Artxiboa laburpen hitzeka: 7. txanda

Gaur Groseko Txapelketan Tafalldarren arteko derbia. Bestetik, Aste Santuko Haur Xake Txapelketarako izen ematea gaur amaituko da

(leer en castellano)

Gaur Gros Xake Taldeko XXV. Urteurren Sari Nagusiaren zazpigarren txanda jokatu da. Bertan lehian dauden 66 jokalarien artean gure hiru jokalari ditugu: Ander Tafall, Mikel Tafall eta Iker Arri.

Tafalldarren arteko derbian, burruka gogor baten ondoren, aita garaiale suertatu da. gure beste ordezkariak, Iker Arrik Carlos Lakunzaren aurka galdu du. Emaitza hauen ondoren, txapelketa amaitzeko txanda geratzen denean, gure taldekideak sailkapeneko ondorengo postuetan ditugu:

7. txanda ondorengo sailkapena

Rk. No.Ini. Nombre Elo Ptk.  Des 1  Des 2  Des 3
1 2 IM Argandoña Riveiro Iñigo 2435 6,5 33,0 24,5 30,50
2 6 Cejudo Urdampilleta Jose Manu 1922 6,0 33,5 23,5 27,00
3 5 Abalia Patino Aritz 1936 6,0 30,5 21,0 24,00
11 24 Arri Martinez Iker 1654 4,5 29,0 20,0 16,50
13 27 Tafall Soreasu Mikel 1638 4,5 27,0 19,5 16,00
32 34 Tafall Villanueva Ander 1584 3,5 25,5 19,5 11,25

66 jokalari arte.

Txapelketako behin behineko sailkapen osoa ikusteko sakatu: hemen

 

ASTE SANTUKO HAUR TXAPELKETA 2016

xakeikastaroa

Bestalde, klubak antolatuko duen Aste Santuko  txapelketan izen emateko epea gaur amaitu da

TOKIA:
La República eraikina, Ventas (Irun) – Elatxetako Eskola ondoan

DATA:
Ostirala, 2016ko martxoaren 11n, 18:00etatik aurrera

MAILAK:
Pre-Benjaminak (2008-2009)
Benjaminak (2006-2007)
Alebinak-Infantilak (2002-2005)

JOKO ERRITMOA:
Partidako 10 minutu finish, Suitzarra, 5 txanda.

IZEN EMATEA:
Carlos:  635 702 745

Irabazleentzako garaikurrak egongo dira eta parte-hartzaile guztientzako opariak,
Animatu!

 

Zazpigarren Jardunaldia: emaitza txarretara itzuli gara, bigarren mailako taldeak bakarrik lortu du garaipena

(leer en castellano)

Atzo 2015eko Gipuzkoako ligaren zazpigarren jardunaldia jokatu zen. Horrela bigarren eta hirugarren mailako lehen faseari amaiera eman zaio eta gure hirugarren mailako taldeek azken jardunaldi honetan jasotako porroten ondorioz ez dira igoera play offa jokatzeko sailkatu. Bigarren mailako taldeak azken jardunaldian irabazi zuen berriro ere, baina, lehen faseko lanak txukun egin arren, puntu erditik ez du igoera play offa jokatzerik izango eta mantentzeko play offa jokatu beharko du. Lehenengo mailako eta preferenteko gure taldeek hartutako linea ona moztu eta berriro ere puntu erditik galdu zituzten beren partidak. Hala ere, beren mailetako sailkapen tauletan erdialdean daude momentuz.

7. JARDUNALDIA (2015/02/21)

Ligako informazio guztia (taldeak, jokalariak, arautegia, e.a.): FGA

Ligako emaitzak eta sailkapenak: Kirolak.net