Artxiboa laburpen hitzeka: anaitasun

Azken txanda. Bi garaipen eta bi porrot. Gipuzkoako urrezko mailako txapelketaordetza lortu da

(leer en castellano)

Gaur azken jardunaldia jokatu da: Gipuzkoako taldekako gorengoen eta lehen mailako hamaikagarren jardunaldia eta play offetako laugarrena. Preferenteko taldeak etxean iparraldeko Baionako taldearen aurka garaipena lortu du 3’5-0,5eko emaitzarekin. Lehenengo mailako taldekoek etxean liga irabazi duen Billabona A-ren aurka 1-3  galdu dute. Hondarribia-Marlaxka C taldeak Billabonan galdu egin du 2.5-1,5 hango C taldearen kontra. Gure hirugarren mailako ordezkariak igoera play offean Tolosan 1-3 garaitu du Tolosa-Ibarra B taldea.

Horrela, gure lehen taldeak, preferentean jokatu duenak,  Gipuzkoako urrezko mailan bigarren postua lortu du, merezimenduz liga irabazi duen Urnietaren atzetik, azken honek Euskadiko Ligarako igoera irabazi du, zorionak!. Lehenengo mailako gure taldeak lan txukuna burutu eta gero bosgarren postua lortu du. maila honetan Billabona izan da txapeldun. Bigarren maila mantentze play offeko gure C taldeak bigarren postuan bukatu du, agerian utziz ligako azken jardunaldietan izandako zorte txarrarengatik igoera play offerako sailkatu ez zela.  Gazte eta beteranoz osatutako hirugarren mailako taldeak igoera play offean lan polita egin du, gure harrobiaren egoera osasuntsua nabarmenduz,  eta merituzko laugarren postuan bukatu du txapelketa.

11. JARDUNALDIA (2013/04/13)

Maila: Gorengoena. Txanda 11/11. Tokia: Hondarribia

Taula Hondarribia-Marlaxka A
Emai. ½ Baiona ‘A’
1 Manu Mayo T 1–0 B  Alain Darrigues
2 Francisco  Javier Torres B 1–0 T  Bernard Daubas
3 Antonio Cruz-Lopez T 1–0 B  Jean Paul Tholey
4 Daniel Garmendia B ½–½ T  Jean Philippe Galhaud

________

Maila: Lehenengoa. Txanda 11/11. Tokia: Hondarribia

Taula Hondarribia-Marlaxka  ‘B’ 1 Emai. 3 Billabona’A’
1 Ramon Nogues T 0 – 1 B José Luis Guijarro
2 Andoni Orube B ½–½ T Unai Iraola
3 Iker Arri T ½–½ B Jose Antonio Munita
4 Mikel Labayen B 0 – 1 T Ernensto Fuente

________

Paly Offa: Bigarrena maila mantentzea. Txanda 3/4. Tokia: Billabona

Taula Billabona ‘C’
Emai. Hondarribia-Marlaxka ‘C’
1 Aitor Alkorta T 1 – 0 B Manolo Delgado
2 Iker Rezola B ½ – ½ T Ricardo Campos
3 Aingeru Martínez T 1 – 0 B Paulo Manterola
4 Iñigo Arin B 0 – 1 T Carlos Pascual

________

Play Offa: Bigarren mailara igotzea. Txanda 3/4. Tokia: Tolosa

Taula Tolosa-Ibarra ‘B’ Emai. Hondarribia-Marlaxka ‘D’
1 Ramon Etxeberria T 1 – 0 B Julio G. Cabero
2 Mikel Arechaga B 0 – 1 T Ibai Dorronsoro
3 Oier Otxoa T 0 – 1 B Ander Uranga
4 Iker Artola B 0 – 1 T Fernando Hoyos

________

Gogoan izan:Ligako informazio guzia (taldeak, jokalariak, egoitzak, arautegia, e.a.): GXF

Ligako emaitza eta sailkapenak: Kirolak.net

Taulen araberako emaitzak: Chess-Results

________

Gogoan izan:Ligako informazio guzia (taldeak, jokalariak, egoitzak, arautegia, e.a.): GXF

Ligako emaitza eta sailkapenak: Kirolak.net

Taulen araberako emaitzak: Chess-Results

________

Azken txandan Hondarribiko eta Billabonako bi taldeek elkarren aurka aritu behar zutelako, bi taldeetako ordezkari batzuei anaiasun afari bat egitea bururatu zitzaien eta bi klubetako A, B eta C taldeetako ordezkari batzuk bildu ziren. Afarian ateratako argazkiak jasotzen ditugun heinean hemen zintzilikatuko ditugu:

Advertisements