantil Mailan (Ibai Dorronsoro, Ander Uranga, Pablo Basurko eta Jon Irigaray)

5. postua KUTXA 2012 Txapelketan Alebin Mailan (Ander Tafall, Mikel Herrero, Martin Etxepare eta Odei Lete)

Banakako emaitza azpimarragarriak:

5. Postua Euskadiko Kadete Txapelketan (Daniel Garmendia)

1. postua Hirugarren Mailako Txapelketan – 2. mailako jokalaria titulua – (Iker Arri)

2. postua Bigarren Mailako Txapelketan – 1. mailako jokalaria titulua – (Daniel Garmendia)

3. postua beteranoen Gipuzkoako Txapelketan (Andoni Orube)

1. postua SUB-16etan Frandovinez Txapelketan – Burgosen – (Ander Tafall)

3. postua Gazteentzako Xake Aktibo VI. Jaialdian (Ibai Dorronsoro)

1. postua SUB-16etan “Hondarribiko Gaztelua” Aktibo Txapelketan (Daniel Garmendia)

1. postua Gipuzkoako Erretiratu eta Pentsiodunen Elkarteako Txapelketan (Mariano Otero)

Gure jokalariei ZORIONAK! eta gure ekintzak bideratzen laguntzen gaituzten guztioi, MILA ESKER!

2013 Urte berri On!

Advertisements

Azaroko “HONDARRIBIA herri aldizkaria”k eskolarteko txapelketaren berri eman du

(leer en español)

Hondarribiko Udaleko Euskara Sailak argitaratzen duen “HONDARRIBIA herri aldizkaria”k azaroko aleko 9. orrialdea eskolarteko xake txapeletari eskeini dio.

Aurten gure elkarteari  bi erreportai zabal eskeini dizkio. Argitalpen honi gure ekintzarekiko agertzen duen interesa eskertzen diogu.

Mila esker!

www.hondarribia.org/argitalpenak/hondarribia

Ibai Dorronsorok Kadetean 6. postua lortu du

 

(leer en español)

Igande honetan  Tolosan burutu den Gipuzkoako Xake Kadete Txapelketan  Ibai Dorronsorok podiumean amaitzeko aukerak bazituen ere, gaurko partida azpitxapeldun geratu den Aritz Abaliaren  kontra galdu du eta merituzko 6. postuan amaitu du txapelketa.

Txapelketako txapelduna Anaitasuna Kakuteko Carlos Sánchez Ruesga izan da, bigarren, arestian aipatutako Aritz Abalia Groseko jokalaria  eta, hirugarren postuan, Gros Xake taldekoa ere den Raul Gonzalez izan da. Kronika eta argazkiak Gipuzkoako Xake Federakuntzaren webgunean.

Ibaik txapelketa polita burutu du, hasiera motela izan arren eta honek txapelketa osoan eragina izan du, hala ere, merituzko partidak egin ditu, maila handikoak eta azkenean 5 puntutik 2,5 lortu ditu (Ibai Dorronsoro +2 -2 =1).

Zorte hobea datorren txapelketan!

Txapelketa eskolarrean denok saridun

(leer en español)

Gau arratsaldean, 2012ko azaroaren 7an, arratsaldeko 17:15tik 18:15 bitartean,  2012ko Hondarribiko Xake Txapelketa Eskolarra burutu da Kasino Zaharrean.

Antolatzaile lanetan Goio Uriarte ibili da eta Daniel Garmendia eta Iker Arri epaile lanetan. Bertaratutako jokalariek (Ama Guadalupekoa eta Talaiako ordezkariak bakarrik  izan ditugu, tamalez Jesus Haurra ikastetxeko ordezkaririk ez baitugu izan), liga sisteman 5 minutu finisheko launa partida jokatu dituzte.

This slideshow requires JavaScript.

Partaidetza txikia izan arren jokalariek oso ondo pasa dute eta txapelketa amaitu ondoren guztiek saridunak izan dira eta podium postuetan amaitzea lortu dute.

Jon Irigarayk txapelketa irabazi du jokatutako partida guztiak irabazi eta gero. 2. Iker Rodríguez izan da 3 punturekin. 3. postuan 1 punturekin hiru lagun berdinduta geratu dira :  Naroa Rodríguez  Mikel Elduayen eta Julen García.

Guztiek oso lan txukuna egin dutelako, Txapeldunari eta parte hartu duten guztiei zorionak!

2012ko Hondarribiko eskolarteko xake txapelketa

(leer en español)

Urtero bezala elkarteak Hondarribiko eskoletako ikasleentzat xake txapelketa abian jarri du. Aurten azaroaren 7an burutuko da, Kasino Zaharrean 17:15etik aurrera,

ANIMA ZAITEZ!

This slideshow requires JavaScript.

PARTAIDEAK:

Txapelketan Hondarribiko ikastetxe bakoitzeko nahi bezainbeste jokalarik parte hartu ahal izango du, adin mugarik gabe.

LEKUA:

Hondarribiko Damarri kaleko 1 zenbakian dagoen Kasino Zaharreko teilatupean.

DATA:

Txapelketak egun bakarreko iraupena izango du, 2012ko azaroaren 7an, asteazkena, 17:15etik 18:20ak arte. Ondoren sari banaketa.

JOKO SISTEMA:

Txapelketa bakarka izango da eta joku sistema jokalari kopuruaren araberakoa izango da: partaide asko baldin badago, 5-7 partidako suitzar sistema erabiliko dugu; gutxi badira, liga (denek denen aurka). Jokalari bakoitzak partidako 5 minuto izango ditu (Blitz).

IZENEMATE EPEA:

Urriaren 31an, asteazkena,  amaitzen da. Zuen datuak Izenemate Orrian jarri eta zuen eskoletaklo Kirol arduradunari eman.

IZENEMATE ORRIA.DOC

Galderarik baduzue gurekin kontaktuan jarri:

xakehondarribiamarlaxka@gmail.com