Artxiboa laburpen hitzeka: amara berri

Gipuzkoako eskolarteko txapelketa banaka: Patxi Moreno (Toki Alai) infantiletan txapeldun eta alebinetan Iker Martinez (Amara Berri) txapeldun. Gure taldekideen lan txukuna. Ander Tafall 3en izan da Infantilean eta alebinetan Pablo Zaporta 6. eta Jon Gomez 11.a postua.

(leer en castellano)

IMG-20160423-WA0012 (236x420)
Gure taldeko jokalariak Gipuzkoako Banakako Eskolarteko Txapelketan: Pablo Zaporta, Jon Gomez, Patxi Moreno eta Ander Tafall

Gaur, apirilaren 23an, goizez, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzaz, Gipuzkoako Xake Federakuntzak antolatuta, Donostiako Gros Xake Taldeak Karmelo Balda Pilotalekuan duen egoitzan burutu dira, Iñigo Argandoñak arbitro lanak egin ditu Cecilia Perez lagun izan duela, Gipuzkoako Eskolarteko Xake Txapelketaren finalak alebin eta infantil mailatan.

Iñigo Argandoña eta Cecilia Perez
Iñigo Argandoña eta Cecilia Perez

Infantilean gure jokalariek txapelketan lehennengo postuetan ibili dira hasieratik eta azkenean 5 partidetan 4,5 puntu egin ondoren, Patxi Morenok txapela lortu du. Gure beste ordezkariak, Ander Tafallek 3,5 punturekin 3. postua lortu du, 2. postua lortu duen Josu Manterolaren puntu berdinekin, baina desenpate okerragoa izan duelako. Estibaliz Apellaniz nesketan lehena geratu da, txapelketan 2,5 puntu lortu ondoren eta sailkapen nagusian 6. postua lortuz.

Ander Tafall (3), Patxi Moreno (1) eta Josu Manterola (2)
Ander Tafall (3), Patxi Moreno (1) eta Josu Manterola (2)

Infantileko sailkapena:

IMG-20160423-WA0069 - copia

Alebinean gure teldekideek lan txukuna egin dute. Pablo Zaportak 3,5 puntu egin ditu eta sailkapenean 6. postua lortu du, 3. postua lortu duenaren puntu berdinekin. Jon Gomez, bere aldetik 2,5 puntu egin ondoren, merituzko 11. postua lortu du, bere lehengo txapelketa ofizialean . Alebineko txapelketa Iker Martinezentzat izan da, 5 partidetan 4,5 puntu egin odoren, Unax Gillenea bigarren, 4 punturekin eta Inko Martinez, 3,5 punturekin. Miriam Apellanizek, nesketan lehenego postua lortu du, txapelketan 2 puntu egin eta gero, sailkapenean 13. postua lortuz.

DSC_0577 (420x236)
Alebinetako podiuma: Inko Martinez (2), Iker Martinez (1) eta Unax Gillenea (2)

Alebineko sailkapena:

IMG-20160423-WA0065 - copia

Txapelketako giroa ederra izan da eta parte hartzaileen portaera primerakoa,

GUZTIEI ZORIONAK!

Txapelketan Goio Uriartek ateratako argazkiak:

Lotura interesgarriak:

Gros Xake Taldea: hemen

Gipuzkoako Xake Federazioa: hemen