Artxiboa laburpen hitzeka: 2015

datorren asteburuan 2015eko Hondaribiko Erdi Aroko Azoka. Igande goiza Arnasari eskainiko diogu. Anima zaitezte!

(leer en castellano)

Aurtengo ekainaren 13an eta 14ean Erdi Aroko Azokaren beste edizio berri bat ospatuko da Hondarribian eta urtero bezala gure klubak aldibereko partidak antolatuko ditu goiz eta arratsaldez.

ErdiArokoAzoka_2015-kartela_B (301x420)Hondarribiko Udaleko Turismo Sailak antolaturiko ekimen hau herriko Alde Zaharrean burutuko da, eta gure taldeko ordezkariak, ohitura jarraituz, azken momentuko aldaketarik ez badago, pasa den urtean egin zuten  antzera, Kasino Zaharreko lorategian kokatuko dira. Bertan xakeaz gain, arku tiroketa, zaldi eta ponietan ibiltzea, hegazti harrapariak, Erdi Aroko kanpamendu militar bat bisitatu eta beste gauza asko egiteko parada izango duzue.

Erdi Aroko azokako egitaraua PDFn

20140615_122814-640x360Partidak larunbatean eta igandean izango dira, goizeko 11:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara. Urtero bezala, ordutegi hau beteko dugu eta bertaratutako jendearen arabera handituko dugu. Bertaratzeko gonbitea luzatzen dizuegu.

Marlaxka-Xake-Taldea

Bestetik, ARNASA, Gipuzkoako Fibrosi Kistikoaren Elkarteari laguntza emango diogu datorren igande goizean Hondarribian bere burua agertzera eman dezan.

logoarnasa

Gure mahaien ondoan beren ordezkariek jarrita izango duen stand informatiboan dibulgaziozko lanak egiten dituzten bitartean, klubeko Patxi Moreno eta Ander Tafall, Euskadiko Infantil mailako txapelduna eta hirugarrena, bertaratzen direnen kontra aldibereko partidak jokatzen ariko dira . DSCN0001 (420x281)

Parte hartu nahi baduzu, baina xakean oso gutxi badakizu, lasai etorri, elkartekoak bertan izango baikaituzu, maisu gazte hauei aurre egiten laguntzen!

Gure webguneko 2014/07/02ko postan  Arnasa – Gipuzkoako Fibrosi Kistikoaren Elkarteari eta Fibrosi Kistiko gaixotasunari buruzko informazio osagarria topatuko duzue: hemen

Anima zaitezte!

dscn0145

2014ko ekitaldiaren posta eta argazkiak: hemen

2013ko ekitaldiaren posta eta argazkiak: hemen

2012ko ekitaldiaren posta eta argazkiak: hemen

Erik Juez G.P Koolton Txapelketako irabazlea eta gure jokalariaren, Carlos Pascualen, emaitza polita

(leer en castellano)

Atzo burututako azken jardunaldia eta gero, Erik Juez Zarauztarrak Ander Martín mendean hartu eta gero eta 7 partidatan 6 puntu lortu ondoren, Koolton Sari Handia”ren 4. edizioko irabazlea izan da. Podiumean Zarauztarraren puntu berdinekin, bigarren tokia Mikel Zubíak lortu du eta 5,5 puntu egin ondoren, hirugarren postua José Manuel Cejudorentzat izan da.

Podium

Arestian esan bezala, begiratu hemen, gure taldekidea den  Carlos Pascualek, jokatzera animatu zen eta 53 jokalarien zerrendako rankingeko 47. a bazen ere, sasoian dagoela bapo erakutzi du eta txalpeketa amaieran 4 puntu lortu ondoren, (+4-3=0), txapelketa merituzko 15. postuan maitzea lortu du, 1564 ELO performancearekin.

Jarraian, Carlos Pascualek txapelketan burututako lana:

Rd. M. H.Z. Izena Elo FED Kluba/Hiria Ptk. Ema.
1 19 22 Granero Molina Esteban 1486 ESP 3.0 w 1
2 9 10 Vargas Drechsler Carlos 1835 ESP 3.0 s 0
3 15 24 Iturralde Echeverria Ivan 1468 ESP 4.0 s 0
4 21 31 Alonso Mikel 0 ESP 2.5 w 1
5 14 23 Sebastiani Paoli Ruben 1485 ESP 2.0 s 1
6 10 18 Iturralde Prieto Juan Cruz 1651 ESP 4.0 w 1
7 6 16 Ijurko Erroizena Jose Angel 1676 ESP 5.0 s 0

Amaitzeko txapelketan Carlos Pascualek ateratako argazki batzuk eta antolatzaileen besteren bat (Gros Xake Taldea):

 

Errepublikazaleen Jaialdian xake arratsalde ederra!

(leer en castellano)

2015eko maiatzaren 16an, larunbata, arratsaldez, Irungo Urdanibia plazan, Errepublikaren Jaiaren barnean “Ricardo Sánchez Urolategi” V. Bidasoaldeko Xake Txapelketa Errepublikazalea burutu da, Julio Garciaren zuzendaritzpean, Carlos Pascual eta Mikel Labayen taldekideen laguntzarekin.

Txapelketan euria arriskua izan badugu ere (azkenean dena jaso ondoren hasi zaiguna) eta bertaratu ez diren jokalarien bajak azkenean ez dute txapelketa ilundu eta oso animatua izan da. Lau txanden ondren, mailaka sailkapenak ondorengoak izan dira:

Prebenjamin maila:
1- Jon Lujan                    4   ptu.
2- Eneko Elduayen        3
3- Untzi lasa                    2
4- Suhan Cabello            2
5- Xabier Labayen          2
6- Xabier Gallego           2
7- Narah Iñarra              1/2
8- Aimar Herrera           1/2

Benjamin maila:
1- Aitor Gallego            4  ptu.
2- Hodei Herrera          3
3- Markel Behobide    2
4- Eneko Labayen        1,5
5- Gorka De Juan        1,5
6- Markel Recio           1,5
7- Irene Albisu            1
8- Kenneh Couto        1
9- Bruno Gomez        1/2

Alebin maila:
1- Pablo Zaporta        4  ptu.
2- Harri Lasa               4
3- Jokin Etxaniz          3,5
4- Hugo Recio            3
5- Ainhoa Artola        2,5
6- Galder Bengoa       2
7- Niko Aparicio         1
8- Eduardo Fleta        1
9- Jon Gomez             1
10- Oier Manzano     0

Jarraian erreportaje grafiko zabala  (argazkiak: Goio Uriarte eta Carlos Pascual):

Mila esker etortzeagatik eta datorren urterarte!

Manoush eta Anatol gure lagunen beste txapelketa arrakastatsua Suitzan

(leer en castellano)

11037259_10203132707233252_7385384640848573061_n
Anatol eta Manoush xake jokalari onak izateaz gain, biolinista bikainak dira ere (argazkia: Peter Toth).

Pasa den maiatzaren 3an, gure taldeko harrobiko kideak diren  Toth anai-arrebak: Manoush eta Anatol, Suitzako Biel/Bienne herrian burutuako Bieler Schülerschachturnier 2015-3. Turnier des Berner Schüler Grand- Prix 2015 eskolarteko txapelketan parte hartu zuten.

Manoush Toth gaztetxoak Azp-10 txapalketako 5. postua lortu zuen, 7 partidatan 4 puntu lortu ondoren eta Anatolek, Azp-13ko txapela lortu zuen, 7 partidetan 6 puntu lortu eta gero

Txapeldunei Zorionak!

10906200_10202847843711842_1787529245535062074_n
2015eko otsailan jokatutako txapelketan beren aita den Peter Toth-ek egindako argazkia

Loturak:

Txapelketako oinarriak

Txapelketako sailkapena (maila ezberdinetakoak) eta argazkiak

G.P Koolton eta XI. Groseko Udaberriko txapelketak abian dira gure jokalarien parte hartzearekin

(leer en castellano)

Gure taldeko jokalari batzuk Gipuzkoako hiriburuan burutzen ari diren txapelketetan parte hartzen ari dira.

G.P. KOOLTON

Carlos Pascual apirilaren 22an hasi zen eta ekainaren 3an bukatuko den txapelketa jokatzen ari da. Asteazkenetan, Gros Xake Taldeak  Karmelo Balda pilotalekuan duen egoitzan Koolton Sari Handia deiturikoa jokatzen da, 19:00etatik hasita, 7 jardunaldietako Suitzar sisteman, jokalari bakoitzak partidako 30 minutu + 30 segundo jokaldi bakoitzeko dituela.   Gipuzkoako 52 jokalarik izen eman dute eta Roberto Pinilla aitzindari duen listako 47. jokalaria da Carlos Pascual.

Carlos Pascualek (zuriekin) Gros taldeko Esteban Granero mendean hartu zuen G.P: Koolton txapelketako lehen jardunaldian

Txapelketako oinarriak: hemen

Txapelketako informazio osora lotura (ChessResults): hemen

XI. GROXEKO UDABERRI TXAPELKETA

Beste aldetik, Gros taldearen egoitzan ere, Feliz Izeta aretoan, apirilaren 25etik hasita, ekainaren 13ra arte, 17:00etatik hasita, Feliz Izeta gela8 jardunaldietan zehar, larunbatero, partidako 90 minutu + 30 segundu jokaldiko erritmo tradizionalean, Udaberriko txapalketa hau jokatzen ari da eta bertan 87 jokalarik parte hartzen ari dira, gure taldeko ondorengo ordezkaritzarekin: Jon Irigaray, Javier Azcue, Silvestre Moreiro, Asier Cuesta, Ander Tafall y Patxi Moreno.

Jarraian hasierako sailkapeneko lehen jokalariak emtaen dizkizuegu eta gure taldekideek duten postua:

XI. Groseko Udaberriko Txapelektako hasierko rankinga
Z. Izena FIDE FEDA Kluba
1 Guijarro Galan, Jose Luis 2199 0 Billabona
2 Prieto Aranguren, Alain 2181 0 Abadiño
3 Sanchez Ruesga, Hector 2099 0 Anaitasuna-Kakute
4 Segovia Sanchez, Antonio 2093 0 Gros
5 Lakunza Oyarbide, Juan Carlos 2092 0 Gros
6 Pinilla Santibanez, Roberto 2026 0 Gros
7 Galarza Cenzano, Inigo 2024 0 Fomento Cultural
8 Abalia Patino, Aritz 1998 0 Gros
9 Miguelez Garcia, Erlantz 1946 0 Altzaga
10 Cejudo Urdampilleta, Jose Manuel 1936 0 Gros
43 Irigaray Ferreira, Jon 0 1656 Hondarribia-Marlaxka
50 Moreno Estebanez, Patxi 1592 0 Hondarribia-Marlaxka
59 Moreiro Sanchez, Silvestre 1517 0 Hondarribia-Marlaxka
65 Tafall Villanueva, Ander 1458 0 Hondarribia-Marlaxka
73 Azcue Maillo, Javier 1291 0 Hondarribia-Marlaxka
80 Cuesta Senosiain, Asier 0 0 Hondarribia-Marlaxka

Argazkiak: Ander Tafall eta Patxi Moreno:

Txapelketako informazio ososa lotura (Info64.org): hemen

Donostiako Opena amaitu da. Bader Al Hajiri Kuwaitiarra ezusteko Txapeldun. F.J. Torres gure taldekidea Gipuzkoako 3.ari sariaren irabazle!

(leer en castellano)

Gaur amaitu da Donostia Hiria Nazioarteko Xake Txapelketaren 38 edizioa.

170 xake jokalarik zortzi egunetan lehian aritu eta gero, bederatzi txanden ondoren, 7, 5 punturekin Bader Al Hajiri Maixu hautagai Kuwaitiarrak txapela lortu du. Podiumean Esloveniako  GM Marko Tratar eta GM Renier Vézquez Espainiarrak bigarren eta hirugarren postuak lortu dituzte, biak 7a puntu lortu eta gero.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Irabazlea txapelketara etorritako Kuwaitiarren besoetan jasoa

Lehen hamar sailkatuen emaitzak:

Rk. Ha.Z. Izena FED FIDE EloN Ptk.  Des 1  Des 2
1 31 CM AL-HAJIRI Bader KUW 2115 0 7.5 2146 2422
2 7 GM TRATAR Marko SLO 2475 0 7.0 2289 2502
3 1 GM VAZQUEZ IGARZA Renier ESP 2596 2603 7.0 2264 2468
4 9 GM PAP Misa SRB 2459 0 7.0 2191 2395
5 2 GM EPISHIN Vladimir RUS 2563 2572 6.5 2271 2415
6 4 GM LIBISZEWSKI Fabien FRA 2514 2470 6.5 2243 2405
7 6 GM ORATOVSKY Michael ISR 2486 2508 6.5 2243 2394
8 11 IM ESPINOSA ARANDA Angel ESP 2408 2406 6.5 2199 2335
9 5 GM CHABANON Jean-Luc FRA 2491 0 6.5 2190 2355
10 3 IM ANDRES GONZALEZ Alberto ESP 2515 2525 6.5 2169 2336

Txapelketako amaierako sailkapen osoa ikusteko sakatu hemen.

Ondoren zazpigarren jardunaldian Goio Uriartek ateratako argazkiak ikusgai.

Gure klubeko ordezkariek ondorengo emaitzak egin dituzte:

Rk. Ha.Z. Izena FED FIDE EloN Ptk.  Des 1
30 29 TORRES GANUZA Francisco Javier ESP 2147 2172 6.0 1919
84 89 ORUBE BONA Andoni ESP 1814 1814 4.5 1774
107 125 ARRI MARTINEZ Iker ESP 1662 1695 4.0 1648
138 131 SANMATEU JUAN Sergio ESP 1638 1641 3.0 1647
151 162 CUESTA SENOSIAIN Asier ESP 0 0 2.5 1503
159 156 AZCUE MAILLO Javier ESP 1291 1290 2.0 1500

Gure taldekideek burututako lanen artean Francisco Javier Torres-ek egindakoa azpimarratu nahi dugu, FJ-k 6 puntu lortu baititu eta txapelketako 30 postua lortzeaz gain, puntu berdinak lortu dituzten FM Elvis Hernándezen eta IM Iñigo Argandoñaren atzetik, 3. Gipuzkoar honenaren saria lortu duelako.  Zorionak FJ!

Azken jardunaldiko argazkiak: GXFko webgunea eta Iker Arri.

Cartel-XXXVIII-Open-212x300Gipuzkoako Federazioko presidentea, Alex Cantabrana txapelketako, zuzendaria izan da eta Mikel Zubia prentsa arduraduna. Arbitroen lana zoriondu nahi genuke (Enrique Oiarzabal zuzendutako taldea Luis Blasco eta Aritz Idiazabal arbitroekin) eta webgunearen bidez partidak zuzenean emateaz eta txapelketako webgune dotoreaz arduratu den Mikel Larreategi, beraien lana oso txukuna izan baita. Zorionak!

Txapelketaren informazio guzia txapelketaren web ofizialean: GXF: hemen.

Parte hartzaileen zerrenda, emaitzak, argazkiak, e.a. sailkapena txapelketako webgune ofizialean GXFren webgunean: hemen.

2015eko Liga: gure taldeen parekatzeak

zorionaketaurteberrion2015(leer en castellano)

Datorren larunbatean, 2015eko urtarrilaren 10ean, Gipuzkoako Xake Federakuntzak (GXF-FGA) antolatuta, maila guztietako taldekako Gipuzkoako Txapalketei, Ligari hasiera emango zaio eta gure klubak maila guztietan ordezkaritza izango du: talde bana gorengo, lehen eta bigarren mailan eta bi talde hirugarren mailan.

Marlaxka-04 (640x425)Lotura interesgarriak:

PAREKATZEAK ETA EMAITZAK:

 

 

dscn0021-640x403

Gure taldeen parekatzeak jasotzen dituen laburpena:

1. jardunaldia – 2015eko urtarrilaren 10a, larunbata

HONDARRIBIA-MARLAXKA A – BILLABONA A

ELGOIBAR A – HONDARRIBIA-MARLAXKA B

HONDARRIBIA-MARLAXKA C – GROS G

HONDARRIBIA-MARLAXKA E – HONDARRIBIA MARLAXKA D

_________

2. jardunaldia – 2015eko urtarrilaren 17a, larunbata

ARRASATE-ARLUTZ B – HONDARRIBIA-MARLAXKA A

HONDARRIBIA-MARLAXKA B – ARRASATE-ARLUTZ C

AÑORGA – HONDARRIBIA-MARLAXKA C

HONDARRIBIA MARLAXKA D – FORTUNA B

FOMENTO B – HONDARRIBIA-MARLAXKA E

_________  

3. jardunaldia – 2015eko urtarrilaren 24a, larunbata

HONDARRIBIA-MARLAXKA A – GROS D

EASO B – HONDARRIBIA-MARLAXKA B

HONDARRIBIA-MARLAXKA C – FORTUNA A

FORTUNA C – HONDARRIBIA MARLAXKA D

HONDARRIBIA-MARLAXKA E – GROS J

_________

4. jardunaldia – 2015eko urtarrilaren 31, larunbata

GROS B – HONDARRIBIA-MARLAXKA A

HONDARRIBIA-MARLAXKA B – BERAUN BERA

HONDARRIBIA-MARLAXKA C – MUNDARRO-ORERETA B

GROS H – HONDARRIBIA MARLAXKA D

GROS K – HONDARRIBIA-MARLAXKA E

_________  

5. jardunaldia – 2015eko otsailaren 07a, larunbata

HONDARRIBIA-MARLAXKA A – C.IRIONDO,Z.K.E. A

ANDOAIN – HONDARRIBIA-MARLAXKA B

BILLABONA B – HONDARRIBIA-MARLAXKA C

HONDARRIBIA MARLAXKA D – FOMENTO B

HONDARRIBIA-MARLAXKA E – GROS H

_________

6. jardunaldia – 2015eko otsailaren 14a, larunbata

ALFIL A – HONDARRIBIA-MARLAXKA A

HONDARRIBIA-MARLAXKA B – ANAITASUNA KAKUTE B

HONDARRIBIA-MARLAXKA C – BILLABONA C

GROS J – HONDARRIBIA MARLAXKA D

HONDARRIBIA-MARLAXKA E – FORTUNA B

_________

7. jardunaldia – 2015eko otsailaren 21a, larunbata

HONDARRIBIA-MARLAXKA A – BAIONA

C.IRIONDO,Z.K.E. B – HONDARRIBIA-MARLAXKA B

MUNDARRO-ORERETA C – HONDARRIBIA-MARLAXKA C

HONDARRIBIA MARLAXKA D – GROS K

FORTUNA C – HONDARRIBIA-MARLAXKA E

_________

8. jardunaldia – 2015eko otsailaren 28a, larunbata

MUNDARRO-ORERETA A – HONDARRIBIA-MARLAXKA A

HONDARRIBIA-MARLAXKA B – IDIAZABAL A

PLAY OFF 2. maila eta 3. maila

_________  

9. jardunaldia – 2015eko martxoaren 07a, larunbata

HONDARRIBIA-MARLAXKA A – GROS C

GROS F –  HONDARRIBIA-MARLAXKA B

PLAY OFF 2. maila eta 3. maila

_________

10. jardunaldia – 2015eko martxoaren 14a, larunbata

GROS E – HONDARRIBIA-MARLAXKA A

HERNANI B – HONDARRIBIA-MARLAXKA B

PLAY OFF 2. maila eta 3. maila

_________

11. jardunaldia – 2015eko martxoaren 21a, larunbata

HONDARRIBIA-MARLAXKA A – EIBAR A

HONDARRIBIA-MARLAXKA B – HERNANI A

PLAY OFF 2. maila eta 3. maila

logo marlaxka caballito