Artxiboa laburpen hitzeka: adur muñoz

Marlaxkaxko ordezkaritzaren lan oso txukuna Zarauzko Eskola Arteko IV. Xake Festan

(leer en castellano)

Gaurko egunez Zarautzen  burutu da, ekintza anitzez betetako familia osorako jaialdia. Bertan Carlos Pascual expedizio buru izan dugula beren gurasoak lagun zituztela, gure xake eskolako hamar kide izan ditugu:

Alebinetan: Ibon Muñoz, Gael Hinojosa eta Beñat Ausin

Benjaminetan: Carolina, Flores, Ricardo Flores, Telmo Conde, Ander Conde, Adur Muñoz, Iker Tafall, Gorka Tafall eta Aimar Arretxe 

Guztiok xakearekin disfrutatzeaz gain eta oso txukun jokatzeaz gain, egon diren ekintza paraleloekin oso ondo pasa dute.  Jarraian  sailkapenak:

Amaitzeko gure taldekideek egindako argazkiak:

Advertisements

GABONETAKO GAZTE XAKE TXAPELKETA Grosen. Gure jokalarientzako sariak urteko gazteentzako lehen txapelketan

(leer en castellano)

Gaur, 2019ko urtarrilaren 4a, ostirala, arratsaldez, Gros Xake Taldearen egoitzan, urte honetan gazteentzako antolatu den lehenengo txapelketa burutu da. GABONETAKO GAZTE XAKE TXAPELKETA, partida azkarretara 3 minutu + 2 segundu jokaldi bakoitzeko erritmoan eta bertan Gipuzkoako 73 jokalari gaztek parte hartu dute, gure ordezkaritza zabala izan dela.

Marlaxkaxako ordezkariak

Sailkapen nagusiko garailea Ander Tafall izan da, 8 partidetan 7 puntu egin dituelako. Sailkapeneko bigarren postua gure beste taldekidea den Patxi Morenok lortu du, 6,5 puntu egin eta gero. Podiumeko hirugarren postua Gros XTko Ivan Iturralderentzat izan da,  6 puntu egin eta gero. Gure txikiek handiekin jokatu dute eta baita oso lan txukuna egin.

Guztioi Zorionak!

Jarraian sailkapen nagusiko lehen hamarrak eta gure beste ordezkarien sailkapena:

Ivan Iturralde(3), Ander Tafall (1) eta Patxi Moreno (2) podiumean

Jarraian argazki erreportaje zabala:

 

Gros Xake Taldeko Webgunea: hemen

Txapelketako emaitza guztiak (Chess-Results): hemen

Santurtziko Gabonetako VII. Txapelketa animatua

(leer en castellano)

Santurtziko Xake Klubak, Udalak eta Santurtziko IMD-k Santurtziko Gabonetako VII. Txapelketa 2018antolatu dute gaur, abenduak 2a,  El puerto Kirolegian, maila ezberdinetan banatuta: sub-12, sub-14, sub-18 eta afizionatuak, orotara 500 gazte eta helduen parte hartzearekin. Jaialdia oso polita izan da. Antolatzaileei egindako lanagatik eskerrik asko!

 

Klubetik espedizio polita joan da, Tafall-Villanueva, Muñoz-Ferreira, Conde-Esteban eta Arretxe-Aminao familiak eta 79 urteko Silvestre Moreiro “gaztea”. Guztiok oso txukun aritu dira eta baita oso ondo pasa ere. Txapelketa ondoren bapo bazkaldu dute eta gero bolotan jokatu etxera bueltatu baino lehen. Zorionak Guztioi!

Txapelketako argazki gehiago Santurtziko Xake Klubeko Facebooken: hemen

Santurtziko Xake Klubeko webgunea: hemen

XII. Torneo de la vendimia de ajedrez infantil 2017 txapelketara espedizioa, esperientzia polita

(leer en castellano)

Atzo Valladoliden Vendimia de Ajedrez Infantil txapelketaren XII. edizioa jokatu zen. Estatuko 286 gazte bildu zituen Jaialdi eder honetaz gozatzera Marlaxkako delegazio txiki bat bertaratu zen Tafall Villanueva anaiak (Ander, Iker eta Gorka), Muñoz Ferreira anaiak (Ibon eta Adur) eta Telmo Conde Esteban,  beren gurasoez osatua. Gros XTko Josu Manterola eta aita, bidaia-lagun izan zituztela. Delegatu lanak, Kandido Manterola, Ibon Muñoz eta Goio Uriarte (oporretan hurbil egonagatik, espedizioari laguntzeko Pilar Fernández Valderrama Udal Kiroldegira joan zena) egin zuten.

Iker, ander, Adur, Telmo, Gorka eta Ibon

Irteera honen helburuak, taldea egin, Estatuko beste haurrekin jokatu eta oso ondo antolatutako txapelketa batez gozatzea zen. Telmoren, Ibonen eta Adurren maila honetako lehenengo parte hartzea izan bazen ere, erantzuna primerakoa izan zen eta oso txukun aritu ziren. Gorka eta Ikerrek oso lan ona egin zuten eta beren mailetako 19. eta 9. postuak lortu zituzten. Josu Manterolak eta Anderrek maila altuko xakea burutu zuten eta horren erakusgarri, sailkapenean biek egindako gorakada izan zen, beren mailetan bakoitzak 8. postua lortu zutelarik. Espedizio ederra, gurasoen eta haurren arteko giro apartarekin.

 

Txapelketako informaziora lotura (ChessResults):

 

Beste lotura interesgarriak: