Atzoko egunean gure Xake Eskolako hastapen ikastaroko azken eguna izan zen eta bertan xake partida batzuk jokatu eta gero, xake bideo dibertigarriak ikusi eta gero, ikasturte amaierako meriendaren tartea heldu zen Kasino Zaharreko lorategian.
Ondoren, Jaizkibel Zirkuitoko lehen irabazleei saria emateko garai heldu zen eta jarraian ikastaroan parte hartu duten ikasleei “maila diplona” eta Hondarribiko Tren berdean ibiltzeko gonbidapena banatu zitzaien.
Maiatzaren 6an, goiz eta arratsaldez, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzaz, Gipuzkoako Xake Federakuntzak antolatuta, Donostiako Gros Xake Taldeak Karmelo Balda Pilotalekuan duen egoitzan Gipuzkoako Eskolarteko Xake Txapelketaren alebin eta infantil mailetako finalak burutu ziren.
Jokin Etxaniz, Hodei Herrera, Niki Aparicio eta Hodei Guerrero
Bertan taldeko lau ordezkari izan genituen, Infantiletan Jokin Etxaniz eta Nicolas Aparicio eta Alebinetan Hodei Herrera eta Hodei Guerrero. Guztiek oso ondo pasa zutela esan digute eta lan txukuna egin zutela ezin uka.
Igandean, maiatzaren 7an, goizez, Gros XTko egoitzan ere, Gipuzkoako Eskolarteko Taldekako Xake Txapelketak burutu ziren, Alebin mailatan gure taldeko ordezkaritzarekin. Bertan Hodei Herrera, Hodei Guerrero, Aaron Calderero eta Danel Cuevas jokalariak izan ziren.
Aaron Calderero, Hodei Herrera, Hodei Herrero eta Danel Cuevas
Sailkapena:
1.
ZURRIOLA A
17 pts
2.
GROS A
15
3.
ZURRIOLA B
11,5
4.
JESUITAK A
10,5
5.
HERNANI
10,5
6.
ZURRIOLA C
10
7.
MARLAXKA
10
8.
ZARAUTZ
9,5
9.
UDARREGI A
8
10.
UDARREGI B
7
11.
SAN BENITO
6
Gipuzkoako Infantilen Taldekako txapelketa
Sailkapena:
1.
GROS A
12 Ptk.
2.
GROS B
5
3.
GROS C.
3,5
4.
KARMENGO AMA
3,5
Gipuzkoako Eskolarteko Taldekako Txapelketako argazkiak (Antonio Herrera, Juan Antonio Guerrero eta Juan Cruz Iturralde):