Artxiboa laburpen hitzeka: aldizkaria

David Lladak poster tamainako zure xake jokari gustukoenaren argazkia zozketatuko du

(leer en castellano)

David Llada
David Llada

Gure lagun David Lladak, Donostian bizi den xake argazkilari entzutetsuak, poster tamainako irabazlearen xake jokalari gustukoenaren argazkia zozketatuko du.

Zozketan parte hartzeko:

1) Peon de Rey, aldizkariaren azken zenbakia lortu ezazu:  #122

PDR-122_Página_0012) Aldizkariko azalarekin edota Davidi egindako elkarrizketarekin agertzen zaren zure argazki bat egin.

3) Zure facebookeko horman argazkia jarri eta bertan Daviden ondorengo orrialdearen erreferentzia egin ezazu: David Llada – Chess & Photography.

GARRANTZITSUA: Daviden orrialde horri “GUSTOKO DUT” eman behar zaio lehenik eta zure posta publikoa dela baieztatu, ez “zure lagunentzako soilik”. Testuan ondorengo aipamena jarri behar duzu:  @ David Llada – Chess & Photography. Bestela ez du zure argazkiaren berri izango eta ezingo du ikusi eta parte hartzen duzula jakin.

4) Parte hartzaile bakoitzari zenbaki bat emango dio.

Ekainaren 15ean zozketa egingo du. Erabiliko duen metodoa erabakitzeke du, zenbat parte hartzen duten ikusi arte ez baitu erabakiko.

Klubetik dagoeneko batzuk izena eman dugu

ZORTE ON!

Advertisements

Gure eskualdeko xakearen egoera (1980)

(leer en castellano)

bidasoal aldizkaria 1980ko irailaren 6a

Gure elkarteko lagun handia den Matías Guilló-k  1980ko iraileko Hondarribiko jaiei buruzko aldizkaria pdf formatuan pasa digu.

“Hondarribiko Jaiak 1980″ Bidasoa aldizkaria PDFn

Aldizkari horretan garaiko argazkiez gain, urte horretako Jai Nagusien inguruko informazio interesagarri anitz duzue ikusgai. Besteak beste, 44. orrialdean, duela 30 urte gure eskualdean xakearen egoera azaltzen zuen gure lagun eta La Salleko jokalaria izandako Pedro Mª Pastor Pons-en idatzia ere duzue.

xakeabidasoaldean 1980Post honen bidez gure eskualdeko xakearen historiaren inguruko argazki, dokumentu, istorio eta beste duzuenei gurra bidaltzeko gonbitea egiten dizuegu.

Eta bide batez, Matiasi eskerrak ematen diogu eta Pedrori besarkada bat bidaltzen diogu, aspaldian Bidasoaldetik kanpora bizi baita.

Gozatu!