1980-2020. 40 urtez Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!
#NiEtxeanGelditukoNaiz
Hondarribia Marlaxka gure klubaren laguntzarekin, atzo Martintxo Xake Klubeko gure lagunek antolatutako “1ER OPEN ESCOLAR” txapelketak izan zuen arrakasta ikusita, aste honetan ere errepikatu nahi dugu. Apirilaren 26an izango da, datorren igandean, goizez. Txapelketaren dinamika ezagutzen duzuenez berriro ere harrera bera izatea espero dugu. Berriro ere zuen zain egongo gara.
Berriro ere txapelketa handia egingo al dugu?
Zuen esku dago!
II OPEN ESCOLAR (SUB10, SUB12, SUB14)
Pasahitza: xakea
Konfinamendua dirauen bitartean gure klubak ekintzak abian jarriko ditugu, xakean aritu nahi duten zaletu guztiontzat irekiak. Bertan parte hartu ahal izateko pausoak ondorengoa dituzue:
1) http://www.lichess.org-n izena eman
2) “Marlaxka-xake” (https://lichess.org/team/marlaxka-xake) klubera gehitzea
3) Abian jarriko ditugun txapelketetan, izen ematea.
4) Disfrutatzea eta egunerokotasunetik deskonektatzea.
Gure eskolako klaseetako edo gure ekintzen informazio osagarria behar baduzue, idatzi gure posta elektronikora: xakehondarribiamarlaxka@gmail.com
Animatu!