Artxiboa laburpen hitzeka: Ainhoa Artola

Dibertsioz betetako arratsaldean gure gaztetxoen lan txukuna I. SANTIO SUB-12 TXAPELKETAN

(leer en castellano)

santiago xake 2016

Gaur arratsaldean, Villabonako Txistulari Plazan, Santiago Jaien egitarauaren barnean, Villabona Xakejoku Elkarteak antolatuta, 16:30etik hasita, banakako I. Santio Sub-12 Txapelketa berria jokatu da, suitzar sisteman, jokalari bakoitzeko 5 minutuko partidako erritmoan. Bertan gure taldeko jokalari gazte batzuk izan ditugu, Carlos Pascualekin eta Óscar Díezekin klaseak ematen dituzten: Jon Ollo, Mikel Ollo, Hodei Guerrero, Markel Behobide eta Eneko Elduayen. Bertaratutako gure taldekideek oso ondo pasatzeaz gain, partida txukunak egin dituzte eta horren erakusgarri egindako lan txukuna dugu.

Txapelketa Inko Martinezek irabazi du Gorka Amigot (2.) eta Ainhoa Artola (3.) podiumean lagun izan dituela.

IMG-20160730-WA0068.jpg

Gure jokalariek ondorengo postuak lortu dituzte:

  • Jon Ollo 6 punturekin 4. izan da,
  • Hodei Guerrero 6 punturekin ere, 7. izan da,
  • Eneko Elduayen 5,5 punturekin 9. izan da,
  • Markel Behobide 5 punturekin 14 izan da
  • Mikel Ollo 5 punturekin ere, 16. izan da

IMG-20160730-WA0080

Amaierako sailkapena

IMG-20160730-WA0077

Jarraian txapelketako argazki errepotajea:

Antolatzaile eta parte hartzaile guztiei

ZORIONAK!

Advertisements

Ander Tafall Infantiletan eta Ivan Iturralde Alebinetan dira Gipuzkoako Eskolarteko Txapeldunak. Patxi Moreno Azpitxapeldun Infantiletan.

(leer en castellano)

Gaur, apirilaren 25ean, goizez, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzaz, Gipuzkoako Xake Federakuntzak antolatuta, Donostiako Gros Xake Taldeak Karmelo Balda Pilotalekuan duen egoitzan burutu dira, Iñigo Argandoñak arbitro lanak egin ditu Andoni Segovia lagun izan duela, Gipuzkoako Eskolarteko Xake Txapelketaren finalak alebin eta infantil mailatan,

Gure taldeko Ander Tafallek eta Patxi Morenok infantiletan parte hartu dute eta egindako lana oso txukuna izan da, 4,5 punturekin berdinduta amaitu baitute Euskadiko Txapalketarako sailkatuz. Horrela, Infantil mailan Ander Tafall izan da txapeldun, Patxi Moreno bigarren eta Migel Aroztegi hirugarren. Estibaliz Apellaniz izan da lehenengo neska eta Sara Barandiaran bigarrena. Zorionak guztioi.

Infantil mailako Gipuzkoako Eskolarteko Banakako Xake Txapelketako amaiera sailkapena

Rk. H.Z. Izena FED Rtg Ptk.  TB1  TB2  TB3
1 3 TAFALL VILLANUEVA Ander 1458 4.5 8.0 14.5 14.0
2 2 MORENO ESTEBANEZ Patxi 1592 4.5 7.0 12.0 14.0
3 4 AROZTEGI TOLOSA Miguel 1454 3.5 7.5 12.5 9.0
4 11 ETXEBESTE RODRIGO Oier 0 3.0 8.5 15.0 10.0
5 10 CASADO YURRAMENDI Jon 0 3.0 8.5 13.5 9.0
6 12 GOENAGA URANGA Josue 0 3.0 8.0 12.0 7.0
7 5 ALMAGRO ARANGUREN Jon Ander 0 3.0 7.0 12.0 8.0
8 1 AROZTEGI TOLOSA Juan José 1595 2.5 9.0 15.5 10.0
9 6 APELLANIZ PEREZ Estibaliz 0 2.5 8.5 14.5 7.5
10 13 MATEOS MADINABEITIA Eneko 0 2.5 5.5 9.5 6.5
11 15 VICENTE DE VERA SEQUEA Iñaki 0 2.0 8.0 12.5 6.0
12 8 BARANDIARAN OLIVERAS Sara 0 2.0 7.5 11.0 7.0
13 14 SENOSIAIN SENOVILLA Luken 0 2.0 6.0 11.0 7.0
14 9 BARRIGA POZUETA Ibon 0 1.0 7.0 12.0 3.0
15 7 ARANBURU RODRIGUEZ Martín 0 1.0 7.0 9.5 2.0

Alebin mailan Ivan Iturraldek eta Josu Manterolak 4,5 punturekin berdindu badute ere, Ivan Iturralde izan da txapelduna, Josu Manterola bigarrena eta Pablo Zaporta, Grosen jokatzen duen Irundarra, hirugarrena. Maila honetako lehenengo neska Ainhoa Artola izan da, Susana Martinez bigarrena eta Miren Garmendia hirugarrena. Guztioi Zorionak!

Alebin mailako Gipuzkoako Eskolarteko Banakako Xake Txapelketako amaiera sailkapena

Rk. H.Z. Izena FED Rtg Ptk.  TB1  TB2  TB3
1 2 ITURRALDE ECHEVERRIA Ivan 1468 4.5 9.5 17.0 14.0
2 1 MANTEROLA UBILLOS Josu 1552 4.5 9.0 15.5 14.0
3 23 ZAPORTA GOÑI Pablo 0 4.0 6.5 12.5 14.0
4 17 NAVARRO ARISTEGUI Igor 0 4.0 6.5 11.0 10.0
5 5 ARZAK GATO Asier 0 3.0 9.5 15.5 9.0
6 16 MUJIKA LOPETEGI Eñaut 0 3.0 9.0 15.0 10.0
7 18 QUEMADA ZABALETA Ignacio 0 3.0 7.5 13.0 11.0
8 14 MARTINEZ ADARRAGA Inko 0 3.0 7.5 13.0 8.0
9 4 ARTOLA DEL RINCON Ainhoa 0 3.0 7.5 12.0 6.0
10 15 MARTINEZ EGURROLA Susana 0 3.0 7.0 12.0 10.0
11 21 UGARTEMENDIA MARIÑELARENA Aimar 0 3.0 6.0 10.5 10.0
12 13 LIZASOAIN ALUSTIZA Juan Martin 0 3.0 5.5 10.5 7.0
13 7 ETXANIZ MENDIETA Jokin 0 2.0 9.0 14.5 9.0
14 12 LASA BENGOA Harri 0 2.0 8.5 14.0 8.0
15 8 FERNANDEZ FERNANDEZ Alvaro 0 2.0 8.0 12.5 7.0
16 10 GARROTE Eneko 0 2.0 8.0 12.5 6.0
17 9 GARMENDIA EGUIZABAL Miren 0 2.0 7.0 11.5 3.0
18 6 BENGOA BELAUSTEGI Galder 0 1.0 9.0 13.5 4.0
19 3 APELLANIZ PEREZ Miriam 0 1.0 7.5 11.0 2.0
20 22 ZABALA CAIZA Mateo 0 1.0 5.0 9.5 4.0
21 24 ZUBELDIA ELDUAIEN Unai 0 1.0 5.0 8.5 3.0
22 11 LARREA APARICIO Hegoi 0 0.0 6.0 10.0 0.0

Txapelketan Goio Uriartek ateratako argazkiak:

Emaitzak, parekatzeak eta bestelako informazioa (ChessResults) lotura hauetan dituzue:

Jarraian Juan Cruz Iturraldek pasatako argazki gahiago (Mila esker):

 

Beraungo txapelketa: Patxi Moreno 1. eta Ander Tafall 3.

(leer en castellano)

Pasa den larunbatean, apirilaren 12an, Gaztetxoen Beraungo Xake Txapelketa burutu zen Errenterian, gure lagun ona den eta Gipuzkoako oinarrizko xakearen alde lanean darrain, Juan Manuel Riescoren zuzendaritzapean.

CIMG1115 (640x427)

Beraun Bera elkartearen egoitzan alebin eta infantil mailetako 16 gazte parte hartu zuten eta A Multzoan, Beraungo taldekoen onenen kontra jokatzeko, Gipuzkoako beste promesa batzuekin batera gure taldekide bi gonbidatu zituzten: Ander Tafall eta Patxi Moreno.

Partidak gogorrak izan ziren, parte hartzaileen jokabidea oso zuzena eta giroa ezin hobea.

7 txanden ondoren Patxi Morenok 6 puntu lortu zituen eta sailkapeneko lehen postua. Ez zuen partidarik galdu, Cecilia eta Anderrekin parra egin eta beste guztien kontra garaipena lortu zuelako. Ader Tafallek  5 puntu lortu zituen, Cecilia Pérezek eta  Josu Manterolak lortutako puntu berdinak, baina berdinketa hauste sistemagatik txapelketako hirugarren postuan amaitu zuen.

Antolatzaile, irabazle eta parte hartzaile guztiei zorionak ematen diegu!

Argazkiak: Juan Manuel Riesco

Sailkapen nagusia ondorengoa izan zen:

A – TALDEA

1. Patxi Moreno 6 puntu
2. Cecilia Pérez 5 puntu  (14,5)
3. Ander Tafall   5 puntu  (12,5)
4. Josu Manterola 5 puntu  (12)
5. Urtzi Urdanpilleta  3 puntu
6. Eneko Mateos  2 puntu
7. Estibaliz Apellinaiz  1 puntu
8. Mario Martin  1 puntu
_______
_______
B –  TALDEA
1. Ander Almagro  6 puntu
2. Iker Esteban  5,5 puntu
3. Telmo Zabala   5 puntu
4. Arkaitz Labandibar 4,5 puntu
5. Anartz kalegain 3 puntu
6. Ainhoa Artola  1,5 puntu
7. Miriam Apellinaiz  1,5 puntu
8. Iban Gomez  1 puntu