Artxiboa laburpen hitzeka: alba estomba

Xake anitz eta giro aparta Emakumezko Donostia Hiria IV. Xake Txapelketan

(leer en castellano)

Gaur goizean, azaroak 4, Donostiako okendo kalea 9n dagoen “Donostiako Emakumeen Etxean”, gure lagun eta taldekide ohia den Julia Gallegok antolatuta, Emakumezkoen Donostia Hiria Xake Txapelketaren hirugarren edizioa burutu da,  Iñigo Galarza arbitro izan dela.  Bertan, gure Xake Eskolako Alba Estomba parte hartu du. Beste partaideekin oso goiz polita igaro du.

Bertaratutako jokalariek, 7 urtetik 82 urte bitarteko 18 emakume, oso giro apartan, partidako 10 minutuko erritmoan, 7 txandetako suitzar sisteman lahiatu dira, goizeko 10:00etatik 14:00etara. Ondoren sari banaketa izan da eta bertara, Gipuzkoako eta Euskal Herriko Federazioetako bi presidenteak hurbildu dira: Fernando Markina eta Miguel Angel Muela.

Emakumezko Donostia Hiria IV. Xake Txapelketako Saikapena:

Rk. H.Z. Izena Ptk. D1 D2 D3
1 17 Tornay Belategi Haizea 7 20 27 28
2 3 Apellaniz Perez Estibaliz 6 18,5 19,5 25
3 16 Solana Sancho Teresa 5 17,5 16 21
4 18 Vicedo Rubio Pino 4,5 20 15,25 20,5
5 11 Ibarra Whittecar Siena 4 19,5 14 17
6 10 Goenaga Uranga Judith 4 16,5 11 14
7 4 Artola del Rincon Ainhoa 3,5 23,5 14,75 19,5
8 14 Sarria Ferraras Marisa 3,5 18 11,75 14,5
9 13 Perez Junquera Agurtzane 3,5 16 7,75 13,5
10 2 Aguirre Kaufmann Elisabeth 3,5 15,5 8,75 12,5
11 1 Aguado Olano Marina 3,5 15 5,75 11,5
12 9 Garcia Fernandez Sara 3 18,5 8 12
13 6 Eguizurain Goenaga Mertxe 3 16,5 7 10
14 5 Correa Cruz Cristina 3 13 6 10
15 7 Estomba Garcia Alba 2 15 2 8
16 15 Segura Pelon Asun 2 14 2 9
17 12 Larranaga Pilar 1 14 1 2
18 8 Galilea Olalla Begona 1 13,5 3 4

 

 

Advertisements

Gure taldekideen lan txukuna Gaztedi – Kutxabank Fundazioa Txapelketako Handien Gros zonalean. Ostiralean Hondarribiko Saindua Gaztelekuan Txikien Zonala burutuko da

(leer en castellano)

Carlos Pascual, Niki Aparicio, Jokin Etxaniz, Hodei Guerrero eta Alba Estomba

Gaur goizean gure xake eskolako lau jokalariez osatutako taldeak Gaztedi -Kutxabank fundazioa- txapelketako Gros zonalean  parte hartu du Handien mailan eta gure jokalariek txukun aritu dira eta bosgarren postua lortu dute.  Taldeko partaideak ondorengoak izan dira:

  • Jokin Etxaniz
  • Hodei Guerrero
  • Nicolas Aparicio
  • Alba Estomba

Txapelketa hau datorren ekainaren 17an Azkoitian ospatuko den GAZTEDI TXAPELKETA – KUTXABANK FUND.  – AZKOITIA 2017, finala jokatzera sailkatzeko balio du. Gaurko emaitzak hauexek izan dira:

Jarraian gaur botilero lanak bete dituen Juan Antonio Guerrerok, Hodeiren aitaren argazkiak:

GAZTEDI TXAPELKETA TXIKIAK BIDASOALDEKO ZONALA

Azkenik, gogoratu, datorren ostiralean, maiatzak 25, Bidasoaldeko Txikien zonala antolatuko dugula, Hondarribiko Udalaren Gazteria Sailaren laguntzaz, Saindua Gaztelekuan, 17:30tik 20:30era bitarte.  Bertan lau lagunez osatutako taldeak lehian arituko dira, partidako 10’+5’ jokaldiko erritmoan.

GAZTEDI TXAPELKETA – KUTXABANK

Oinarriak    /    Izenematea

Xake anitz eta giro aparta Emakumezko Donostia Hiria III. Xake Txapelketan

(leer en castellano)

Gaur goizean, azaroak 5, Donostiako okendo kalea 9n dagoen “Donostiako Emakumeen Etxean”, gure lagun eta taldekide ohia den Julia Gallegok antolatuta, Emakumezkoen Donostia Hiria Xake Txapelketaren hirugarren edizioa burutu da,  Iñigo Galarza arbitro izan dela.  Bertan, Klubeko jokalaria den Julia Urrozek eta gure Xake Eskolako Alba Estomba eta Amets Zuazu parte hartu dutela. Hirurak oso goiz polita igaro dutela esan digute.

Bidasoaldeko ordezkariak: Amets Zuazu, Alba Estomba, Julia Urroz eta txapelketako zuzendaria, Julia Gallego

Bertaratutako jokalariek, 11 urtetik 82 urte bitarteko 22 emakume, oso giro apartan, partidako 10 minutuko erritmoan, 7 txandetako suitzar sisteman lahiatu dira, goizeko 10:00etatik 14:00etara. Ondoren sari banaketa izan da eta bertara, Gipuzkoako eta Euskal Herriko Federazioetako bi presidenteak hurbildu dira: Fernando Markina eta Miguel Angel Muela.

Bertaratutako jokalri guztiak, Julia Gallego Txapelketako Zuzendariarekin eta Iñigo Galarza txapelketako arbitroarekin
Emakumezko Donostia Hiria I. Xake Txapelketako podiuma:

  • Irabazlea, partida guztiak irabazita, Leire Dorregaray Iparragirre izan da, Burlatako Mikel Gurea Klubekoa.
  • Bigarrena, 6 puntukin, Haizea Tornay Belategi, Arrasate-Arlutz klubekoa.
  • Hirugarrena, 5 puntukin, Adriana Iribas Garayoa, Iruñako Oberena klubekoa; baita 5 puntukin ere.

Jarraian emaitzen taula:

Gure taldekideek oso ondo pasatzeaz gain oso lan txukuna egin dute. Horrela Julia Urrozek, 4 puntu egin eta gero, 10. postua lortu du. Gure beste bi kideek, 2 puntu egin dituzte, eta desenpate sistemaren baitan, Alba Estombak 18. postua lortu du eta Amets Zuazuk 20. postua lortu du. Zorionak Hiruoi!!!

Postari amaiera emateko, jarraian, antolatzaileek eta gure txapeldunen gurasoek pasatako argazkiak ikusgai: