Artxiboa laburpen hitzeka: 2016ko abuztuak 7

Ander Tafallen eta Iker Tafallen emaitza onak 2016ko Isar-eko VIII. Xake Txapelketan

(leer en castellano)

Aurreko urteetan bezala, uda honetan Tafall familia Burgosetik oporretan ibili dira eta xakeaz gozatzeko parada berria izan dute 2016ko Isareko VIII. Xake Txapelketa – 1. GM Dragan Paunovic Oroigarrian.

In Memoriam: GM Dragan Paunović (1961-2016)
In Memoriam: GM Dragan Paunović
(1961-2016)

Ekintza abuztuaren 6an burutu zen, larunbatean, arratsaldez, Burgosko Isar herrian eta azkeneko urteetan bezala, bi txapelketa burutu ziren: Irekia (txapelketa absolutoa) eta gaztetxoei zuzendutako SUB-12a. Bi txapelketak 15 minutu partidako 6 txandetako suitzar sisteman jokatu ziren eta Irekian 52 lagun lehian aritu ziren. Txapelketa honetako garaile GM Alejandro Hoffman izan zen.

Txapelketa Absolutoko Sailkapeneko lehenengo 10 jokalariak eta gure taldekidea:

Rk. No.  Tit. Izena FED Elo Ptk.  Des 1  Des 2
1 1 GM Hoffman Alejandro ARG 2483 6,0 60,0 22,5
2 4 Lopez Orois Jose Manuel ESP 2081 5,0 50,0 22,5
3 2 FM Saez Frederic FRA 2232 5,0 50,0 22,0
4 8 Alvarez Pedrosa Valeriano ESP 1890 4,5 46,0 20,0
5 35 Delgado De La Torre Jorge ESP 1561 4,5 46,0 19,0
6 9 Perez Diez Victor ESP 1868 4,5 46,0 18,0
7 12 Ortiz Alvaro Felix ESP 1712 4,5 44,0 18,5
8 19 Gonzalez Manrique Mario ESP 1473 4,5 44,0 18,0
9 3 Villa Izquierdo Roberto ESP 2101 4,0 40,0 23,0
10 6 De Lucas Bello Federico ESP 1973 4,0 40,0 19,0
22 15 Tafall Villanueva Ander ESP 1639 3,5 34,0 17,0
Ander Tafall
Ander Tafall Villanueva

Irekian Ander Tafallek 22. postua lortu zuen, 6 partidatan 3,5 puntu lortu eta gero.

Iker Tafall Villanueva
Iker Tafall Villanueva

Iker Tafallek, 6 urte dituenak, 12 urte azpiko txapelketan 6 partidetatik 3 garaipen lortu zituen, Ander bere anai zaharrenak 2013an eta 2014an irabazi zuen txapelketa honetako zerrendako goi erdikaldean amaitu zuen.

Biei egindako lanagatik, Zorionak!

Jarraian Lourdes Villanuevak txapelketan ateratako argazkiak:

 LOTURA INTERESGARRIAK
Advertisements