Gipuzkoako blitz txapelketa taldeka 2016
Atzo arratsaldean, Donostiako Gros Xake Taldearen egoitzan, Eli Argandoñaren zuzendaritzapean, Cesar Montolío epaile nagusia zela, Gipuzkoako Taldekako Blitz Txapelketa burutu zen. Bertara klubaren talde bat hurbildu zen: FJ Torres, Ander Tafall, Patxi Moreno, Goio Uriarte eta Asier Cuesta.
Txapelketan 12 taldek parte hartu zuten. Partidak lau tauletara jokatu ziren. Blitz erritmoan (bosna minutu partidako). Bira bateko ligaren ondoren, Errenteriako Fomento Culturalak txapelketa lortu zuen, Juan Benito, Javier Dominguez, Mikel Alvarado eta Iñigo Galarza jokalariekin. Bigarren Gros A izan zen, Alejandreo Franco, Iñigo Argandoña, Jose Luis Muñoz eta Ivan Iturralderekin. Gure taldeak lan txukuna burutu zuen eta 6. postua lortu zuen.
Antolatzaileek ordenagailuarekin izandako arazoa konpondu eta gero, amaiera sailkapena ematen dizuegu.
Rk. | Taldea | Des 1 | Des 2 | Des 3 |
1 | Fomento | 37,0 | 21 | 714,5 |
2 | Gros A | 34,0 | 18 | 627,0 |
3 | Easo | 30,0 | 15 | 518,3 |
4 | C. Iriondo-Zarautz | 29,5 | 15 | 526,3 |
5 | Billabona A | 28,5 | 16 | 528,0 |
6 | Hondarribia-Marlaxka | 24,5 | 11 | 398,3 |
7 | Fortuna | 23,0 | 13 | 409,5 |
8 | Anaitasuna-Kakute | 20,0 | 7 | 297,3 |
9 | Gros B | 18,0 | 8 | 233,8 |
10 | Gros C | 9,0 | 3 | 151,3 |
11 | Gros D | 6,0 | 2 | 79,5 |
12 | Billabona B | 4,5 | 3 | 34,5 |
Azalpena:
Des1: Partida guztietan lortutako puntuak (game-points)
Des2: Match bakoitzeko puntuak (2 garaipenentzako, 1 parrentzako, 0 porrotentzako)
Des3: FIDE-Sonneborn-Berger-Tie-Break
ChessResults lotura: hemen
Gipuzkoako blitz txapelketa Banaka 2016

Pasa den astean, 2016ko urriaren 1ean, arratsaldean, Ibarran, Iñigo Muxikaren zuzendaritzapean, eta gure taldeko Enrike Oiarzabal arbitro nagusi izan zela, Gipuzkoako Banakako Blitz Txapelketa burutu zen, bertan gure klubaren jokalaririk ez genuen izan. Txapelketa bi fasetan burutu zen, lehenengoan bertaratutako 32 jokalariek zortzinako taldeetan sailkatze txapelketa jokatu zuten eta ondoren, talde bakoitzetik sailkatutakoak finala jokatu zuten. Lehia gogorraren ondoren, podiuma ondorengoa izan zen:
Rk. | H.Z. | Izena | Elo | Ptk. | Des 1 | Des 2 | Des 3 | |
1 | 6 | Gonzalez Blanco Aitor | 2044 | 6,0 | 0,0 | 6 | 16,50 | |
2 | 1 | Agirretxe San Sebastian Jesus | 2132 | 5,5 | 0,0 | 5 | 17,25 | |
3 | 7 | FM | Ros Eskisabel Jose Ramon | 2091 | 5,0 | 0,0 | 5 | 11,50 |
Informazio osoa (Chessresults): FF 01-08, FF 09-16, FG A, FG B, FG C, FG D
Inigo Muxikak egindako argazki batzuk: