Artxiboa laburpen hitzeka: 2015eko martxoaren 21ean

2015eko liga amaitu da. preferentean 7. postua Villabona txapeldunarengandik sei puntura. Lehenengo mailan beste 7. postu bat eta Bigarren mailako play offean 2. postua

(leer en castellano)

Atzo 2015eko hamaikagarren jardunaldia jokatu zen, 2015eko ligaren azkena eta edizio honetako txapeldunak ezagutzeko gure taldeen partidak erabakigarriak izan ziren.

Preferenteko taldeak etxean “Eibar A” taldeko lagunak izan zituen aurkari, preferenteko sailkapenean bigarren postuan zeudenak, lidergotik puntu erdira. Lehia gogor baten ondoren, 1½ -2½, gure taldeak porrota jasan zuen, baina emaitza ez zen Eibartarrentzat nahiko izan eta bigarren postua lortu zuten, “Villabona A” taldeak “Gros E” taldearen aurka emaitza berdina lortu eta gero, txapelketa eta Euskadiko ligarako igoera lortu baitu. Gure taldeak 22,5 punturekin zazpigarren postuan amaitu du liga, txapeldunarengandik 6 puntutara.

Lehenengo mailako taldeak ere beren mailako liderraren aurka partida izan zuen eta “Hernani A” taldearen aurka 2-2 berdinketa lortu zuen, ligako zazpigarren postua lortuz, 19 punturekin. Berdinketaren ondoren, “Hernani A” taldeak lidergoa galdu zuen “Easo B” taldearen aldean, eta Donostiako taldea, “Iriondo Z.K.E. B” taldearen aurka gutxirenegatiko garaipena lortu eta gero Lehenengo mailako txapela lortzeaz gain, preferentera igo da.

Gure bigarren mailako taldeak, garaipenarekin amaiera eman dio 2015eko ligari eta Beasaingo “Alfil B” taldearen aurka gutxieneko garaipena lortu eta gero,, 16,5 punturekin, bigarren maila mantentzeko play offean bigarren postua lortu dute. Hortaz gure ordezkari guztiek maila mantendu dute, beste urte batez.

Partidak amaitu eta gero, Jaitzubia elkartean, Iker Arri gure Sukaldari-buruaren eskutik luxuzko laguntzaileak zituela, liga amaiera ospakizun afaria izan genuen, gure elkarteko bost taldetako jokalarien parte hartze handiarekin.

11. JARDUNALDIA (2015/03/21)

Preferentea. Txanda 11/11. Tokia: Hondarribia

T. Hondarribia-Marlaxka A 1½  Ema. 2½  Eibar A
1 Goio Uriarte Z ½ – ½ B Ricardo Bastida
2 F. Javier Torres B 0 – 1 Z Julen Garro
3 Antonio Cruz-López Z ½ – ½ B David Perez
4 Ramon Nogues B ½ – ½ Z Jon Arana
Preferenteko amaierako sailkapena:
Pos.    Izena Puntuak Mold.Ptk. Am.Ptk.
1 Billabona A 28,5 0 28,5
2 Eibar A 28 0 28
3 Baiona 26,5 0 26,5
4 C.Iriondo,Z.K.E. A 23,5 0 23,5
5 Gros B 23 0 23
6 Gros D 22,5 0 22,5
7    Hondarribia-Marlaxka A 22,5 0 22,5
8 Alfil A 21,5 0 21,5
9 Mundarro-Orereta A 20 0 20
10 Gros C 17,5 0 17,5
11 Gros E 17 0 17
12 Arrasate-Arlutz B 13,5 0 13,5

Lehenengo maila. Txanda 11/11. Tokia: Hondarribia

T. Hondarribia-Marlaxka B 2 Ema. 2 Hernani A
1 Andoni Orube
Z 0 – 1 B Fernando Esnaola
2 Ibai Dorronsoro
B 0 – 1
Z Breogan Estevez
3 Carlos Pascual
Z 1 – 0
B Jose Luis Godoy
4 Asier Cuesta
B 1 – 0 Z Jesus Navascués
Lehenengo mailako amaierako sailkapena:
Pos.    Izena Puntuak Mold.Ptk. Am.Ptk.
1 Easo B 29 0 29
2 Hernani A 28,5 0 28,5
3 Andoain 27 0 27
4 Beraun Bera 26,5 0 26,5
5 C.Iriondo,Z.K.E. B 24 0 24
6 Gros F 22 0 22
7    Hondarribia-Marlaxka B 21 0 21
8 Elgoibar A 20 0 20
9 Idiazabal A 20 0 20
10 Anaitasuna Kakute B 18,5 0 18,5
11 Arrasate-Arlutz C 16,5 0 16,5
12 Hernani B 11 0 11

2. mailan iraupena, Txanda 4/4. Tokia: Beasain

T. Alfil B
Ema. Hondarribia-Marlaxka C
1 Juan María Lamata Z 0 – 1 B Patxi Moreno
2 Sergio Bellosillo B 0 – 1 Z Ander Tafall
3 Alberto Bellosillo Z ½ – ½ B Fernando García
4 Iosif Besliu Besliu B 1 – 0 Z Silvestre Moreiro
Clasificación final permanencia  Segunda categoría:
Pos.    Izena Puntuak Mold.Ptk. Am.Ptk.
1 Getariako Keta 17,5 0 17,5
2    Hondarribia-Marlaxka C 16,5 0 16,5
3 Bergara-Zaleak 15,5 0 15,5
4 Alfil B 15 0 15
5 Añorga 14 0 14
6 C.Iriondo,Z.K.E. C 13,5 0 13,5
7 MUNDARRO-ORERETA C 12 0 12
8 BILLABONA C 8 0 8

Ligako informazio guztia (taldeak, jokalariak, arautegia, e.a.): FGA

Ligako emaitzak eta sailkapenak: Kirolak.net

Advertisements