Artxiboa laburpen hitzeka: aldibereko

Egun gutxi barru, Xakea 2014ko Hondarribiko Erdiaroko Azokan!

(leer en castellano)

Aurtengo ekainaren 14an eta 15ean Erdi Aroko Azokaren beste edizio berri bat ospatuko da Hondarribian eta urtero bezala gure klubak aldibereko partidak antolatuko ditu goiz eta arratsaldez.

erdiaroko azoka

Hondarribiko Udaleko Turismo Sailak antolaturiko ekimen hau herriko Alde Zaharrean burutuko da, eta gure taldeko ordezkariak, ohitura jarraituz, azken momentuko aldaketarik ez badago, Parrokiaren alboan kokatuko dira (eguraldi txarra egiten badu Udaletxeko arkupetara joango dira).

Partidak larunbatean eta igandean izango dira, goizeko 12:00etatik 14:0etara eta arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara. Urtero bezala, ordutegi hau beteko dugu eta bertaratutako jendearen arabera handituko dugu. Bertaratzeko gonbitea luzatzen dizuegu.

Anima zaitezte!

___________________

2013ko ekitaldiaren posta eta argazkiak: hemen

2012ko ekitaldiaren posta eta argazkiak: hemen