Artxiboa laburpen hitzeka: 207ko maiatzaren 14an

Aldibereko xake partida ekitaldi animatua Hondarribiko Mendeluko auzo jaietan gaur

(leer en español)

Xake partidak Mendeluko Jaietan

Beste urte batez Hondarribiko Mendelu Auzoko Jaieak burutu dira eta gure klubak aldibereko partidetako erakustaldi batekin parte hartu du. Gaur, igandea, San Isidro egunaren bezpera, Klubeko Iker Arri bertaratutako guztien aurka, adina guztietako mutil eta neska, gizon eta emakume, Dama eta Xake aldibereko partidak burutu ditu, asier Cuestaren languntzarekin. Giroa aparta izan da. Datorren urtean berriro ere!

Bertaratuakoei mila esker!

Advertisements

Asteburu honetan, aldibereko xake partidak Hondarribiko Mendeluko eta Irungo Katea-Landetxa-Ventaseko auzo jaietan

(leer en español)

Hondarribiko Mendelu Auzoko Jaietako egitarau zabalean, gure elkarteak berriro ere lagunduko du, eta hurrengo igandean, 2017ko Maiatzaren 14an, 11:00etik 12:00ak bitarte gure elkarteko Iker Arrik, Eguzki eraikinaren inguruan jarritako mahaietan aldibereko xake partidak jokatuko ditu, bertara hurbiltzen direnen aurka.

Eta larunbatean, maiatzaren 13an, Irungo Katea-Ventas-Landetxa auzoan, auzoko jaietan Óscar Díezek ere aldibereko partidak jokatuko ditu 10:30etik aurrera.

Anima zaitez!