Artxiboa laburpen hitzeka: Altza

Mariano Oterok Altzan Txapelketa bat irabazi du

(leer en español)

Pasa den asteartean, irailaren 18an, Gipuzkoako Erretiratu eta Pentsiodunen Elkarteak urtero antolatzen dituen txapelketetako finalak Altzan burutu ziren.

Mariano Otero Kasino Zaharreko atarian irabazitako garaikurrarekin.

Xakean Mariano Otero, gure elkarteko kidea,  Kasino Zaharreko ordezkaria izan zen eta txapelketa irabazi zuen Juan Bautista Aranzabe, Tolosaldeko ordezkaria finalean garaitu eta gero.

Mariano Oterori lortutako garaipenagatik zorionak ematen dizkiogu eta, baita finalean aritutako Juan Bautista Aranzaberi ere, Gipuzkoako Xake Federakuntzako Presidente izan zen garaietatik gure elkarteko azpaldiko laguna baita. Besarkada handi bana bioi!

This slideshow requires JavaScript.

Advertisements