Artxiboa laburpen hitzeka: Aieteko jauregia

Aieteko Partida azkerretako txapelketan, Ander Tafall garaile bigarren aldiz

(leer en castellano)

Gure taldeko jokalari batzuek (Andoni Orube, Iker Arri, Sergio Sanmateu eta Ander Tafallek) el Groseko XXIV Nazioarteko Xake txapelketan, parte hartzen ari dira egun eta txapelketa amaitzerakoan gertatutakoaren berri emango zaizue.

Txapelketa honen atarian, prestatzeko asmoz, gure etorkizuneko txapeldunetako batek, Ander Tafallek, irailaren 19an,  Donostian, Aieteko Kultur etxean, 16 urtetik beherakoentzako Gros Xake Taldeak,  antolatu dituen bost minutuko “tximista partida azkarretako”  txapelketan parte hartu zuen eta gipuzkoako hamabost bat gaztetxoen aurka lehian aritu eta gero, bost partidetan, 4,5 puntu egin eta gero, garaipena lortu zuen, aurreko urteko txapela berriro lortuz.

Argazkiak Mikel tafall:

Gure promesa gaztetxoen emaitza bikainak asteburuan

(leer en castellano)

Gure taldeko jokalari heldu batzuek (Andoni Orube, Iker Arri, Sergio Sanmateu eta Javier Azkue) Groseko Nazioarteko XXIII. txapelketan parte hartzen ari diren bitartean (txapelketa amaitzerakoan gertatutakoaren berri emango zaizue), gure etorkizuneko txapeldunek 16 urtetik beherakoentzako Gros Xake Taldeak, asteburu honetan Donostian, irailaren 20 eta 21ean,  antolatu dituen bost minutuko “tximista partida azkarretako” bi txapelketetan parte hartu dute eta Gipuzkoatik etorritako beste gaztetxoekin lehiatu eta gero, baita garaipena lortu ere:  Ander Tafallek ostiralean eta Patxi Morenok larunbatean. Gure taldeko beste ordezkarien, Jon Irigarayren eta Iñaki Morenoren, lan txukuna ere aipatzekoa izan da.

Irailaren 20an, 17:30ea, Aieteko Jauregian dagoen Kultur Etxean burututako bost txandetako txapelketan Ander Tafallek txapelketa irabazi zuen partida guztiak irabazi eta gero.

Gure beste jokalarien lana polita izan zen: Patxi Morenok lau puntu lortu zituen, Jon Irigarayk eta Iñaki Morenok hiruna puntu egin zituzten.

Irailaren 21ean, igandean 10:30ean, Gros Xake Taldeko Donostiako egoitzan, sei txandetara jokatutako txapelketan 5,5 puntu lortu eta gero Patxi Morenok garaipena lortu zuen.

Txapelketa honetara bertaratutako gure beste ordezkariek, berriro ere, lan txukuna egin zuten eta Ander Tafallek eta Jon Irigarayk 3,5 punturekin amaitu zuten txapelketa.

Bertaratutako gutiei burututako lanarengatik zorionak ematen dizkiegu!
Azkenik, Mikel tafalli bidalitako argazkiengatik eskerrak ematen dizkiogu.