Artxiboa laburpen hitzeka: anaituasuna kakute xake taldea

XXXVI Azkoitiko Hiria Xake Txapelketan Fomento Txapeldun. Hondarribia Marlaxkak 4. postua lortu du

(leer en castellano)

Gaur Azkoitiko Kontzejupe pilotalekua Euskal Herriko xake jokalarien bilgune bihurtu da beste urte batez. Izan ere, XXXVI Azkoitiko Hiria Xake Txapelketa eta VII. Joxe Azkueren oroimenezko saria jokatu baita goizean. Azkoitiko Udalaren, Gipuzkoako Xake Federazioaren eta Olan Arkitektura enpresaren laguntzaz, Azkoitiako Anaitasuna Kakute Xake Taldeak antolatu du txapelketa. Txelu Fernandezek antolatzen dituen gauza guztiekin gertatzen den antzera oso ekitaldi bikaina. Hemendik zorionak berak gidatzen duen klubari. Txapelketako arbitro nagusia Mikel Almansa izan da. Bertaratutako hemezortzi taldeak, liga sisteman bost minutuko finisheko partidatan aritu dira, lau jokalariez osatutako taldeetan. Jokatutako 17 txanden ondoren, Errenteriako Fomento Cultural taldea nagusitu da, 58 puntu eskuratuta. Bederatzi puntuko aldea atera dio Errenteriak sailkapenean bigarren postuan geratu den Barakaldori, eta Zornotzako taldeak hirugarren egin du. Hemen txapelketako sailkapena:

Fomento Cultural bigarren urtez jarraian txapeldun!
Rk. H.Z. Taldeak Part.   +   =   –  TB1  TB2
1 14 Fomento 17 15 1 1 58 1812
2 15 Barakaldo 17 11 2 4 49 1354,5
3 18 Zornotza 17 12 3 2 48 1477
4 7 Hondarribia Marlaxka 17 12 1 4 47 1406,8
5 16 Zaldi Baltza 17 13 2 2 46 1330,8
6 1 Azkoitia -A- 17 11 1 5 44 1291,3
7 6 Santurtzi 17 9 5 3 44 1269,3
8 10 Zuri Baltza 17 9 3 5 38 1089
9 17 Martintxo 17 6 4 7 37 1062
10 13 Abadiño 17 5 7 5 35 1057,3
11 11 Easo/Gros 17 5 3 9 27 715,3
12 5 Mekatar 17 7 0 10 27 675
13 9 Billabona 17 3 4 10 25 666
14 3 Xaputarrak 17 5 0 12 25 612,5
15 4 Elkano 17 4 0 13 24 568,5
16 12 Santurtzi B 17 4 1 12 23 567,8
17 2 Azkoitia -B- 17 1 5 11 18 470,3
18 8 Emakume X. 17 0 0 17 1 35

Gure klubetik talde bat hurbildu da Patxi Moreno, Goio Uriarte, Ander Tafall eta Asier Cuesta jokalariez osatutakoa eta sailkapenean laugarren postua lortu du, txukun aritu diren seinale.

Patxi, Asier, Ander eta Goio Txelu Fernadezekin, txapelketako zuzendariarekin
M. Izena Elo FideID Ptk. Part. RtgAvg
1 Patxi Moreno Estebanez 2158 24538663 9,5 17 1838
2 Goio Uriarte Prieto 1971 2214407 11,5 17 1726
3 Ander Tafall Villanueva 1944 24540781 14,5 17 1661
4 Asier Cuesta Senosiain 1550 24557595 11,5 17 1661

Txapelketa ondoren sari banaketa egon da eta xake egun eder honi amaiera emateko luxusko senidetasun bazkaria izan dute guztiok elkarrekin Iturri Jatetxean.

Txapelketako argazkiak:
Lotura interesgarriak:
XXXVI Azkoitiko Hiria Xake Txapelketako Babesleak
Advertisements