Artxiboa laburpen hitzeka: alfil xake elkartea

XLIX. Loinazko San Martin Nazioarteko Xake-Txapelketan Fomento Cultural txapeldun. Gure taldeak 4. postua lortu du

(leer en castellano)

Gaur, ekainaren 2a, igandea, goizeko 10:00etatik aurrera jokatu da Germnikako Arbolako Pilotalekuan Beasaingo Jaietako Loinatz Jaietako Loinazko San Martin Nazioarteko Xake-Txapelketaren 49. edizioa Beasaingo Alfil Xake Elkarteak antolatuta.

Alfil elkarteko bazkideak txpelketa aurretik jokalekua txapelketaren kartelarekin apaintzen

 

Euskal Herri guztiko 9 talde ezberdinen parte hartzearekin, elkartetik 4 jokalari joan dira. Patxi Moreno, Goio Uriarte, Ander Tafall eta Ramon Nogues. Gure taldeak oso lan txukuna egin du eta amaieran merituzko 4. postua lortu du.

Ramon, Ander, Patxi eta Goio garaikurrarekin

 

Goiz osoan zehar, 5 minutuko partida azkarrak jokatu dituzte bertaratutako lau jokalariez osatutako taldeak eta lehia estuan aritu ondoren, txapelketa amaieran sailkapena ondorengoa izan da:

Txapelketa ondoren Alfil elkartera joan dira adiskidetasun bazkarira eta bertan bazkari animatuaren ondoren sari banaketa izan dute.   Aitor Aldasoro Beasaingo Alkatea, Leire Artola Kultura zinegotzia eta eta Gipuzkoako Xake Federazioako presidentea den Fernando Markina izan dira bazkarian eta ondoren, Alfileko ordezkariekin batera sariak eman dituzte.

Alfil Xake Elkarteko ordezkariak (Josu Astigarraga, Asier Lakunza eta Jokin Fernandez) Aitor Aldasoro Beasaingo Alkateaekin, Leire Artola Kultura zinegotziarekin eta eta Gipuzkoako Xake Federazioko presidentea den Fernando Markinarekin

 

Jarraian gaur Beasainen izandako egun ederreko argazki erreportaje zabala:

Gure jokalariek txapelketan eta bazkarian primeran pasa dutela esan digute. Alfil Xake Elkarteko lagunei egindako lan txukunagatik zorionak!

Advertisements

Gipuzkoako Taldekako Blitz txapeketa 2018: Fomento Txapeldun. Hondarribia Marlaxka hirugarren.

(leer en castellano)

Manu, Patxi, Ramon eta Asier txapelketako epaile nagusia izan den César Montolíoren eskutik saria jasotzen (Argazkia Villabona X.J.T.)

Gaur arratsaldean Villabona Xake Joku Elkarteak antolatua Villabonako Aljibean Gipuzkoako Taldekako Blitz Txapelketa burutu da eta bertan klubeko ordezkari Patxi Moreno, Manu Mayo, Ramon Nogues eta Asier Cuesta jokalariez osatutako taldea izan da. Gure taldekideek lan txukuna egin dute eta azkenean hirugarren postuan geratu dira, bigarrena izan den Beasaingo Alfil taldearen puntu berdinarekin. Txapelketa beste behin Errenteriako Fomento Culturalak eraman du. Zorionak!

Azken Sailkapena

Fomento Cultural: M. Alvarado, J.R. Ros, J.L. Alfaro J. Domínguez eta César Montolío txapelketako árbitro nagusia (Argazkia Villabona X.J.T.)

Rk. H.Z. Taldea Partidak + = D1 D2 D3
1 6 Fomento Cultural 9 8 1 0 32,5 17 134,5
2 2 Alfil 9 6 2 1 26,0 14 97,3
3 5 Hondarribia-Marlaxka 9 5 3 1 26,0 13 91,5
4 3 Gros A 9 5 2 2 22,5 12 79,0
5 10 Billabona A 9 6 0 3 22,0 12 77,0
6 7 Zarautz 9 4 1 4 20,0 9 45,8
7 9 Easo 9 3 1 5 15,5 7 25,5
8 1 Billabona B 9 0 2 7 6,0 2 4,8
9 4 Xaputarrak 9 0 2 7 5,5 2 5,0
10 8 GrosB 9 0 2 7 4,0 2 5,8

Lotura interesgarriak:
  • Villabona xake elkartea: hemen
  • Txapelketako emaitzak (ChessResults):hemen 
  • Antolaketak egindako argazkiak: hemen.

2015eko Gipuzkoako Taldekako Blitz Txapelketa: bigarren postua lortu dugu Easo Txapeldunaren atzetik

(leer en castellano)

Gaur arratsaldean, Ibarran, Iñigo Muxikaren zuzendaritzapean, Gipuzkoako Taldekako Blitz Txapelketa burutu da. Bertan gure klubaren ordezkaritzarekin, FJ Torres, Ramon Nogues, Ander Tafall eta Patxi Moreno, jokalariekin batera, beste sei taldek parte hartu dute.20151128_192918 (420x252)

Hondarribia-Marlaxka: Ander Tafall, FJ Torres, Ramon Nogues eta Patxi Moreno

Blitz erritmoan (bosna minutu partidako), bira bikoitzako ligaren ondoren, Donostiako Easo Xake Taldeak, txapelketa lortu du, FM Elvis Hernández, Carlos Lacunza, Andoni Segovia eta Aritz Abalia jokalariekin.

12325309_1004241419638668_561938752_n
2015eko Gipuzkoako blitz Txapelduna Easo Xake Taldea: Elvis, Andoni, Carlos eta Aritz, Iñigo Muxika txapelketako zuzendariarekin (Argazkia: J.C. Iturralde)

Gure taldeak, Hondarribia-Marlaxka Xake Klubak, pasa den urtean lortutako postua berdindu du eta aurten ere bigarren postuan amaitu du txapelketa.

12319450_1004141519648658_968674235_n
Patxi Ander, Ramon eta FJ, Iñigoren eskutik saria jaso ondoren (Argazkia: J.C. Iturralde)

Hirugarren postua Donostiako Gros Xake Taldearentzako izan da, bertan Carlos Berdote, Joselu Muñoz, Ivan Iturralde, Josu Manterola eta Cecilia Pérez aritu direlarik.

12285613_1004241406305336_831531232_n
Gros Xake taldeko Carlos, Ivan, Cecilia eta Joselu Iñigorekin (Argazkia: J.C. Iturralde)

2014ko txapeldun izandako Beasaingo Alfil Xake Elkarteak laugarren postua lortu du.

Saikapena:

Rk. H.Z. Izena Partida   +   =   –  Des 1  Des 2  Des 3
1 1 Easo 12 11 1 0 44,5 881,5 23
2 2 Hondarribia-Marlaxka 12 8 2 2 33,0 536,3 18
3 3 Gros Xake Taldea (Sub16) 12 6 3 3 30,5 493,0 15
4 6 Alfil X.E. 12 6 3 3 29,0 467,0 15
5 5 Idiazabal 12 4 1 7 22,0 255,8 9
6 4 Chessberri X.K. 12 0 2 10 5,0 45,0 2
7 7 San Roke Xake Taldea 12 0 2 10 4,0 20,0 2

Jarraian J.M. Sierrak egindako sari banaketaren bideoa:

Argazki gehiago: Hondarribia-Marlaxka eta J.C. Iturralde

Iñigo Muxikak pasatako bi argazki eta dokumentazioarekin Post hau eguneratzen dugu:

_DSC0004 (420x283)
Hondarribia-Marlaxka (argazkia: Iñigo Muxika)

Txapelketako txostenera lotura (PDF): hemen

Txapelketako informazioa ChessResultsera lotura: hemen

_DSC0015 (420x283)
Joko aretoaren ikuspegia (argazkia: Iñigo Muxika)