Artxiboa laburpen hitzeka: 3. jaizkibel zirkuitua

Atzo eta gaur gure Xake Eskolako ikasturte amaierako jaialdia ospatu dugu eta bertan Ikasleei “Maila Diplomak” eta 3. Jaizkibel Zirkuituko sariak banatu ditugu

(leer en castellano)

Ikasturtea amaitzeko aste bete falta den arren, atzoko egunean Hastapen1eko eta Hastapen2ko ikasturte amaierako jaialdia ospatu zen eta gaur, asteazkeneko hobekuntza Ikastaroko amaierako jaialdia burutu da gure Xake Eskolan 2018-2019 ikasturtearen amaiera ospatu duena.

Ikasturtea oso ona izan da eta taldeak bikainak!

Atzoko eta gaurko saioetan gure ikasleek xake partida batzuk jokatu dituzte eta xake bideo dibertigarriak ikusi. Gero ikasturte amaierako meriendaren tartea heldu da Kasino Zaharreko lorategian. Jarraian ikastaroan parte hartu duten ikasleei “maila diplona” emateko garai heldu da eta ondoren 3. Jaizkibel Zirkuitoko irabazleei saria banatu zaie .

Guztioi mila esker eta Zorionak!

Advertisements