Artxiboa laburpen hitzeka: aktiboa

IV. Hondarribiko Gaztelua Xake Aktibo Txapelketaren antolaketan hasi gara

(leer en castellano)

Hondarribia-Marlaxka Xake Klubak datorren abuztuaren 31n Hondarribiko Jai Nagusietako ekintzen barruan burutuko dugun “Hondarribiko Gaztelua” IV. Xake Aktibo Txapelketaren antolaketa lanetan hasi da.

Aurrerago informazio gehiago eskainiko dizuegu.

img_0101-640x427Emaitzak: 2011, 2012, 2013 eta argazkiak 2012, 2013

Gure ekimena aurrera eramateko  Hondarribiko Udaleren, Hondarribiko Paradorearen, Gipuzkoako Xake Federakuntzaren eta Amaiur altzaria dendaren, Hondar Jatetzearen, Hiruzta Txakolindegiaren eta Txantxangorri taberna jatetxearen ezin eskertuzko kolaborazioa izango dugu. Guztioi emandako laguntzagatik eskerrak ematen diegu.
Mila Esker!
______________
Ekitaldiaren babesle izan nahi baduzu gurekin harremanetan jarri ondorengo posta elektronikoan:
xakehondarribiamarlaxka@gmail.com
______________
Advertisements

2013ko abenduaren 26an Soziala jokatuko da

Gure taldeak ordezkariak izango ditu Gipuzkoako Xake Federazioak 2013 denboraldia ixten duten txapelketa probintzialetan. Daniel Garmendiak eta Ibai Dorronsorok Gipuzkoako Jubenilen txapelketa jokatuko dute eta Gipuzkoako Beteranoetan Andoni Orube izango dugu, duela bi urte lortutako txapela errepikatu nahian. Txapelketa urteko azken astean burutuko da: 23an, 26an, 27an, 28an  eta 30ean, Gros Xake Taldeak Donostian duen egoitzan.

Zorte on!                                                                                  (leer en castellano)

KASINO ZAHARRA II. TXAPELKETA SOZIALA

Bitartean klubean partida azkarretako “aktibo” soziala egitea adostu da eta datorren 26an, 17:00etatik aurrera, Iker Arriren zuzendaritzapean, jokalarien arabera, 4-5 txandetako txapelketa jokatuko da, jokalari bakoitzak partidako 20 minutuko erritmoan.

torneo-social

Apuntatzeko azken eguna 2013ko abenduaren 25, asteazkena, izango da.

Izena emateko Iker Arriri posta elektroniko bat bidali: iker.arri@hotmail.com

III. Hondarribiko Gaztelua Xake Aktibo Txapelketaren antolaketan hasi gara

(leer en castellano)

Hondarribia-Marlaxka Xake Klubak datorren irailaren 1ean Hondarribiko Jai Nagusietako ekintzen barruan burutuko dugun “Hondarribiko Gaztelua” III. Xake Aktibo Txapelketaren antolaketa lanetan hasi da.

Aurrerago informazio gehiago eskainiko dizuegu.

Emaitzak: 2011, 2012 eta argazkiak.

Gure ekimena aurrera eramateko  Hondarribiko Udaleren, Hondarribiko Paradorearen, Gipuzkoako Xake Federakuntzaren eta Amaiur altzaria dendaren ezin eskertuzko kolaborazioa izango dugu. Guztioi emandako laguntzagatik eskerrak ematen diegu.
Mila Esker!
______________
Ekitaldiaren babesle izan nahi baduzu gurekin harremanetan jarri ondorengo posta elektronikoan:
xakehondarribiamarlaxka@gmail.com
______________