Hondarribik Udalak zabaldu du Itsas Etxea Auditoriumean otsailaren 28an burutuko den Olazabal Kirol Sarien irabazleak hautatzeko aukera.

Lau sari banatuko dira (Maila bakoitzean dauden hautagaiak zeintzu diren jakiteko mailan sakatu):
- Emakumezko Kirolaria,
- Gizonezko Kirolaria,
- Kirol elkartea /Kirolari taldea,
- Kirolarekin zerikusia duen pertsona
Bozketan parte hartu ahal izateko 16 urtetik gorako Hondarribiko biztanle izan behar da, hau da, bertan erroldatuta izan behar da.
Botua ematea internetez egin daiteke, Udal webguneko lotura honetan, eta baita BAZ-en eta Hondartza Kiroldegian ere. Botua emateko epea otsailaren 17 arte irekita egongo da, herritar bakoitzak behin bakarrik eman ahal izango du botua eta horretarako N.A.N zenbakia eman beharko du.
Gure klubak maila ezberdinetan hautagaiak aurkertu ditu eta gure lagun handia den eta klubeko jokalari ohia izan den Leontxo Garcia Olasagasti aurkeztu dugu Kirolarekin zerikusia duen pertsona sarirako.
Informazio gehiago: Hondarribiko Udaleko webgunean