Artxiboa laburpen hitzeka: aldibereko partidak

Mendelu auzoko jaietan xake erakustaldia

(leer en castellano)

Beste urte batez Hondarribiko Mendelu Auzoko Jaiak burutu dira eta gure klubak xake erakustaldi batekin parte hartu du.

Pasa den igandean, 2015eko maiatzaren 17an, goizean, gure elkarteko Ander Tafall eta Patxi Moreno gazteak, azken Gipuzkoako Infantil txapelketan 1. eta 2. postua lortu dutenak, bertaratu ziren guztien kontra xakean aritu ziren.

(Argazkiak eta bideoa: asier Cuesta)

IMG-20150514-WA0004

Antolatzaileen esanetan “dena oso ondo joan da, etorritako jokalari gazteak makina batzuk dira eta egon den eguraldi kaxkarrerako jendearen parte hartzea txukuna izan da”.

Mendelu auzoko jaietako aldibereko xake partiden argazkiak

(leer en castellano)

Beste urte batez Hondarribiko Mendelu Auzoko Jaieak burutu dira eta gure klubak aldibereko partidetako erakustaldi batekin parte hartu du.

Pasa den igandean, 2014ko maiatzaren 11n, goizean, gure elkarteko Patxi Moreno eta Ander Tafall gazteak, azken Gipuzkoako Alebin txapelketan 2. eta 3. postua lortu dutenak, bertaratu ziren guztien kontra xakean aritu ziren.

Antolatzaileen esanetan “dena oso ondo joan zen, etorritako jokalari gazteak makina batzuk dira eta jendearen parte hartzea handia izan da”.

Gogoan izan, datorren larunbatean, maiatzaren 17an, Irungo Santiago Pilotalekuan, arratsaldeko 16:00etatik aurrera, Bidasoaldeko Xake Errepublikazale txapelketa –  “Ricardo Sánchez Urolategi” oroigarria – jokatuko dela.

Ajedrez

Informazioa eta Egitaraua

Maiatzaren 11n, igandean, aldibereko xake partidak Mendeluko jaietan

(leer en castellano)

20131219_190907 (385x640)Hondarribiko Mendelu Auzoko Jaietako egitarau zabalean, gure elkarteak berriro ere lagunduko du, eta hurrengo igandean, 2014ko Maiatzaren 11an, 12:00etatik 13:00 bitarte gure elkarteko Ander Tafall gazteak, azken Gipuzkoako Alebin txapelketan 3. postua lortu duenak, gure taldeko jokalaria ere den Mikel Tafall bere aitaren laguntzaz, Eguzki eraikinaren inguruan jarritako mahaietan aldibereko xake partidak jokatuko dituzte, bertara hurbiltzen direnen aurka.  

Anima zaitez!