Hondarribia-Marlaxka Xake Elkarteak Udan oporretan dauden haurretzat, saioko 90 minutuko, lau egunetako xake ikastaroa antolatu dugu.
Ikastaroa, batez ere, 6 urte gorako haurrei zuzenduta dago eta taldeak osatzeko gutxienez hiru ikasle eta gehienez hogei ikasle onartuko ditugu. Ikasgaiaren maila, oinarrizkoa-hobekuntzakoa izango da (Kontzeptu basikoak. Taktika ariketak. Oinarrrizko xake- mateak).
UDAKO XAKE IKASTAROA
6-14 urte bitarteko haurrentzako Xake Hastapen Ikastaroa
Hondarribiko Mendelu Auzoko Jaietako egitarau zabalean, gure elkarteak berriro ere lagunduko du, eta hurrengo igandean, 2019koMaiatzaren19an, 11:00etik 12:00ak bitarte gure elkarteko kideek, Eguzki eraikinaren inguruan jarritako mahaietan aldibereko xake partidak jokatuko dituzte, bertara hurbiltzen direnen aurka.
Gaurko Santu Inuzenteen egunean klubeko kide batzuk Jaitzubia elkartean bildu dira urteari ganoraz amaiera emateko: familian, pintxeta txapelketa eta afari meriendarekin. Txapelketa Carlos Pascualek zuzendu du. 5 minutu finisheko partida azkarretako 10 txandetako suitzarra. Amaieran emaitza ondorengoa izan da:
Rk
H.Z.
Izena
Elo
Ptk
BUC
BUC
1
1
MORENO ESTEBANEZ, Patxi
2118
8,0
60,0
56,5
2
5
GARMENDIA ZUBELDIA, Daniel
1823
8,0
59,0
56,5
3
4
URIARTE PRIETO, Goio
1923
7,5
63,0
58,5
4
2
NOGUES FERNANDEZ, Ramon
1975
7,0
63,5
59,0
5
3
TAFALL VILLANUEVA, Ander
1933
7,0
62,5
59,0
6
7
ARRI MARTINEZ, Iker
1667
6,5
58,0
53,5
7
9
CUESTA SENOSIAIN, Asier
1596
6,0
56,0
54,5
8
6
ORUBE BONA, Andoni
1775
6,0
54,5
50,0
9
10
URANGA ODRIOZOLA, Ander
1503
5,5
57,0
55,5
10
16
HERRERA HERNANDEZ, Hodei
0
5,5
54,5
54,0
11
26
TAFALL VILLANUEVA, Iker
0
5,0
54,5
50,0
12
19
IRIGARAY FERREIRA, Ion
0
5,0
51,5
48,0
13
8
PASCUAL CUADRADO, Carlos
1607
5,0
46,5
45,0
14
14
CONDE KURTH, Pablo
0
5,0
45,5
44,0
15
11
MOREIRO SANCHEZ, Silvestre
1464
5,0
44,0
41,5
16
23
MUÑOZ FERREIRA, Ibon
0
5,0
43,0
42,5
17
25
TAFALL VILLANUEVA, Gorka
0
5,0
41,0
40,5
18
20
LARRARTE GONZALEZ, Ion
0
5,0
40,0
39,5
19
24
TAFALL SOREASU, Mikel
0
4,5
57,0
53,5
20
21
MUNOZ MOARES, Ibon
0
4,5
45,5
45,0
21
15
HERRERA HERNANDEZ, Aimar
0
4,0
39,5
39,0
22
13
CONDE ESTEBAN, Telmo
0
4,0
38,5
38,0
23
17
HERRERA TELLO, Antonio
0
3,0
40,0
39,5
24
22
MUÑOZ FERREIRA, Adur
0
2,0
40,0
39,5
25
12
CONDE ESTEBAN, Ander
0
1,0
37,0
35,5
Txapelketa bukatu eta gero Iker Arrik prestatutako afari merienda animatua egon da, plater nagusia haragi-bolak patatekin izan dela. Azken burukoen ondoren batzuk etxera joan dira eta geratu direnak afalondoan musean eta xakean aritu dira.
Zuzendari eta arbitro nagusi lanetan Carlos Pascual aritu da eta arbitro laguntzaile lanetan Ander Uranga, Ander Tafall, Patxi Moreno eta Andoni Orube klubeko kideak. Laguntzaile moduan Oscar Díez (Landetxako xake eskolako maisua) izan dugu.
67 gaztetxok parte hartu dute, Bidasoaldekoak gehienak (Hondarribia, Irun, Hendaia), Gizpuzkoako beste herrietatik, Bizkaitik, Arabatik, Nafarroatik eta Huescatik etorriak. Hiru mailatan banaturik jokoan aritu dira, 10’ finish partidetako 6 txandetako Suitzarrean. Absolutua antolatu dugu ere eta bertan 20 lagunek parte hartu dute.
Txapelketaren erdian bertaratutako guztiontzako Eroski Center Hondarribiak emandako hamaiketako animatua izan da. Txapelketak amaitu eta gero, oparien zozketa egin da eta, ondoren, Hondarribiko Udaleko Kultura eta Kiroletako zinegotzia den Juan Luis “Kalixa” Silanesek, Carlos Pascualek, Oscar Diezek eta Goio Uriartek sariak banatu dituzte. Bertan, maila bakoitzeko lehenak eta bigarrenak garaikurra eraman dute eta zerrendetako ondorengo seiak domina. Eskerrak eman nahi diogu goiz guztian zehar bertan egon den Gipuzkoako Xake Federazioko presidentea den Fernando Markinari, baina, sari banaketa baino lehen joan behar izan du. Goiza oso polita izan da eta bertaratutako haur guztiek oso ondo pasa dute. Guztiak izan dira irabazle.
Bertaratutako guztioi Zorionak!
Jarraian maila ezberdinetan gertatutakoaren berri ematen dizuegu:
Hondarribia Marlaxka Xake Klubak antolatuta, Hondarribiko Udalaren Kirol Sailaren eta Hondarribia Eroski Centerren laguntzaz, Jostaldi Pilotalekuan, abenduaren 16an, igandea, goizez, 16 urte azpiko jokalarientzako + helduentzako III. Gabonetako Hondarribia-Marlaxka Xake Jaialdian burutuko dela gogoratzen dizuegu. Parte hartzeko izen ematea abian dago. ANIMATU!
Gaur egun arte (eguneratze automátikoa) inskribatuak (ChessResult): hemen
SUB16: Parte hartzaileen mailaren (FIDE, FEDA, Marlaxka Elodun edo gabe) baitako 3 maila: lehenengoa, bigarrena eta hirugarrena. (Gehienez 70Jokalari).
Bertan Izena, Abizenak, Jaiotze urtea eta Eskola edo Herria jarri beharko da.
Maila bakoitzeko lehen 6 sailkatuentzako, hamaiketakoa eta Opari Zozketa parte hartzaile
guztiontzat.
Txapelketa gure webgunetik http://marlaxkaxake.com/ eta Chess-Results bidez jarraitu ahal izango da.
TXAPELKETAKO OINARRIEN ERANSKINA
Antolatzaileek bertaratutako jokalarien kopuruaren baitan mailak aldatzeko eskubidea izango dute.
Txapelketan parte hartze Plazak SUB16an 70 jokalarietara mugatuta daude eta absolutuan 40ra eta izen emate zehatzaren arabera egingo da.
Ezberdintze sistema ondorengoa izango da:
Buchholz Totala
Batazbesteko Buchholz-a
Perfomance Recursiva
Araudi hauetan agertzen ez den guztirako FIDE-ren legeak erabiliko dira. Txapelketan parte hartzeak oinarri hauek eta gainontzeko araudi guztiak onartu eta betetzea darama.
Norberaren irudirako eskubidea: Txapelketako parte hartzaileek beraien datu pertsonalen argitaratzea baimentzen dute ekitaldiaren beharrezko hedapenerako (emaitza zerrendak, sailkapenak, parte hartzaileak, irudiak, etab…) antolakuntzak egokitzat ematen dituen komunikabide ezberdinetan.
Santurtziko Xake Klubak, Udalak eta Santurtziko IMD-k Santurtziko Gabonetako VII. Txapelketa 2018antolatu dute gaur, abenduak 2a, El puerto Kirolegian, maila ezberdinetan banatuta: sub-12, sub-14, sub-18 eta afizionatuak, orotara 500 gazte eta helduen parte hartzearekin. Jaialdia oso polita izan da. Antolatzaileei egindako lanagatik eskerrik asko!
Klubetik espedizio polita joan da, Tafall-Villanueva, Muñoz-Ferreira, Conde-Esteban eta Arretxe-Aminao familiak eta 79 urteko Silvestre Moreiro “gaztea”. Guztiok oso txukun aritu dira eta baita oso ondo pasa ere. Txapelketa ondoren bapo bazkaldu dute eta gero bolotan jokatu etxera bueltatu baino lehen. Zorionak Guztioi!
Txapelketako argazki gehiago Santurtziko Xake Klubeko Facebooken: hemen
Gaur larunbata maila ezberdinetako Gipuzkoako banakako txapelketen azkeneko txanda burutu da klubeko 24 jokalarik parte hartu dutela. Txapelketako datak ondorengoak izan dira: Urriak 20, 27, Azaroak 3, 10, 17, 24 eta Abenduak 1a. Gure taldekideek Marlaxakako espiritu handia erakutsi dute lehiaketan zehar eta oso ondo pasa dute gure zaletasun gustokoena den xakean jokatzen. Zorionak guztioi egindako lan txukunagatik.
Azpimarratzekoa Asier Cuestak 2. mailan lotutako 3. postua eta Senen Bruñak 3. mailan egindako 7. postua, zeinekin 2. mailarako igoera lortu duen.
Gorengo mailako, lehenengo mailako eta 1950 baino Elo handiago a duten jokalariek parte hartu dute. Gros XT Donostiarraren egoitzan jokatu da. Zazpigarren eta azken jarduanldia eta gero, podiuma eta gure taldekideen postuak ondoregoak izan dira:
Bigarren mailako jokalariek parte hartzen dute. Gros XTren egoitzan jokatzen da Donostian. Seigarren jardunaldiko gure jokalarien emaitzak ondorengoak izan dira:
Hirugarren mailako jokalariei zuzendutakoa. Bi egoitza ditu: Villabona XT (Billabona) eta Gros XT (Donostia). Maila honetan ere gure jokalariek Donostia aukeratu dute eta seigarren jardunaldiko emaitzak ondorengoak izan dira:
Hondarribia Marlaxka Xake Klubak antolatuta, Hondarribiko Udalaren Kirol Sailaren laguntzaz, Jostaldi Pilotalekuan, abenduaren 16an, igandea, burutuko den, 16 urte azpiko jokalarientzako + helduak III. Gabonetako Hondarribia-Marlaxka Xake Jaialdian parte hartzeko izen ematea abian jarri dugu.
Gaur egun arte (eguneratze automátikoa) inskribatuak (ChessResult): hemen
SUB16: Parte hartzaileen mailaren (FIDE, FEDA, Marlaxka Elodun edo gabe) baitako 3 maila: lehenengoa, bigarrena eta hirugarrena. (Gehienez 70Jokalari).
Bertan Izena, Abizenak, Jaiotze urtea eta Eskola edo Herria jarri beharko da.
Maila bakoitzeko lehen 6 sailkatuentzako, hamaiketakoa eta Opari Zozketa parte hartzaile
guztiontzat.
Txapelketa gure webgunetik http://marlaxkaxake.com/ eta Chess-Results bidez jarraitu ahal izango da.
TXAPELKETAKO OINARRIEN ERANSKINA
Antolatzaileek bertaratutako jokalarien kopuruaren baitan mailak aldatzeko eskubidea izango dute.
Txapelketan parte hartze Plazak SUB16an 70 jokalarietara mugatuta daude eta absolutuan 40ra eta izen emate zehatzaren arabera egingo da.
Ezberdintze sistema ondorengoa izango da:
Buchholz Totala
Batazbesteko Buchholz-a
Perfomance Recursiva
Araudi hauetan agertzen ez den guztirako FIDE-ren legeak erabiliko dira. Txapelketan parte hartzeak oinarri hauek eta gainontzeko araudi guztiak onartu eta betetzea darama.
Norberaren irudirako eskubidea: Txapelketako parte hartzaileek beraien datu pertsonalen argitaratzea baimentzen dute ekitaldiaren beharrezko hedapenerako (emaitza zerrendak, sailkapenak, parte hartzaileak, irudiak, etab…) antolakuntzak egokitzat ematen dituen komunikabide ezberdinetan.
Gaur larunbata maila ezberdinetako Gipuzkoako banakako txapelketen azkenaurreko txanda burutu da klubeko 24 jokalarik parte hartzen ari direla. Txapelketako datak ondorengoak dira: Urriak 20, 27, Azaroak 3, 10, 17, 24 eta Abenduak 1a.
Marlaxkako Izpiritua: xakearekin gozatu, zuen xakerik onena eman eta esperientziaz ikasi. Zorte On!
Gorengo mailako, lehenengo mailako eta 1950 baino Elo handiago a duten jokalariek parte hartzen ari dira. Gros XT Donostiarraren egoitzan jokatzen da. seigarren jardunaldiko gure jokalarien emaitzak ondorengoak izan dira: