Artxiboa laburpen hitzeka: 2018ko denboraldia

2018ko Liga: gure talde guztiek garaipena lortu zuten lehenengo jardunaldian

(leer en castellano)

Atzo hasiera eman zitzaion 2018ko Gipuzkoako ligari eta gure klubak ordezkariak ditu maila guztietan. Maila bakoitzean talde bana ditugu eta hirugarren mailan bi talde. Horietako lehena batez ere beteranoekin osatu duguna eta bestea bereziki federatutako gaztetxoenekin osatua. Bost taldeetako bik etxean jokatu zuten eta beste hirurak Donostian (bi talde) eta Legazpin. Gure taldekideek lan txukuna egin zuten eta sari polita jaso genuen, bost garaipen. Emaitzak eta taula gainean ikusitako jokoarekin kontent agertu dira gure jokalariek eta datorren jardunaldiei begira oso baikor.

1. JARDUNALDIA (2018/01/13)

Maila Gorena. txanda 1/11.Tokia: Hondarribia

T. Hondarribia-Marlaxka-A
3 Emai. 1 Beraun Bera A
1 Patxi Moreno Z ½ – ½ B Kepa Arrieta
2 F. Javier Torres B 1 – 0 Z Jose I. Ferreiro
3 Ramon Nogues Z 1 – 0 B Javier Gastañares
4 Goio Uriarte B ½ – ½ Z Juan Manual Riesko

Lehengo maila. Txanda 1/11. Tokia: Legazpi

T. Santikutz-Legazpi A
1 Emai. 3 Hondarribia-Marlaxka B
1 Xabier Garmendia Z ½ – ½ B Andoni Orube
2 Joseba Urdangarin B 0 – 1 Z Ander Tafall
3 Mario Gallego Z 0 – 1 B Asier Cuesta
4 Alberto Vesga B ½ – ½ Z Ander Uranga

Bigarren maila. Txanda 1/7. Tokia: Donostia

T. Fortuna B
1 Emai. 3 Hondarribia-Marlaxka C
1 Óscar Cabello Z 0 – 1 B Louis del Rio
2 Jose I. Ruiz De Oña B 1 – 0 Z Juanan Pereira
3 Isabel Amunárriz Z 0 – 1 B Ricardo Campos
4 José León Navarro B 0 – 1 Z Manuel Delgado

Hirugarren maila. Txanda 1/9. Tokia: Hondarribia

T. Hondarribia-Marlaxka D
Emai. ½ Fortuna C
1 Jesus Mª Jauregui Z 1 – 0 B Asier Arzak
2 Pablo Basurko B ½ – ½ Z Patrik Abascal
3 Gorka Jauregui Z 1 – 0 B Igor Navarra
4 Fernando Hoyos B 1 – 0 Z Víctor Taira

Hirugarren maila. Txanda 1/9. Tokia: Donostia

T. Gros J
Emai. Hondarribia-Marlaxka E
1 Unai Dorronsoro Z 0 – 1 B Jokin Etxaniz
2 Josu Garcia B 1 – 0 Z Nicolas Aparicio
3 Xabier Juarez Z ½ – ½ B Hodei Guerrero
4 Julen Tome B 0 – 1 Z Markel Behobide
Gogoan izan:

Ligako informazio guztia (taldeak, jokalariak, arautegia, e.a.): FGA

Ligako emaitzak eta sailkapenak: Kirolak.net

 

2018ko ligari buruzko Zuzendaritza Batzordearen gutuna

(leer en castelllano)

Kaixo

Dagoeneko 2018ko baimenak eta 2018ko ligarako taldeak izapidetzeko epea ez dugun arren, Aazaroak 10ean izango delakoan, Altak eta  bajak emateaz gain, taldeen indar ordena ere antolatzen joan behar dugu.

Horretarako, urriaren 30 baino lehen, adierazi beharko diguzu zein mailatan jokatu nahi duzun, eta gutxi gorabehera zenbat partida jokatu nahi dituzun. Datu horiekin taldeak modu orekatuan osatuko ditugu, eta saiatuko gara bakoitzak nahi duen partida kopurua egin dezan, ahal den neurrian. Era berean zuen datuak bidaltzea eskatzen dizuegu gure datu basea eguneratu ahal izateko.

Horretarako adierazi beharko diguzu zein mailatan jokatu nahi duzun, eta gutxi gorabehera zenbat partida jokatu nahi dituzun. Datu horiekin taldeak modu orekatuan osatuko ditugu, eta saiatuko gara bakoitzak nahi duen partida kopurua egin dezan, ahal den neurrian. Horretarako ezinbestekoa da behean emandako galdetegia osatzea.

Aurreko urteetan egindakoaren antzera, datorren denboraldiko federazioko baimena geuk finantzatuko dugu, eta ondorioz taldeetako ligan federatu gisa jokatu nahi dugun guztiok kopuru hauek ordainduko dizkiogu klubari (2018ko urtarrilaren lehen astean):

  • Helduok 40 euro urtean
  • Ikasleek eta 18 urtetik beherakoek 20 euro urtean
  • Jubilatuek eta langabetuek egokia ikusten dutena.

Klubeko bazkidea izatea, bertara etortzea eta bertako materiala erabiltzea (liburuak, etab.) dohainik da.

Ahal dugun ondoen antolatzeko, beharrezkoa da klubeko posta elektronikora xakehondarribiamarlaxka@gmail.com urrairen 30a baino lehenago erantzun diezaguzun.

 GALDETEGIA
  • IZEN ABIZENAK:           
  • NAN :
  • JAIOTZE DATA:
  • TELEFONO ZENBAKIA:
  • E-MAIL-a:
  • HELBIDEA:
2018ko LIGARI BURUZKO INKESTA (Urtarrila-Martxoa)                                    

 Zein mailatan jokatu nahi zenuke?

  • Gorengoen maila: __
  • Lehenengo maila: __
  • Bigaren maila:  __
  • Hirugarren maila: __

Kontuan izanik liga larunbatero jokatzen dela, arratsaldez, urtarrilean, otsailean eta martxoan, nire asmoa zera da:                                               

  • Partida guztiak jokatzea:__                                           
  • Partida guztiak jokatzea, baina libre uztea 1, 2 edo 3 larunbat:__                   
  • Partiden erdia jokatzea:__                                 
  • 1, 2 edo 3 larunbatetan jokatzea:__                                           
  • Ez dut ligan parte hartu nahi:__                                    
  • BESTERIK (adierazi):_____________