Artxiboa laburpen hitzeka: Abuztua

2019 udako hastapen xake ikastarorako izen ematea abian da

(leer en castellano)

Hondarribia-Marlaxka Xake Elkarteak Udan oporretan dauden haurretzat, saioko 90 minutuko, lau egunetako xake ikastaroa antolatu dugu.

Ikastaroa, batez ere, 6 urte gorako haurrei zuzenduta dago eta taldeak osatzeko gutxienez hiru ikasle eta gehienez hogei ikasle onartuko ditugu. Ikasgaiaren maila, oinarrizkoa-hobekuntzakoa izango da (Kontzeptu basikoak. Taktika ariketak. Oinarrrizko xake- mateak).

UDAKO XAKE  IKASTAROA

6-14 urte bitarteko haurrentzako Xake Hastapen Ikastaroa

TOKIA: Kasino Zaharra. Damarri Kalea, 1  Hondarribia

EGUNAK:

  1. taldea: Uztailaren 2, 3, 9 eta 10 (lehenengo hamabostaldiko astearte eta asteazkenak)
  2. taldea  Uztailaren 16,17, 23 eta 24 (bigarren hamabostaldiko astearteak eta asteazkenak)

ORDUTEGIA: 16:30etik 18:00etara

KUOTA:  15€ Ikastaro osoa

IZEN-EMATEA: Carlos:  635 702 745

ANTOLATZEN DU: Hondarribia-Marlaxka Xake Elkartea

 
Xakearen onurari buruzko FIDE-k (Nazioarteko Xake Federazioa) liburuxka  (gaztelaniaz) eskuragarri: Hemen
Advertisements

UDAKO XAKE IKASTAROA ABIAN

(leer en castellano)

Hondarribia-Marlaxka Xake Elkarteak Udan oporretan dauden haurretzat, saioko 90 minutuko, lau egunetako xake ikastaroa antolatu dugu.

Ikastaroa, batez ere, 6 urte gorako haurrei zuzenduta dago eta taldeak osatzeko gutxienez hiru ikasle eta gehienez hogei ikasle onartuko ditugu. Ikasgaiaren maila, oinarrizkoa-hobekuntzakoa izango da (Kontzeptu basikoak. Taktika ariketak. Oinarrrizko xake- mateak).

UDAKO XAKE  IKASTAROA

6-14 urte bitarteko haurrentzako Xake Hastapen Ikastaroa

TOKIA: Kasino Zaharreko lorategia. Damarri Kalea, 1  Hondarribia

EGUNA: Uztailaren 11n, 18an, 25ean, eta abuztuaren 1ean

ORDUTEGIA: 17:30etik 19:00etara

KUOTA:  20€ Ikastaro osoa

IZEN-EMATEA: Carlos:  635 702 745

ANTOLATZEN DU: Hondarribia-Marlaxka Xake Elkartea

 Ikastaroari buruz hedabideetan agertutako berriak

Erriberriko XIII. Erdi Aroko Jaialdia. Beste urte batez Julio G. Cabero gure taldekideak laguntzen dugu

(leer en castellano)

Fiestas-medievales

2016KO ERRIBERRIKO ERDI AROKO JAIALDIKO EGITARAUA

Abarrotsa, alaitasuna, eta ardo ona Erriberriko kaleak hartuko dituzte abuztuaren 19an, 20an eta 21ean izango diren XIII. Erdi Aroko Jaialdian. Egun horietan leku guztietatik etorritako artisauek beren poruduktuak eskainiko dituzte. Herriko jatetxeetan bertako ardo famatuaz gain, Erdi Aroko menuekin gozatzeko parada izango da. Eta bere kaleetatik Txotxongilo, zaldun, damak eta errege gortea ikusteko parada izango da., Eta Nafarroako Errege Gorte izan zeneko egun horietara itzuliko da.

Julio García Cabero
Julio García Cabero

Eta beste behin, xakeak bere lekua izango du, eta berriro ere gure taldekidea den Julio Garcia Caberok antolaketan laguntzen izango dugu.

20an eta 21ean Erriberritik pasatzeko asmoa baduzu, Santa mariako Atarira hurbildu, Jauregi Zaharraren ondora, egun Oliteko Paradorearen ondora,  bertan Julio Garcia Cabero taldekidea eta Julian Perez eta beste lagunak izango baitituzu, zuekin xakean lagunkiro 11:00-13:00 eta 17:00-20:00 bitarte, arituko dira. Hori bai, Erdi Aroko mozorroekin hurbiltzea eskertzen dizuegu, Erdi aroko Jaildia baita, Zuk erabaki zer izan nahi duzun: Errege, erregina, Printxzipe, printzesa,  Zaldun, Dama, Tabernari edo morrroi. Eta ondo pasatzeko gogoarekin etorri, xakean jokatzeko asmoarekin. Hobekin mozorrotuta datorrenari sari bat emango baitiote  Asociación de Amigos del Ajedrez Educativo (ADADAE) lagunek.

Ezin uko egin xakeari ezta udan ere!

Mendia, hondartza, txirringa, pilotalekua, gau izartsuak,… Xake partidak ahaztu gabe, noski!

(leer en español)

Hau da Ander Tafallen kasua, gure benjaminarena; Frandovinezeko Txapelketan (Burgos) parte hartu  eta lehen postua lortu zuen 14 urtetik beherakoen artean; maila handiko Txapelketa, kontuan hartzen badugu ELO 2000ko aurkarien aurka aritu zela eta 8 txandatan 4 puntu lortu zituela.