Artxiboa laburpen hitzeka: alde zahaara

Xakea 2013ko Hondarribiko Erdiaroko Azokan!

Aurtengo ekainaren 8 eta 9an Erdiaroko Azoka ospatuko da Hondarribian eta urtero bezala taldeak aldibereko partidak antolatuko ditu goiz eta arratsaldez.

(leer en castellano)

Erdi Aroko azoka 2013

Hondarribiko Udaleko Turismo Sailak antolaturiko ekimen hau herriko Alde Zaharrean burutuko da, eta gure taldeko ordezkariak Parrokiaren alboan kokatuko dira (eguraldi txarra egiten badu Udaletxeko arkupetara joango gara).

Partidak larunbat eta igandean izango dira, goizeko 12:00etatik 14:0etara eta  arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara. Urtero bezala, ordutegi hau beteko dugu eta  bertaratutako jendearen arabera handituko dugu.  Bertaratzeko gonbitea luzatzen dizuegu.

Anima zaitezte!

2013ko Erdiaroko Azokako ekintzei buruzko Informazioa: Triptikoa PDFn

2012ko ekitaldiaren post-a eta argazkiak: hemen