Artxiboa laburpen hitzeka: Aimar Herrera

GABONETAKO GAZTE XAKE TXAPELKETA Grosen. Gure jokalarientzako sariak urteko gazteentzako lehen txapelketan

(leer en castellano)

Gaur, 2019ko urtarrilaren 4a, ostirala, arratsaldez, Gros Xake Taldearen egoitzan, urte honetan gazteentzako antolatu den lehenengo txapelketa burutu da. GABONETAKO GAZTE XAKE TXAPELKETA, partida azkarretara 3 minutu + 2 segundu jokaldi bakoitzeko erritmoan eta bertan Gipuzkoako 73 jokalari gaztek parte hartu dute, gure ordezkaritza zabala izan dela.

Marlaxkaxako ordezkariak

Sailkapen nagusiko garailea Ander Tafall izan da, 8 partidetan 7 puntu egin dituelako. Sailkapeneko bigarren postua gure beste taldekidea den Patxi Morenok lortu du, 6,5 puntu egin eta gero. Podiumeko hirugarren postua Gros XTko Ivan Iturralderentzat izan da,  6 puntu egin eta gero. Gure txikiek handiekin jokatu dute eta baita oso lan txukuna egin.

Guztioi Zorionak!

Jarraian sailkapen nagusiko lehen hamarrak eta gure beste ordezkarien sailkapena:

Ivan Iturralde(3), Ander Tafall (1) eta Patxi Moreno (2) podiumean

Jarraian argazki erreportaje zabala:

 

Gros Xake Taldeko Webgunea: hemen

Txapelketako emaitza guztiak (Chess-Results): hemen

Landetxako Jaietako Txapelketa eta Emakumeen Gipuzkoako Txapelketako oihartzunak

Irungo Landetxa Auzoan, maiatzaren 15etik, maiatzaren 24ra, gaur arte, Landetxako Auzo Elkarteak antolatuta, ekintza anitzez osatutako San Isidroren omenezko Auzoko Jaiak dituzte.
11351128_618129538323711_5820544947007361082_n

Aurreko urteetan bezala, gure taldekidea den Julio García Caberok, Landetxako Xake Eskolako arduraduna ere denak, Auzoko Jaietako Xake Txapelketa antolatu zuen. Atzo goizean 11:00etatik aurrera auzkoko 18 gaztetxoek lehian aritu ziren eta sesioa oso animatua izan zen.

Sailkapena ondorengoa izan da:

Alebin maila: Egoitz Miguel -Jon Gómez -Jokin Etxaniz-Julen Etxeberria-Niki Aparicio eta Xabi Garmendia
Benjamin maila: Hodei Herrera-Markel Behobide-Kenneth Couto-Suhar Cabello-Ekain Madejón eta Eneko Eduayen
Txikiak: Haitz Salaberria-Aimar Herrera eta Ane Miguel
Infantil eta Handiak: Aitor Jimenez-David Carrizo-Joseba Garmendia-Antonio Herrera-Alvaro Behobide eta Aritz Gómez.

Bestalde, Julia Gallego, gure elkarteko jokalari ohiak, Gipuzkoako Federakuntzak zorionez berreskuratu duen,  eta azkeneko asteetan Donostiako Gros XTaren egoitzan burutu berri den, Gipuzkoako Emakumezkoen Xake Txapelketaren informazioa eta argazkiak pasa dizkigu.

Gipuzkoako Emakumeen Xake Txapelketa 2015
Txapelduna: Carmen Vicente, 5 puntu 5 partidetan
Txapeldunordea: Estibaliz Apellaniz
Hirugarrena: Marisa Sarria

ZORIONAK!!!

Julia Gallegok esan digu txapelduna eta hirugarrena “Casa de las Mujeres de Donostia” elkaartekoak direla non berak klaseak ematen ditu. Bestetik, Estibaliz Apellaniz, Gros XTko jokalari gaztea, etorkizun handikoa jugadora dugu eta duela hilabete, Josu Manterola, Ander Tafall eta Patxi Morenorekin lantxukuna egin zuen San Viator Gasteizko txapelketan. Azkenik esan nahi dugu gure taldeko Julia Urrozek eta Andrea Mahaleanek parte hartzeko interesa agertu zutela, baina, datekin arazoak zituztelako ezin izan zuten parte hartzerik izan. Hurrengoan beharko!

Emaitzak, parekatzeak, e.a. (ChessResults): hemen