Artxiboa laburpen hitzeka: 2015 denboraldia

2015eko Kuota Ordaintzeko Epea Zabaldu da

CAM01380 (420x315)

(leer en castelllano)

Kaixo guztioi

Arestian esan bezala, 2015eko federazioko baimena geuk finantzatuko dugu, eta ondorioz taldeetako ligan federatu gisa jokatu nahi dugun guztiok eta banakako txapelketa ofizialetan jardun, kopuru hauek ordainduko dizkiogu klubari 2015eko kuota gisa:

-Helduok 40 euro urtean

-Ikasleek eta 18 urtetik beherakoek 20 euro urtean

-Jubilatuek eta langabetuek egokia ikusten dutena. Egiten dutena jakinarazi beharko digute.

Klubeko bazkidea izatea, bertara etortzea eta bertako materiala erabiltzea (liburuak, etab.) dohainik da.

Elkartearen kontuan zuen datuak emanda dagokion kopuruaren diru-sarrera egitea eskertzen dizuegu:

IBAN Kodea: ES47 2095 5039 9210 6184 8866

Jarri dugun azken data, 2015eko otsailaren 7a da.

Mila esker!

Zuzendaritza batzordea.

Advertisements

2015ko ligari buruzko Zuzendaritza Batzordearen gutuna

(leer en castelllano)

DSCN0078 (640x428)Kaixo guztioi

Dagoenik 2015eko baimenak izapidetzeko epea dugu. Taldeak eta jokalarien zerrendak Gipuzkoako Xake Federazioan datorren azaroaren 10erako egon behar dute, beraz 2015eko ligarako taldeak prestatzen hasiko gara.

Horretarako adierazi beharko diguzu zein mailatan jokatu nahi duzun, eta gutxi gorabehera zenbat partida jokatu nahi dituzun. Datu horiekin taldeak modu orekatuan osatuko ditugu, eta saiatuko gara bakoitzak nahi duen partida kopurua egin dezan, ahal den neurrian. Horretarako ezinbestekoa da behean emandako galdetegia osatzea.

2015eko federazioko baimena geuk finantzatuko dugu, eta ondorioz taldeetako ligan federatu gisa jokatu nahi dugun guztiok kopuru hauek ordainduko dizkiogu klubari (2015eko urtarrilaren 4rako):

-Helduok 40 euro urtean

-Ikasleek eta 18 urtetik beherakoek 20 euro urtean

-Jubilatuek eta langabetuek egokia ikusten dutena.

Klubeko bazkidea izatea, bertara etortzea eta bertako materiala erabiltzea (liburuak, etab.) dohainik da.

Ahal dugun ondoen antolatzeko, beharrezkoa da azaroaren 3a baino lehenago erantzun diezaguzun.

 GALDETEGIA

IZENA: ……………………………………………..
2015eko LIGARI BURUZKO INKESTA (Urtarrila-Martxoa)
1) Zein mailatan jokatu nahi zenuke?
Gorengoen maila
Lehenengo maila
Bigarren maila
Hirugarren maila
2) Kontuan izanik liga
larunbatero jokatzen dela, arratsaldez,
urtarrilean, otsailean eta martxoan, nire asmoa zera da:
– Partida guztiak jokatzea
– Partida guztiak jokatzea, baina libre uztea 1, 2 edo 3 larunbat.
– Partiden erdia jokatzea
– 1, 2 edo 3 larunbatetan jokatzea
– Ez dut ligan parte hartu nahi
– BESTERIK (adierazi)
………………………………………………………………