Artxiboa laburpen hitzeka: Adiskidetasun afaria

2019KO LIGA AMAIERAKO AFARI ANIMATUA. AURRETIK XAKE AZKARREKO TXAPELKETA

(leer en castellano)

Adiskidetasun afaria

Aurten 2019ko Gipuzkoako taldekako xake ligan gure kirol helburuak lortu ditugu: gure jokalariak, gazte nahiz heldu, trebatzea eta ondo pasatzea eta maila guztietan taldeak mantentzea. Helburuak lortuta, liga ixteko Hondarribiko taberna ezagun batean gaur larunbat gauean egindako anaitasun afarian bertaratutako denok kontent agertu gara.

Gipuzkoako taldekako txapelkato sailkapenak, igoerak eta beste jasotzen duen laburpen PDFa: Hemen

Agenda arazoak zirela medio, taldeko batzuk ez dute etortzerik izan, baina, afarian aipatu den bezala, lasai egon daitezela, urtean zehar elkarrekin biltzeko eta afaltzeko beste aukera gehiago izango baititugu. AUPA HONDARRIBIA MARLAXKA!

Hondarribia-Marlaxka Magistrala 2019

Afariaren aurretik klubeko kide batzuk klubean bildu dira 2019ko ligari ganoraz amaiera emateko: afari-aurreko pintxeta txapelketarekin. Txapelketa Patxi Morenok zuzendu, arbitratu eta maisuki irabazi du. Txapelketa 5 minutu finisheko partida azkarretako bi biratako Round Robin (guztiek guztien aurkako sistema tipikoa) izan da. Amaieran emaitza ondorengoa izan da:

Rk. H.Z. Izena Elo Ptk.  D1  D2  D3
1 6 MORENO ESTEBANEZ Patxi 2058 13,5 0 13 79
2 5 MAYO MARTINEZ Manuel 2189 12 0 11 65,5
3 3 TORRES GANUZA Francisco Javier 2022 7,5 1 7 31,25
4 1 URIARTE PRIETO Goio 1923 7,5 1 7 31
5 8 TAFALL VILLANUEVA Ander 1917 5 1 5 25,5
6 2 CRUZ-LOPEZ CLARET Antonio 1861 5 1 4 17,5
7 7 NOGUES FERNANDEZ Ramon 1951 4,5 0 3 19,25
8 4 ARRI MARTINEZ Iker 1667 1 0 1 5

Txapelketaren informazio osoa ChessResultsen: Hemen

Advertisements

Xake anitz asteburu honetan. Ostiralean liga amaierako afaria. Larunbatean Gipuzkoako Eskolarteko Banakako Txapelketa eta XIV Udaberriko Gros Txapelketaren hasiera. Igandean Gipuzkoako Eskolarteko Taldekako Txapelketa eta Gazteizen XXXI San Viator Txapelketa guztietan marlaxkako kideen parte hartzea izen dela

(leer en castellano)

Adiskidetasun afaria

Aurten 2018ko Gipuzkoako taldekako xake ligan gure kirol helburuak lortu ditugu: gure jokalariak, gazte nahiz heldu, trebatzea eta ondo pasatzea eta maila guztietan taldeak mantentzea. Helburuak lortuta, liga ixteko Hondarribiko jatetxe ezagun batean ostiral gauean egindako anaitasun afarian denok kontent agertu ginen.

 

Gipuzkoako Eskolarteko Banakako Txapelketa

Larunbatean, Apirilaren 21ean, goiz eta arratsaldez, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzaz, Gipuzkoako Xake Federakuntzak antolatuta, Donostiako Gros Xake Taldeak Karmelo Balda Pilotalekuan duen egoitzan Gipuzkoako Eskolarteko Xake Txapelketaren alebin eta infantil mailetako finalak burutu ziren.

 

Infantiletantaldeko bi ordezkari izan genituen, Nicolas Aparicio eta Hodei Guerrero. Bidasoealdeko ordezkaritza Suhar Cabello eta Aaron Calderon alebenik osatu zuten. Guztiek oso ondo pasa zutela esan digute eta lan txukuna egin zutela ezin uka.

  • Gipuzkoako Eskolarteko Banakako Txapelketa Alebineko sailkpena: hemen
  • Gipuzkoako Eskolarteko Banakako Txapelketa Infantileko sailkapena: hemen

XIV Udaberriko Gros Txapelketaren hasiera

Atzo hasi zen Gros xake taldeko Felix Izeta gelan Groseko Udaberriko XIV Txapelketa Juanjo Escribanoren omenezko II saria. eta bertan 82 jokalarik parte hartzen dute. Aurtengo edizioan taldeko hiru kidek hartzen dute parte, Patxi Moreno, Ander Tafall eta Asier Cuesta.

 

Gipuzkoako Eskolarteko Taldekako Txapelketa

Gaur, apirilaren 22a, igandea, goizez,  Gros XTko egoitzan ere, Gipuzkoako Eskolarteko Taldekako Xake Txapelketak burutu da. Bertan Bidasoaldeak bi talde izan ditu Alebin mailan, Marlaxka deituriko non  Hodei Herrera, Markel Behobide, Eneko Elduayen eta Ibon Muñoz jokalariak zituela eta Irun, Kerman Solana, Aaron Calderero, Suhar Cabello eta David López-Carrasco jokalariek ostutakoa. Bi taldeak oso txukun aritu dira eta sailkapeneko erdikaldean amaitu dute txapelketa.

 

  • Gipuzkoako Eskolarteko Taldekako Txapelketa Alebineko sailkpena: hemen
  • Gipuzkoako Eskolarteko Taldekako Txapelketa Infantileko sailkapena: hemen

XXXI. San Viator Txapelketa: Jose Alfredo Garcia Moreno Oroigarria

Gaur goizean Gazteizko San Viator Eskolan burutu den txapelketa honetan  Gipuzkoa izenean jokatu duen taldean Patxi Moreno eta Ander Tafall taldekideak izan ditugu Gros Xake Taldeko Josu Manterola eta Ivan Iturralderekin batera. Lehia gogoraren ondoren, Gipuzkoa taldea txapelketako zortzigarren postua lortu du.