Artxiboa laburpen hitzeka: 500.000

500.000 Bisiten Kopurua Gainditu Dugu! Guztioi Mila esker!

(leer en castellano)

Kaixo guztioi.

Gaurko sarrera guretzako oso berezia da. Gure taldekideentzako eta jarraitzaileentzako egin genuen gure elkarte txikiari buruzko Blog/Webgune xume honen ibilbidea hasi ganuenean, inoiz ez zitzaigun burutik pasa berri hau emango genuenik. Gure ahalegina bikoitza izan da, hasieratik argi baikenuen gure webgunea elebiduna izango zela, euskaraz eta gaztelaniaz idatzitakoa. Horretarako elkarri lotutako bi Blog/Webgune berdin-berdinak sortu genituen.

Orotara 502.930 bisita izan ditugu. Euskarazko webgunera 44.183 bisita izan ditugu eta Gaztelaniazko atalera 458.747 bisita.

Bidean lagun asko izan ditugu, laguntza eta babes (hemendik Hondarribiko Udalari mila esker), hala nola, egozpenen eta ulergaiztasun txikiren bat ere. Duela zazpi urte gure webgunea abian jarri genuenean izango zuen oihartzuna zein izango zen ez genekien eta horregatik oso kontent gaude, gure klubeko paretak gainditzeaz gain, gure herritik haratagoko oihartzuna izan dugulako.

logo marlaxka caballito

Zuetako bakoitzari eskerrak ematen dizuegu gure txoko txiki honetara egindako bisitarengatik. Bide batez, beste batzuetan guretik pasatzeko gonbita luzatzen dizuegu, eta bertan zuen iruzkin, iradokizun, kritikak e.a. lagatzea eskertzen dizuegu.

Gure webgunean eta klubean itxaroten zaituztegu!