Artxiboa laburpen hitzeka: 2014

Teledonostik klubari buruzko erreportaje bat emando du bihar

(leer en castellano)

Bihar 20:00etan eta gero 22:30ean, Teledonosti-ko Bisadoa Kirolak saioan gure taldeari egindako erreportajea ikusgai izango duzue.

DSCN0009 (640x480)Astero ematen duten saio hori, Borja Olazabal kazetariak aurkezten du eta bertan Bidasoaldeko kirol gaurkotasuna aztertzen da.

borja olazabal

Ostegunean Borja Olazabal, Ylenia Benito eta Ricardo Catalán gurera etorri ziren eta bisitaldi atsegina eta alaia izan zela ezin uka eta erreportajean islatzea itxaroten dugu.

Emanaldiaren ondoren Diario Vasco egunkariko webguenan jarriko dutela esan digute. Hori gertatzen denean gurean jarriko dugu!

Erreportajearen iragarkia ikusteko sakatu hemen.

Gustoko izatea espero dugu!

Emaitza positibok 4. jardunaldian

(leer en castellano)

4. jardunaldian bi garaipen, bi porrot eta berdinketa bat lortu ditugu jokatutako partidetan. Etxean jokatutako partidetan, Gorengoen mailakoak parra lortu dute liderra den Anaitasuna Kakute A-ren aurka eta  y Lehenengo mailako taldeak gutxienetik galdu dute Idiazabal b-ren aurka 1,5-2,5. Kanpoan jokatutako partidetan antzeko emaitzak izan ditugu. Donostian bigarren mailako taldeak, gutxiengotik garaipena lortu du Gros F-ren aurkako partidan 1,5-2,5. Hirugarren mailako d taldeak 1-3 garaitu du Fortuna C eta maila bereko E taldeak Easo C-ren kontra galdu du 3-1.

4. JARDUNALDIA (2014/02/01)

Maila: Gorengoena. Txanda 4/11. Tokia: Hondarribia

Taula Hond.-Marlaxka ‘A’ 2 Emai. 2 Anaitasuna Kakute ‘A’
1 Goio Uriarte Z 0 – 1 B Hector Sanchez
2 Manu Mayo B ½ – ½ Z Egoitz Irure
3 F.J. Torres  Z 1 – 0 B Anibal Fernandez
4 Nabar Tejedor B ½ – ½ Z Carlos Sanchez

Maila: Lehena. Txanda 4/11. Tokia: Hondarribia

Taula Hond.-Marlaxka ‘B’ Emai. Idiazabal ‘B’
1 Ramon Nogues Z 1 – 0 B Garikoitz Urkia
2 Andoni Orube B 0 – 1 Z J.L. Alustiza
3 Iker Arri Z ½ – ½ B J.A. Gomez
4 Alain Arri B 0 – 1 Z J.M. Mayordomo

Maila: Bigarrena. Txanda 4/7. Tokia: Donostia

Taula Gros ‘F’
Emai. Hond.-Marlaxka ‘C’
1 R. Garcia Z ½ – ½ B Ricardo Campos
2 R. Sebastiani B 0 – 1 Z J.M. Jauregui
3 I. Aizpurua Z 0 – 1 B Oscar Holgado
4 B. Santesteban B 1 – 0 Z Victor López

Maila: Hirugarrena. Txanda 4/7. Tokia: Donostia

Taula Fortuna ‘C’  1 Emai.  3 Hond. Marlaxka ‘D’
1 Juan Ezpeleta Z  1 – 0 B  Julio Garcia
2  Alain Arana B  0 – 1 Z  Javier Azcue
3  Martin Barrera Z  0 – 1 B  Ander Palavecino
4  Manuel Frauca B  0 – 1 Z  Fernando Hoyos
Taula Easo ‘C’ 3 Emai. 1 Hond. Marlaxka ‘E’
1 Henri Ribeiro Z 1 – 0 B Ander Uranga
2 Jose vaquero B 1 – 0 Z Mikel Tafall
3 J.M. Santos Z 1 – 0 B Ander Tafall
4  Carlos Azpeitia B 0 – 1 Z Patxi Moreno

Gogoan izan:

Ligako informazio guztia (taldeak, jokalariak, arautegia, e.a.): FGA

Ligako emaitzak eta sailkapenak: Kirolak.net

Taulen araberako eta bestelako emaitzak: Chess-Results

3. jardunaldian lau garaipen eta porrot bat

(leer en castellano)

Hirugarren txandan lau garaipen eta porrot bat lortu ditugu. Gorengoko taldeak gutxienetik garaipena lortu du Beasainen. Kanpoan ere, emaitza berdina lortu du lehenengo mailako taldeak Fortuna A-ren aurka. Etxean beste hiru partida jokatu dira. Bigarren mailan, garaipena lortu da gutxienetik Fortuna B-ren aurka. D taldeak 1-3 galdu du Mundarro-Orereta C-ren kontra eta gure E taldeak Fortuna C 3-1 garaitu du.

Hitzak jardunaldiari buruz egindako kronika irakurtzeko: hemen.

3. JARDUNALDIA (2014/01/25)

Maila: Gorengoena: Txanda 3/11. Tokia: Beasain

Taula Alfil A Emai. Hond.-Marlaxka A
1 Jokin Fernández Z ½ – ½ B Manu Mayo
2 Alberto Martin B 0 – 1 Z F.J. Torres
3 Santi Coco Z 0 – 1 B Nabar Tejedor
4 Asier Fernández B 1 – 0 Z Ibai Dorronsoro

Maila: Lehena. Txanda 3/11. Tokia: Donostia

Taula Fortuna ‘A’ emai. Hond.-Marlaxka ‘B’
1 Roberto Roldan Z ½ – ½ B Ramon Nogues
2 Ivan Laniella B 0 – 1 Z Andoni Orube
3 Gorka Villar Z 0 –1 B Iker Arri
4 Neik Mosheni B 1 – 0 Z Manolo Delgado

Maila: Bigarrena. Txanda 3/7. Tokia: Hondarribia

Taula Hond.-Marlaxka ‘C’ Emai. Fortuna ‘B’
1 Jesusmari Jauregui Z 0 – 1 B J.L. Navarro
2 Mariano Muriel B ½ – ½ Z J.I. Ruiz
3 Fernando García Z 1 – 0 B Oscar Cabello
4 Oscar Holgado B 1 – 0 Z  Paulino Garcia

Maila: Hirugarrena. Txanda 3/7. Tokia: Hondarribia

Taula Hond. Marlaxka ‘D’ 1 Emai. 3 Mundarro Orereta ‘C’
1 Javi Azcue Z 0 – 1 B Iban matas
2 Ander Palavecino B 0 – 1 Z Xaber Moral
3  Patxi López Z 0 – 1 B Iñaki Otero
4  Julia Urroz B 1 – 0 Z Imanol Loperena
Taula Hond. Marlaxka ‘E’ 3 Emai. 1 Fortuna ‘C’
1 Ander Uranga Z 0 – 1 B Juan Ezpeleta
2 Ander Tafall B 1 – 0 Z Alain Arana
3  Odei Lete Z 1 – 0 B Telmo Ordinas
4  Jon Irigaray B 1 – 0 Z Iñigo Arratibel

Gogoan izan:

Ligako informazio guztia (taldeak, jokalariak, arautegia, e.a.): FGA

Ligako emaitzak eta sailkapenak: Kirolak.net

Taulen araberako eta bestelako emaitzak: Chess-Results

Bigarren jardunaldia: etxekoak irabazi, kanpoko partidak galdu

(leer en castellano)

Zorte ezberdina izan dugu bigarren jardunaldian. Etxeko lehiak gutxienetik irabazi baditugu kanpokoak emaitza potoloarekin galdu ditugu. Gorengoen mailan eta Lehenengo mailan 2-1 irabazi dugu eta kanpoan Bigarren mailan 4-0 galdu dugu Hernanin eta 3-1 errenterian Hirugarren mailan. Hirugarren mailako D taldeak atseden eguna izan du.

2. JARDUNALDIA (2014/01/18)

Maila: Gorengoa. Txanda 2/11. Tokia: Hondarribia

Taula Hond.-Marlaxka A Emai. Easo B
1 Goio Uriarte Z 1 – 0 B Roberto Pinilla
2 Josemari Alonso B 0 – 1 Z Javier Rodriguez
3 Nabar Tejedor Z 1 – 0 B Juanjo Escribano
4 Ramon Nogues B ½ – ½ Z Alex Cantabrana

Maila: Lehenengoa. Txanda 2/11. Lugar: Hondarribia

Taula Hond.-Marlaxka ‘B’ Emai. Andoain ‘A’
1 Andoni Orube Z 0 – 1 B Javier Corral
2 Iker Arri B ½ – ½ Z Aritz Rabadan
3 Ibai Dorronsoro Z 1 – 0 B Valentin Cueva
4 Jesus Mari Jauregui B 1 – 0 Z J.M. Imaz

Maila: Bigarrena. Txanda 2/7. Tokia: Hernani

Taula Hernani B 4 Emai. 0 Hond.-Marlaxka ‘C’
1 Jon Altuna Z 1 – 0 B Manolo Delgado
2 J.A. Isurko B 1 – 0 Z Ricardo Campos
3 Iñaki Erdozio Z 1 – 0 B Oscar Holgado
4 A.  Bereziartua B 1 – 0 Z  Paulo Manterola

Maila: hirugarrena. Txanda 2/7. Tokia: Errenteria

Taula Mundarro Orereta ‘C’ 3 Emai. 1 Hond. Marlaxka ‘E’
1 Jose vicente Z 1 – 0 B Ander Uranga
2 Ibai Matas B 1 – 0 Z Mikel Tafall
3  Xabier Moral Z 0 – 1 B Ander Tafall
4  Iker Rodriguez B 1 – 0 Z Patxi Moreno

Gogoan izan:

Ligako informazio guztia (taldeak, jokalariak, arautegia, e.a.): FGA

Ligako emaitzak eta sailkapenak: Kirolak.net

Taulen araberako eta bestelako emaitzak: Chess-Results

Gros Xake Taldean jokatutako Gabonetako Gazte Xake Txapelketaren oihartzunak

(leer en castellano)

Urtarrilaren 3an, arratsaldez, Gros Xake Taldeak Karmelo Balda pilotalekuan duen egoitzan Gipuzkoako 70 gazte bildu zituen Gabonetako Gazte Xake Txapelketa burutu zen.

Txapelketa jokalarien adina kontuan hartzen ez zuen 6 txandetako sistema suitzarrean jokatu zen, partidako 10 min + 5 seg-ko erritmoan, Iñigo Argandoña epaile lanak egin zituela.

Txapelketako oinarriak

Aritz Abalia (SUB-16 jokalaria) txapelketako txapelduna izan zen 6 partidetan 5,5 puntu lortu ondoren. Podiuma Ivan Iturraldek (bigarren) eta Markel Zuloagak (hirugarren) osatu zuten

2014 Gabonetako Gazte Xake Txapelketako Sailkapena

Argazkiak: Jose Luis Uranga, Maru Estebanez eta Gros XT

Jose Luis Urangak gidatzen zuen gure taldeko espedizioak azken momentuko baja izan zuen, Ibai Dorronsoro gaixotu baitzen.  Azkenean, Ander Uranga, Odei Lete, Patxi Moreno eta Ander Tafall Donostiara joan ziren. Guztiek lan txukuna egin zuten eta taulako erdi-goikaldean sailkatu ziren. Oso ondo pasa zutela izan zen hoberena. bakoitzaren izenaren gainek klik eginez burututako lana ikusi ahal izango duzue.

Adinei dagokionez ondorengoak izan ziren hoberenak: SUB-18 Jon Lertxundi (txapelketako 7.a); SUB-16 onena txapelketa irabazi zuen Aritz Abalia; SUB-14 artean onena Jose Luis Muñoz (txapelketako 5.a); SUB-12 hoberena Iker Ormaetxea (sailkapen nagusiko 12.a) eta SUB-10 hoberena, Ivan Iturralde izan zen, txapelketa bikaina egin eta gero, sailkapen orokorreko 2 postua lortu zuen.

Oso giro ona, antolaketa bikaina eta xake maila handia. Gipuzkoako xakearen etorkizuna bermatuta dagoela dirudi gazte hauek jokatzen ikusita. Guztioi zorionak!

Urtarrilaren 2an, Kasino Zaharreko 1. “Pintxeta” Txapelketa Soziala izango dugu

Ramon Noguesek Kasino Zaharra partida azkarretako “aktibo soziala” irabazi du eta hurrengo egunetan erreportaje zabala emango dugu.

Bestetik, Andoni Orube, Daniel Garmendia eta Ibai Dorronsoro, datorren astelehenean amaituko diren Gipuzkoako banakako beterano eta jubenilen txapelketan lan txukuna burutzen ari dira, eta bere momentuan hauek burututako lanen berri, zabal emango dizuegu ere.

Bitartean, elkarteak, Gabonetako jaiak aprobetxatuz, Kasino zaharra 1. Pintxeta Txapelketa Soziala antolatzea burutu zaigu (partidako jokalari bakoitzak bost minutu izango ditu). (leer en castellano)

Kasino Zaharra “Pintxeta” Txapelketa Soziala

Eguna: 2014ko urtarrilaren 2a, osteguna,

Tokia: Kasino Zaharra,

Ordua: 18:00etatik aurrera,

Txanda: 6-9 txanda, apuntatutako jokalarien arabera.

Apuntatzeko azken eguna 2014ko urtarrilaren 1a, asteazkena, izango da.

Izena emateko antolaketaz arduratuko den Iker Arriri posta elektroniko bat bidali: iker.arri@hotmail.com

 2013ko abuztuaren 9ko Magnus Carlsenen eta Laurent Fressineten lagunarteko Blitz partida.